aieru
1. izena · Seinale edo arrastoa.
Sinonimoak: aztarna
Gaztelaniaz: indicio
2. izena · Zerbait adierazteko bereziki begiarekin egiten den keinua.
Gaztelaniaz: guiño
Gaztelaniaz: seña
3. izena · Seinale edo arrastoetan oinarritzen den baieztapena.
Gaztelaniaz: conjetura
Gaztelaniaz: sospecha
4. (matematika) izena · Aurkako frogarik aurkitu ez denez, onartu egiten den baieztapena.
Gaztelaniaz: conjetura [matemática]
Loturiko hitzak
erro kubiko1. Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber hiru kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro kubikoa kalkulatu nahi den, ematen duen.
aldekide1. Poligono bati buruz, alde guztiak berdinak dituena.
diagonal1. Figura geometriko batean ondokoak ez diren erpinak lotzen dituen zuzenkia.