sirena
1. (mitologia) izena · Mitologia anitzetako itsasoko izakia, emakume itxurakoa baina sabelaldea eta buztana, hanken ordez, arrainarenak dituena.
Gaztelaniaz: sirena [ser mitológico]
2. izena · Soinu ozen, sarkor eta luzea sortzen duen gailua, arriskuaz ohartarazteko edota beste zerbaiten seinale erabiltzen dena; delako gailuak ateratzen duen hotsa.
Gaztelaniaz: sirena [aparato y sonido]
Tesaurus: soinua
Loturiko hitzak
mauka1. Zerbait lortzeko aukera bikaina; abantaila edo onura handia, bereziki ezohikoa edo espero ez dena.
2. Miauka.
3. Mahuka.
tarranta1. Bi gurpileko gurdi estalia.
2. Automobila.
3. Hots edo soinu desatsegina.
txirrin1. Etxeetako atarietan egoten den tresna elektrikoa, botoi bat sakatuta soinu sorta azkarra sorraraziz barruan daudenei deitzeko erabiltzen dena.
2. Txirrinak sorrarazten duen hotsa.
3. Txirrina jotzeko botoia.