estrategia
1. Antzinako Greziako historian, agintaritza-eremua, strategos baten buruzagitzapean.
Gaztelaniaz: estrategia [historia de Grecia]
2. (gudaritza) izena · Gerra edo guda batean, tropak zuzentzeko ekinbide edo modua; arte militarra.
Gaztelaniaz: estrategia [militar]
3. izena · Zerbait lortze aldera hartu beharreko erabakia eta horren gauzatzea; epe luzerako helburu bat lortzeko garatzen den prozesu baten nondik norako nagusia.
Gaztelaniaz: estrategia [decisión, acción]
Loturiko hitzak
berrarmatu1. Armada edo talde militar batek arma gehiagorekin hornitu.
pelotoi1. Infanteriako unitate txikia, sarjentu edo kaporal baten agindupean.
2. Txirrindularitzan eta lasterketako beste kirol batzuetan, une jakin batean elkarrekin doazen kirolarien taldea.
lehorreratze anfibio1. Gudu batean, gerraontziek etsaiak okupaturiko lurraldean soldaduak eta material militarra lehorreratzeko operazio militarra, han zubi-buru bat eratzeko helburuarekin.