heteronomia

Aurrizkia: hetero-
Atzizkia: -nomia
heteronomia
1.  (filosofia)  izena · Norberaren borondatea, ekimena eta jokabidea norberarengandik at dagoen eragile batek ezartzen dituenean gertatzen den egoera.
Gaztelaniaz: heteronomía
Antonimoak: autonomia

Loturiko hitzak

enpirista

1. Pertsonez mintzatuz, enpirismoaren jarraitzailea; ezagutza eratze aldera, zentzumenetatik jasotako esperientzian oinarritzearen aldekoa.

2. Teoria edo ikerketa bati buruz, enpirismoa garatu edo enpirismoaren printzipioetan oinarritzen dena.

esperientzia

1. Zentzumenez zerbait hauteman edo sumatzea.

2. Jarduera batean arituz eskuratzen den trebakuntza.

3. Bizitzak eta horren gorabeherek ematen duten jakinduria.

4. Bizipen gogoangarri eta adierazgarria, izan positiboa edo negatiboa.

adimen

1. Gauzez jabetu, ulertu, ikasi, arrazoitu eta problemak ebazteko ahalmena.

2. Zentzuz eta zuhurtziaz jokatzeko ahalmena.


Inguruko hitzak

heterogeneizazio heterogeneo heterogeneotasun heterogenizazio heteronomia heteropatriarkal heterosexual heteroskedastiko heteroskedastikotasun heteroszedastiko

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza