planisferio
1. (kartografia) izena ยท Plano batean irudikatzen den lur-esferaren edo zeru-esferaren mapa.
Loturiko hitzak
eskala1. Mapa, plano edo maketa batean, irudikatzen den objektuaren benetako tamainaren eta horren irudiaren tamainaren arteko erlazioa.
2. Elementu batzuen zerrenda mailakatu eta ordenatua.
3. Sokaz eginiko eskailera.
4. Magnitude bat neurtzeko erabiltzen den gradu edo mailen segida, maiz neurtzeko tresnan bertan txertatzen dena.
eskala-faktore1. Balio bat biderkatzen duen konstantea.
2. Bi irudi antzekoen arteko arrazoi- edo erlazio-konstantea.
3. Mapa bateko distantziatik distantzia errealera aldatzeko biderkatu beharreko konstantea.
zenbakizko eskala1. Mapa batean mapako distantzien eta distantzien arteko proportzioa adierazten duen zatikia, mapako distantzia bati zenbateko distantzia erreala dagokion kalkulatzeko erabiltzen dena.
2. Zenbakiz neurtzen duen neurketa-eskala, partikularzki tarte-eskala eta arrazoi-eskala.