nasa

nasa
1.  (nautika)  izen · Ontziak babestu, gauzak eta pertsonak haietatik atera eta haietara sartzeko egurrezko, harrizko edo porlanezko egitura laua, urertza jarraitzen duena.
Gaztelaniaz: muelle, embarcadero

2.  (trena)  izen · Tren, tranbia, metro eta bus geltokietan bidaiariak ibilgailura igo eta hartatik jaisteko instalakuntza goratu luzea, trenbide edo dena delakoarekiko paraleloan eraikia.
Gaztelaniaz: andén

3.  (arrantza)  izen · Sarez egindako kaiola, arrainak edo itsaskiak harrapatzeko erabiltzen dena.
Gaztelaniaz: nasa

Loturiko hitzak

galeoi

1. Belaontzi armatu motz eta zabala, Espainian sortua eta XVI-XVIII mendeetan zehar kolonietako merkataritzarako erabilia.

zamaontzi

1. Denetariko zamak, hots, materialak eta salgaiak, garraiatzeko erabiltzen den ontzia.

kaizaingo

1. Kaizainaren edo kaiak eta portuak zaindu, kontrolatu eta haietan lan teknikoak egiten dituenaren jarduera eta lanbidea.

2. Kaizainen taldea.


Inguruko hitzak

narriadura narriatu narru nasa natur-gune natura-gune naturagune naturagune naturgune nazio

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza