leiho
1. (arkitektura) (etxeko bizitza) izen · Horma batean egindako irekidura zabala, eraikin bateko barrualdea argitu eta aireztatu eta handik kanpoaldea ikusteko erabiltzen dena.
Gaztelaniaz: ventana [apertura]
2. (arkitektura) (etxeko bizitza) izen · Delako irekidura ixteko ezartzen den zurezko edo beste material batez egindako orria edo orri multzoa.
Gaztelaniaz: ventana [estructura que se abre y cierra]
Loturiko hitzak
zintarri1. Espaloi eta beste arkitektura elementuetako ertzean jarri ohi den harri zerrenda, tarte txiki bat goratu eta ondoko elementuetatik bereizteko.
adobe1. Buztina eta lastoa nahastuz egiten den adreilu modukoa, eguzkitan lehortzen dena.
teila misto1. Bi ataleko teila arabiarra, bizkar teilako forma eta forma laua, azken erreten gisa, bateratzen dituena.