Advanced Search
Search Results
2714 total results found
Enpresa bati eragiten dioten faktore politiko, ekonomiko, soziologiko eta kulturalen multzoa, beste enpresak ere eragiten dituztenak, eta bere kontroletik at daudenak.
makroingurune
Giza eta gizarte fenomeno bat eragiten duten faktore sozial, ekonomiko eta kulturalen multzoa.
ingurune
Antropomorfismoari dagokiona; animalia eta gauzei giza itxura eta gizakiari dagozkion ezaugarriak egozten dizkiena.
antropomorfiko
Itsasoaren azaleko edo sakoneko ur-mugimendu jarraitu eta iraunkorra, bereziki itsasoko ur-masen tenperatura eta osaketa aldaketek eragindakoa.
itsaslaster
Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazioaren ondorioz itsasoko ur-masen higidurak eragiten dituen itsas mailaren aldiroko gora eta beherako mugimenduetako bakoitza.
itsasaldi
Izotzezko azalera lau eta bereziki irristagarria, eta horregatik arriskutsua dena.
izotz-plaka
Aldagai kuantitatibo baten eta jatorriz kuantitatiboa den eta banaketa normalari jarraitzen dion baina ondoren bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazio-koefizientea.
korrelazio-koefiziente biserial
Ikertzaileak ezarri eta aldatzen dituen faktore edo aldagai azaltzaileen arabera aldatzen den aldagaia, faktore edo aldagai horien eragina ikertzeko behatu eta neurtu egiten dena.
erantzun-aldagai
Elkarren ondoan eta paraleloan jarritako burdinezko barra zerrenda luzea, haren gainean bagoiak, trenak eta tranbiak ibiltzeko eraikitzen dena.
burdinbide
Aldagai anitzeko datu-multzo bat laburbiltzen duten faktoreak zehazteko teknika estatistikoa, faktore kopurua eta faktoreen eta aldagaien arteko erlazioa aldez aurretik ezartzen dutena.
berrespenezko faktore-analisi
Lurralde batean eta bertan bizi diren herritarrengan aginpidea duen erakunde politiko eta juridiko subiranoa.
estatu
Subiranoa den edo autonomia handia duen lurraldea, ezaugarri geografiko eta kultural batzuekin, non gehienetan estatu bat eraturik dagoen, sistema politiko eta arau juridiko propioekin.
herrialde
Pixa kanporatu eta kopulatzeko erabiltzen den gizonaren eta beste animalia batzuen kanpoko organoa, sabelaren azpian dagoena.
zakil
Sobietar Batasunean botere eta pribilegio handiak izan zituen elite politiko eta burokratikoa.
nomenklatura
Informazio eta komunikazio-teknologietan oinarritzen den negozioa eta horren inguruko jardueren multzoa.
negozio digital
Webgune bateko eduki berriak eta aldaketak erabiltzaileen eskura jartzeko teknika eta baliabideen multzoa.
web jario
Hierarkikoki zuzendariaren azpian dagoen pertsona, hark delegatutako eskumenak garatu eta zuzendaria behar denean ordezkatu eta ordezten duena.
zuzendariorde
Ovis orientalis aries espezieko animalia eme etxekotua, hausnartzailea eta artiodaktiloa, haragirako, artilerako eta esnerako hazten dena.
ardi
Nederlandera jatorri duen Afrika Hegoaldeko hizkuntza, holandar kolonoek hitz egiten zuten horretatik eratorria eta ingelesetik eta portugesetik ere hitzak hartu dituena.
afrikaans
XIX-XX. mende bitartean Espainian garatu zen Afrikaren inguruko mugimendu kultural eta politikoa, lurralde hori ezagutzeko kutsu intelektuala eta orobat asmo kolonizatzaileak izan zituena.
afrikanismo