mentsula
1. (arkitektura) izena · Horma edo beste egitura bertikal batetik hegalean irteten den arkitektura-elementua, beste elementu batzuk eusteko erabiltzen dena.
Gaztelaniaz: ménsula
Loturiko hitzak
leiho1. Horma batean egindako irekidura zabala, eraikin bateko barrualdea argitu eta aireztatu eta handik kanpoaldea ikusteko erabiltzen dena.
2. Delako irekidura ixteko ezartzen den zurezko edo beste material batez egindako orria edo orri multzoa.
zokalo1. Kanpora azaleratu eta erliebe gisa agertzen den basamentu edo lurrazal kontinentaleko oinarriaren zatia, arroka igneo edo metamorfikoek osatua eta oso higatuta azaltzen dena.
2. Eraikin bateko hormen oinarria.
3. Pareta bateko behe aldean jartzen den zurezko edo zeramikazko zerrenda, alde hori babesteko jartzen dena.
