Advanced Search
Search Results
673 total results found
Nederlandera jatorri duen Afrika Hegoaldeko hizkuntza, holandar kolonoek hitz egiten zuten horretatik eratorria eta ingelesetik eta portugesetik ere hitzak hartu dituena.
afrikaans
Makil luzea.
agai
Agama generoko narrastia, muskerraren antzekoa, gehienbat Afrikan bizi dena.
agama
Ipurdiz behera jarritako kopa baten tankera duen metalezko tresna, barruan duen mihi mugikor batekin, astinduz gero mihiak koparen aurka kolpe eginez hots burrunbatsua sorrarazten duena.
ezkila
Antzezlan eta filmetan, eszenatokian garatu beharreko ekintzak, mugimenduak eta efektuak zuzentzen dituena, zuzendariaren agindupean.
errejidore
Ezpelezko kuxetak edo koilarak egiten dituen pertsona.
kuxetalari
Irudiak proiektatzeko gainazala.
pantaila
Irudiak erakusten dituen gailu elektronikoa.
pantaila
Janari likido eta bigunak ahora eramateko eskuko tresna, kirten baten buruan xafla txiki ahur bat duena.
koilara
Bi atal luze simetriko dituen pieza mekaniko edo objektua, erabilera anitzekoa eta hainbat gailuren osagaia dena.
urkila
Ezko edo argizaria bota eta zabaltzeko tresna elektrikoa.
ezkoztagailu
Lumaz idazteko tinta han gorde eta hortik zuzenean hartzeko erabiltzen den ontzi txikia.
tintontzi
Ezko edo argizaria bota eta zabaltzen duen pertsona.
ezkoztatzaile
Mahatsaren zukua hartzituz ekoizten den edari alkoholduna.
ardo
Ardoa saltzen duen pertsona.
ardozale
Martxoa, urteko hirugarren hilabetea.
epail
Euskal emakume-izena.
Haizea
Agian "haize" bilatzen ari zinen.
Zitrikoen familiako fruitu zukuts garratza, azal horia izaten duena.
limoi
Arrantza lanbidetzat duen pertsona.
arrantzale
Bradypodidae familiako ugaztun txiki iletsua, Ertamerika eta Hegoamerikako oihanetan bizi eta hango zuhaitzetatik buruz behera zintzilik egoten dena.
nagi