Kategoria: matematika
1. (matematika) izena · Kartesiar diagrama batean, puntu batek duen koordenatu horizontala, dagokion lerro bertikaletik jatorrirako distantzia adierazten duena.
1. (matematika) izena · Koordenatu-sistema kartesiar batean, ardatz horizontala.
1. (matematika) izen · Zenbakiak eta balio ezezagunak edo aldagaiak adierazten dituzten letrak batuketaz, kenketaz, biderketaz, zatiketaz, berreketaz eta beste eragiketez loturik agertzen diren segida finitua.
1. (matematika) izena · Ikur edo sinbolo matematikoen segida esanguratsua.
1. izen · Zerbait adierazi edo irudikatzeko modua.
2. (matematika) izen · Funtzio matematiko edo datuen irudikapena.
1. (matematika) izena · Elementu batzuen propietateak atxikitzen dituen funtzio lineal bati dagokiona.
1. (kimika) izena · Substantzia kimikoek beraien artean konbinatu eta konposatu kimikoak osatzeko propietatea.
2. (matematika) izena · Bi irudi geometrikoen arteko antzekotasun-erlazio lineal mota.
3. izena · Antzekotasuna, kidetasuna.
4. (biologia) izena · Espezie batzuen jatorri filogenetiko komuna.
5. (hizkuntzalaritza) izena · Hizkuntza batzuek elkarrekin partekatzen duten jatorria, gramatika edo bestelako ezaugarrien multzoa.
1. izena · Seinale edo arrastoa.
2. izena · Zerbait adierazteko bereziki begiarekin egiten den keinua.
3. izena · Seinale edo arrastoetan oinarritzen den baieztapena.
4. (matematika) izena · Aurkako frogarik aurkitu ez denez, onartu egiten den baieztapena.
1. (matematika) izena · Funtzio matematiko bat hurbiltzen doan balioa, aldagai independentea balio jakin batera hurbiltzean, balio jakin hori baino txikiagoak edo handiagoak diren balioetatik.
1. (matematika) (estatistika) izen · Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
1. (matematika) izen · Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
1. (matematika) izena · Balio zenbakarri, bakan eta isolatuak hartzen dituen aldagaia.
2. (estatistika) izena · Balio ezberdin gutxi har ditzakeen aldagai estatistikoa; adibidez seme-alaba kopurua familia batean eta ikasturte batean ikasle batek gainditu gabe utzi duen irakasgai kopurua.
1. (matematika) izena · Izate-eremuko elementuak zenbaki errealak diren funtzio matematikoa.
1. (matematika) izen · Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
1. (matematika) izena · Tarte mugatu batean balio kopuru infinitua hartzen duen aldagaia.
2. (estatistika) (estatistika) izena · Balio ezberdin asko, teorian infinituraino, har ditzakeen aldagai estatistikoa.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, elementurik errepikatu gabe eta ordena aintzat harturik.
1. (matematika) izenondoa · Poligono bati buruz, alde guztiak berdinak dituena.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bati buruz, aldagai askea eta independentea aldatzen dituen funtzioa, y=f(x) funtzio bati x=f(y) funtzioa alegia.
1. (matematika) izena · Proportzionaltasun alderantzizko.
1. (matematika) izena · Erpinak bi multzo bereizitan banaturik dituen grafoa, non multzo bakoitzeko erpinak lotzen dituen ertzik ez dagoen.
1. aditzondo · Analisia edo metodo analitikoa erabiliz.
2. (matematika) aditzondo · Analisi matematikoaren adierazpenak erabiliz.
1. (matematika) izena · Alde bat partekatu eta beste aldeak zuzen berean dauden angeluetako bakoitza, bi angeluak batera 180 graduko angelua osatzen duten eran.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu laua, 180 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
1. (matematika) izena · Esfera batean bi zirkulu maximoen ebaketaz sortzen den angelua.
1. (matematika) izena · Erpina kurba batean duen eta aldeak kurba horretako kordak diren angelua.
1. (matematika) izena · 90-180 gradu bitarteko angelua.
1. (matematika) izena · Figura geometriko batean, beste angelu baten neurri berdina duen angelua.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten neurriarekin gehituta eta horrekin alderatuta, 360 graduko neurria ematen duen angelua.
1. (matematika) izena · Arkua erlojuaren berezko zentzuan biratzen denean suertatzen den angelua, zeinaren neurria negatibotzat hartzen den.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu zuzena, 90 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
1. (matematika) izena · 90 gradu baino gutxiago duen angelua.
1. (matematika) izenondoa · Poligono edo solido bati buruz, angelu guztiak berdinak dituena.
1. (matematika) izenondoa · Poligono edo beste figura geometriko bati buruz, angelu guztiak zorrotzak dituena.
1. (matematika) izenondoa · Triangelu bati buruz, angelu bat zuzena duena.
2. (matematika) izenondoa · Koadrilatero bati buruz, lau angelu zuzenak dituena.
1. izenondo · Elementu berdintsu batzuk biltzen dituena bere barruan.
2. (matematika) izenondo · Zenbaki oso bati buruz, hura beste zenbaki oso batekin bidertuz kalkulatzen den zenbakia.
1. (matematika) izena · Funtzio bati buruz, deribatua eginez hura emaitza duen funtzioa.
1. izena · Zerbait zertarako eta nola erabiltzen den.
2. izena · Zerbait abian, indarrean edo praktikan jartzea.
3. (informatika) izena · Erabilera praktiko jakina duen programa informatikoa.
4. (matematika) izena · Bi multzoen arteko erlazioa, zeinaren arabera multzo bateko elementu orori beste multzoko elementu bakar bat dagokion.
1. (matematika) izena · Poligono erregular batean, zentrotik alde bakoitzera dagoen zuzenkia eta horren luzera, zentrotik alde bakoitzeko erdiko puntura dagoen distantziarekin bat datorrena.
2. (matematika) izena · Piramide erregular batean batean, erpinetik abiatzen diren aurpegiak eratzen dituzten triangeluetako altuera.
3. (matematika) izena · Piramide-enbor erregular bateko alboko aurpegietako altuera.
1. izena · Bira egiten duen zerbaiten erdiguneko elementua edo lerro irudikaria.
2. (matematika) izena · Zerbaiten erdigunea den lerroa.
3. izena · Lan edo proiektu baten ideia edo kontzeptu garrantzitsuena.
1. (matematika) izena · Hiperbola batean, ardatz nagusiaren edo erpinak lotzen dituen zuzenkiaren erdibitzaileko zuzenkia, zeina zenbat eta handiagoa izan orduan eta hiperbola eszentrikoagoa sortzen duen.
2. (matematika) izena · Plano konplexuan, ordenatuen ardatza.
1. (matematika) izena · Elipse batean, zentrotik perimetrora fokotik igaroz luzatzen den segmentua eta horren luzera.
2. (matematika) izena · Hiperbola batean, zentrotik hiperbolaren erpin bietako bakoitzera dagoen segmentua eta horren luzera.
1. (matematika) izena · Funtzio matematiko baten kurba batera gero eta gehiago hurbiltzen doan lerro zuzena, hura inoiz ukitu gabe.
1. (matematika) aditzondo · Asintota bati jarraiki, hau da, balio batera gero eta gehiago hurbilduz baina horretara sekula heldu gabe.
2. (estatistika) aditzondo · Lagin tamaina handietarako.
1. (matematika) izen · Beste zenbaki bati buruz, harekin batuketa eginez 0 ematen duen zenbakia; beste zenbaki kontrako zeinua duen zenbakia.
1. (matematika) izena · Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenerdietako bakoitza, bestearekin jatorri-puntua eta zuzena partekatzen dituena.
1. izenondo · Pertsona bati buruz, auzo berekoa.
2. (matematika) izenondo · Ondoko, albokoa.
1. (matematika) izena · Baloreak (akzioak eta orokorrean finantza-titulu negoziagarriak) saldu eta egiten diren merkatua, eskariaren eta eskaintzaren arabera haiei buruzko kotizazioak zehazten dituena.
1. izena · Multzo zenbakarri bat osatzen duten elementu edo unitateetako bakoitza.
2. adjektiboa · Multzo bateko elementu guztietan unitate, gauza edo indibiduo bakarra duena.
3. (matematika) izena · Zenbaki batean, unitatea adierazten duen zifra.
4. izena · Pertsona edo indibiduo bakoitza.
5. izena · Euskal dantzetan, taldean atzean duela bakarrik dantzatzen duena.
1. (matematika) izen · Triangelu bateko hiru erdibidekoek bat egiten duten puntua.
2. (fisika) izen · Grabitate-zentroa.
1. (matematika) izena · Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
1. (matematika) izena · Funtzio baten integral mugatuaren kalkulua, bi integrazio-mugek jatorrizko funtzioan hartzen duten balioen kenketaz kalkulatzen duen erregela.
1. (matematika) izena · Batuketa batean, batu egiten diren zenbaki edo adierazpenetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten batuketa adierazten duen eragile edo ikurra.
1. (matematika) izena · Batugai kopuru mugatu batekin egiten den batuketa.
1. (matematika) izena · Segida bateko gai kopuru mugatu edo finitu baten batuketa.
1. (matematika) adjektiboa · Batuketaz garatu edo egiten dena.
1. (matematika) izena · Infinitu batugai biltzen dituen batuketa batez mintzatuz, infinitu ez den emaitza.
1. (matematika) izena · Segida bateko gai kopuru finitu baten batura.
1. izena · Soka edo hari zati bat edo bi biribilean eratuz egiten den korapiloa, mutur batetik tiraka askatzen dena; biribil horietako bakoitza.
2. (informatika) izena · Programa batean, ezarritako baldintzak bete arte behin eta berriz errepikatzen den agindu segida.
3. (matematika) izena · Grafo batean, abiapuntuko eta helmugako erpin bera duen ertza.
1. (matematika) izena · Bere izate-eremuko puntu bakoitzari bektore bat esleitzen dion funtzioa.
1. (matematika) izen · Balio, aldagai edo funtzio bat ber bi egitearen emaitza.
1. (matematika) aditz · Zenbaki edo adierazpen aljebraiko ber bi egin; karratura edo bi zenbakira jaso.
1. (matematika) izena · Errazak izteagatik, ebazteko integrazio-metodoren bat garatu beharrik ez duen integrala.
1. (matematika) izena · Zenbaki bat bere balioarekin behin eta berriz hainbat aldiz biderkatzeko eragiketa matematikoa.
1. (matematika) izena · Berreketa batean, hainbat aldiz behin eta berriz bere balioarekin biderkatu beharreko zenbakia.
1. (ipar) aditza · Gehitu, erantsi.
2. (matematika) aditza · Zenbaki bat bere balioarekin behin eta berriz hainbat aldiz biderkatu.
1. (matematika) izena · Berreketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza.
1. (ipar) izena · izena · Berretu, gehitu edo erantsi alegia, egiten duena.
2. (matematika) izena · Berreketa batean, zenbaki bat bere balioarekin biderkatu beharreko aldi kopurua.
1. (matematika) izena · Bessel-en ekuazio diferentzialaren soluzio kanonikoak diren funtzioetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Grafo batez mintzatuz, ertz guztietatik behin bakarrik igarotzen den bidea.
1. (matematika) izena · Grafo batez mintzatuz, erpin guztietatik behin igarotzen den bide edo ertzen segida.
1. (matematika) izena · Biderkaketa batean, biderkatu egiten diren zenbaki edo adierazpen matematikoetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zenbaki edo adierazpen matematiko bat hainbat aldiz batu egiten duen eragiketa matematikoa.
1. (matematika) izena · Biderkatu beharreko zenbakia edo adierazpena.
1. (matematika) adjektiboa · Biderkaketaz garatu edo egiten dena.
1. (matematika) izena · Zenbaki edo termino kopuru finitu edo infinitu baten biderketa adierazten duen eragile edo ikurra.
1. (matematika) izena · Beste zenbaki edo adierazpen bat, biderkakizuna, biderkatzen duen zenbakia edo adierazpen matematikoa.
2. (ekonomia) izena · Aldagai ekonomiko batean izandako aldaketak beste aldagai batean eragiten aldaketaren neurria.
1. (matematika) izen · Zenbaki bat beste zenbaki batek adierazten duen adina aldiz gehitzen duen eragiketa matematikoa.
1. (matematika) izena · Funtzio baten funtzio deribatuaren deribatua.
1. (matematika) izena · Bigarren mailako polinomio bat zerora berdinduta suertatzen den ekuazioa.
1. (matematika) izena · Bigarren mailako ekuazio osatugabe.
1. (matematika) izena · Gai independente edo konstanterik ez duen bigarren mailako ekuazioa.
1. (matematika) izena · Binomiokoa, binomio bati dagokiona.
1. (matematika) izen · Bi gaiko polinomioa; adibidez 4x-2y.
1. (matematika) adjektiboa · Bi parametro dituena.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bat definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
1. (matematika) izen · Aldagai anitzeko funtzio matematiko bati dagokionez, aldagai bakar bati buruz kalkulatzen den deribatua, beste aldagai guztiak konstante atxikiz.
1. (matematika) izena · Aldagai independentea edozein puntutan gehitzean, haren funtzio matematikoaren malda edo gehikuntza erlatiboa ematen duen funtzioa.
1. izen · Desberdina izatearen egoera.
2. (matematika) izen · Bi adierazpen aljebraikok edo bi kopuruk balio desberdinak dituztela adierazten duen adierazpen matematikoa.
1. (matematika) izena · Figura geometriko batean ondokoak ez diren erpinak lotzen dituen zuzenkia.
1. (matematika) izena · Puntuak, funtzioak eta bestelako objektu matematikoak koordenatu kartesiarren bitartez adierazi eta irudikatu egiten dituen diagrama.
1. (matematika) izena · Zirkunferentzia batean, zentrotik igaro eta muturrak zirkunferentzian dituen zuzenkia.
2. (matematika) izena · Delako zuzenkiaren luzera.
1. (matematika) izena · Bi multzoen arteko eragiketa, bi multzoetatik multzo bakar batean dauden elementuak, eta ez bietanm biltzen dituena.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Fono bakar batez ahoskatzen diren elkarren segidako bi letren multzoa.
2. (matematika) izena · Grafo zuzendua.
1. (matematika) izenondo · Bi multzo edo gehiagori buruz, elementu komunik gabekoa.
1. (matematika) adjektiboa · Puntu edo objektu bati buruz, beste batzuetatik distantzia berera dagoena.
1. (matematika) izena · Distantziakidea denaren edo beste puntu edo objektuetatik distantzia berera dagoenaren nolakotasuna.
2. (hedaduraz) izena · Bi aurkako jarrera edo iritziei buruz, bataren edo bestearen alde ez egitea.
1. (matematika) izena · Geometrian, bi lerro, figura edo gainazalek bat egiten duten puntuetako bakoitza.
1. izena · Zerbait ebaki edo moztean sortzen den arrakala, pitzadura edo arraila.
2. (matematika) izena · Bi multzok partekatzen ditutzen elementuen multzoa.
3. (geometria) izena · Lerro, gainazal, figura edo gorputz geometriko batek beste lerro, gainazal, figura edo gorputz batekin dituen puntu komunen multzoa.
1. (matematika) izen · Bi gainazalen arteko ebakidurari dagokion kurba.
1. (matematika) izen · Lerro, azalera edo gorputz bi edo gehiago ebaki edo gurutzatzen diren puntua.
1. izenondo · izen · Ebaki egiten duena.
2. (matematika) izen · izenondo · Geometrian, bereziki, beste lerro bat zeharkatzen duen lerroa.
1. (matematika) izena · Matematika edo beste jakintza-arlo bateko problema bati buruz, ebatz daitekeena.
1. (matematika) izena · Matematikan edo beste jakintza-arlo batean ebazpide eta soluziorik baduen problemaren nolakotasuna.
1. (matematika) izen · Unitate edo ostasun bat zati ehun eginez sortzen den zati edo neurrietako bakoitza.
1. (matematika) izena · Bi adierazpen matematikoen berdintza, non ezezagun bat edo gehiago dauden.
1. (matematika) izena · Ezezaguna polinomioen zatiketa bateko izendatzailean duen ekuazioa.
1. (matematika) izena · Ezezaguna berreketa bateko berretzaile gisa duen ekuazioa, oinarri konstantearekin.
1. (matematika) izena · Ezezaguna erro-ikur baten barnean edo zatiki batez berretuta duen ekuazioa.
1. (matematika) izena · ax+b=0 erako ekuazioa, non x ezezaguna den; orokorrago, AX=b motako ekuazioa, non A konstanteeen bektore bat eta X ezezagunen bektore bat den.
1. (matematika) izena · Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.
1. (matematika) izena · Ezezaguna logaritmo bateko oinarri edo argumentu gisa duen ekuazioa.
1. (matematika) izena · Ekuazio-multzo finitu bat, non ekuazio guztiak batera batetzen dituzten ezezagunen soluzioak bilatu behar diren.
1. (matematika) izenondoa · Zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
1. (matematika) izena · Beste zuzen edo plano batekiko elkarzut izan edo angelu zuzena osatzen duenaren nolakotasuna.
1. (matematika) izena · Aukera zenbait irizpide zenbaiten arabera balioesten dituen datu-matrizea.
1. (matematika) izena · Haztapen edo garrantzi ezberdina duten irizpide zenbaiten arabera, aukera zenbait balioesten dituen matrizea.
1. (matematika) izena · Eragiketa matematiko batean aplikatzen den zenbaki edo balioetako bakoitza.
1. (matematika) izen · Emandako zenbaki edo adierazpen bati edo batzuei kalkulu jakin batzuk aplikatzea.
1. izena · adjektiboa · Eragin, sustatu edo bultzatu egiten duena.
2. izena · adjektiboa · Eragin edo sorrarazi egiten duena.
3. (zuzenbidea) izena · Zerbait egitera, bereziki delitu bat, bultzatzen duen pertsona edo erakundea.
4. (matematika) izena · Eragiketa matematiko jakin bat adierazten duen ikurra.
1. (matematika) izena · Tarte bateko erdiko puntua.
1. izena · izenondoa · Erdibitu edo bitan zatitzen duena.
2. (garraioa) izena · Aurkako norabide duten bi errei dituen errepide batean, bi erreiak banatzen dituen egitura finkoa.
3. (matematika) izena · Zuzenki edo poligono bateko alde baten erdiko puntutik alde banatara luzatzen den zuzen elkarzut edo perpendikularra.
1. izen · Zerbaiten erdian dagoen gunea.
2. (matematika) izen · Zuzenki, tarte edo irudi geometriko bateko erdian dagoen puntua.
3. (irudizkoa) izen · Eztabaida batean nagusi edo funtsezkotzat hartzen den gaiaren lehentasunezko kokapena; delako gaia bera.
1. izena · Karaktere baten erdiko altueran idazten den puntua, diakritiko edo puntuazio-zeinu gisa erabiltzen dena.
2. (matematika) izena · Zuzenki, tarte edo irudi geometriko baten erdian dagoen puntua.
1. (matematika) izena · Bi aldagai lotzen dituen y=a+bx zuzen erako funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Bi zuzen ebakitzean sortzen diren lau angeluetatik aurkakoak diren neurri bereko angeluetako bakoitza.
1. (matematika) adjektiboa · Erradioari dagokiona.
2. adjektiboa · Zentro batetik abiatzen diren erradioen antzeko egitura duena.
3. (medikuntza) adjektiboa · Erradio izeneko hezurrarena dena; hezur horri dagokiona.
1. adjektiboa · Erregela edo arau bati jarraitzen diona.
2. adjektiboa · Tarteka edo aldiro gertatzen dena, tarte edo aldi horiek berdintsuak izanik.
3. adjektiboa · Gorabehera handirik gabekoa.
4. (matematika) adjektiboa · Geometrian, alde berdinak dituena.
5. (erlijioa) adjektiboa · Klero edo ordena erlijioso bati buruz, erregela bat jarraitzen duena.
1. (matematika) izena · Laukizuzen.
2. (aldaera) izenondoa · Angeluzuzen, errektangular.
2. (matematika) izenondoa · Errektangelu edo laukizuzen formakoa.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, ordena kontuan harturik eta elementu horiek errepikatu daitezkeela.
1. (matematika) izen · Elementuen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza, elementu horietako batzuk berdinak eta bereizezinak direnean.
1. (matematika) izen · Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber bi edo horren karratua kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro karratua kalkulatu nahi den, ematen duen.
1. (matematika) izen · Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber hiru kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro kubikoa kalkulatu nahi den, ematen duen.
1. (matematika) izen · Erroketa adierazteko ikur grafikoa, zeinaren azpian errokizuna eta gainean errotzailea (2 denean ezik, orduan ez baita beharrezkoa) jartzen diren.
1. (matematika) izen · Erroketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza.
1. (matematika) izen · Eragiketa matematikoa, zeinak errokizun eta errotzaile baterako, non errodura edo haren emaitza errodura ber errotzailea eginda errokizuna ematen duen zenbakia den; berreketaren alderantzizko
1. (matematika) izen · Erroketa izeneko eragiketa matematikoan, erro ikurraren azpian agertzen den zenbakia, zeinaren erroa kalkulatu nahi den.
1. (matematika) izen · Erroketa izeneko eragiketan, errokizuna lortzeko erroketaren emaitza zenbatgarrenera berretu behar den adierazten duen zenbakia.
1. izena · Laua den zerbaiten muga eta horren aurreko gunea.
2. (matematika) izena · Poliedro bateko bi aurpegik bat egiten duten lerroa.
3. (matematika) izena · Grafo bateko bi nodo edo erpin lotzen dituen erlazioa.
1. (pluralean) (matematika) izena · Grafo batean, erpin berdinak lotzen dituzten bi ertz edo gehiago.
1. (matematika) izena · Grafo batean, erpin jakin batera heltzen den ertza.
1. (matematika) izena · Magnitude bat bider konstante bat egitean gertatzen den aldagai-aldaketa, maiz unitate-aldaketa batekin loturik agertzen dena.
1. (matematika) izena · Balio bat biderkatzen duen konstantea.
2. (matematika) izena · Bi irudi antzekoen arteko arrazoi- edo erlazio-konstantea.
3. (kartografia) izena · Mapa bateko distantziatik distantzia errealera aldatzeko biderkatu beharreko konstantea.
1. (matematika) izena · Elementu batzuk biltzen dituen multzo bat, haiekin osaturiko elementu-bikoteetarako haien arteko distantzia adierazten duen funtzio bat definitzen den.
1. (estatistika) (matematika) izena · Eredu matematiko edo estatistiko bateko parametroek har ditzaketen balioen multzoa.
1. (matematika) izen · Estokastiko, ziurgabe edo zorizkoa denaren nolakotasuna.
1. izena · Arian dagoen zerbait gelditzea; gelditze horren ondorioa.
2. Zerbait eten edo haustea eta horren ondorioa.
3. (medikuntza) izena · Hernia.
4. (matematika) izena · Funtzio baten ez-jarraututasuna puntu jakin batean.
1. (matematika) izena · Ardatz ortogonalak dituen erreferentzia-sistema batean, ardatz ortogonal horietako bakoitza beste erreferentzia-sistema ortogonal batekiko norabidea zehazten duen hiru angeluetako bakoitza.
1. izena · Fenomeno edo aldagai batean eragiten duen elementua.
2. (matematika) izena · Biderkatu egiten diren zenbaki edo adierazpen matematikoetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zenbaki edo adierazpen algebraiko batzuei buruz, haietako bakoitza bidertzen duen faktore edo biderkagaia; adibidez, 6x eta 9x adierazpenen faktore komuna 3x da.
2. (matematika) izena · Adierazpen algebraiko edo polinomio batean, haren terminoak biderkatzen dituen faktore konstantea; adibidez, 4x+6xy polinomioan 2x faktore komuna da.
1. (matematika) izena · Adierazpen algebraiko baten faktorizaziotik ateratzen den faktore eta gai lineala, a+xb erakoa.
1. (matematika) izena · Baldin eta bakarrik baldin polinomioaren balioa x=a-rako 0 bada, x=a polinomio baten erroa dela eta beraz (x-a) polinomioaren faktorea dela baieztatzen duen teorema.
1. (matematika) (ekonomia) izena · Finantza-eragiketen interes, korritu, ordainkizunak eta orokorrean finantzen alderdi kuantitatiboak aztertzen dituen matematikaren adar aplikatua.
1. (matematika) (finantzak) izena · Finantzetara aplikaturiko matematika, bereziki interes eta errentagarritasunen kalkulua garatzen duena.
1. (matematika) izena · Elipse edo hiperbola batean, fokuen arteko distantzia.
2. (argazkilaritza) izena · Argazki- edo bideo-kamera batean leiarren eta plano fokalaren arteko distantzia, zeinaren bitartez ikus-angelua ezartzen den.
1. Gauza edo jarduera baten helburu edo egitekoa.
2. (matematika) Bi multzoren arteko erlazioa, non abiaburu multzoko elementu orori helburu multzoko elementu bakar bat dagokion, bereziki multzo horiek zenbakizkoak direnean.
1. (matematika) izena · Aldagai erreal, konplexu edo bektorialeko funtzio-mota, f(-x)=-f(x) betetzen duena.
1. (matematika) izena · Aldagai erreal, konplexu edo bektorialeko funtzio-mota, f(-x)=f(x) betetzen duena.
1. (matematika) izena · Irudi-multzoko elementuak zenbaki errealak diren funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Sarrera-balio baterako edo batzuetarako irteera-balio bakarra ematen duen funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · f(x)=exp(-x2) oinarrizko adierazpena duen edonolako funtzio matematikoa, besteak beste banaketa normalaren dentsitate-funtzioa eratzeko baliatzen dena.
1. (matematika) izena · Tarte batean edo bere izate-eremu osoan, aldagai independenteak gora egin ahala goraka doan funtzioa.
1. (matematika) izen · Aldagai askearen tarte batean jauzi eta etenik ez dituen funtzioa.
1. (matematika) izena · Funtzio matematiko baten emaitzari beste funtzio bat aplikatuta sortzen den funtzioa.
1. (matematika) izena · Bi magnituderen arteko erlazio matematikoa, non magnitude bateko balioa bestearen mendean dagoen.
1. (matematika) izena · Bere balioak tarte erregularretan zehar errepikatzen diren funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Grafikoki irudikatuta, s edo sigma letretako forma duen aldagai bakarreko funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Adierazpen aljebraikoen konbinazio finituen bitartez adieraz ezin daitekeen funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Triangelu bateko aldeak angelu baten neurriaren bitartez kalkulatzen dituen funtzio matematikoa.
1. (matematika) izena · Adierazpen aljebraiko batean, batuketaz edo kenketaz banandutako gaietako bakoitza.
1. (matematika) izena · Polinomio batean, konstantea edo 0 mailako monomioa den gaia.
2. (lokuzioa) izena · Ekuazio batean, alde batean bakanduta geratzen den konstantea.
1. aditzondoa · Behar edo komeni dena baino gehiago edo neurri handiagoan.
2. (matematika) aditzondoa · Balio zehatz bat baino handiagoa den zenbaki batera biribilduz.
1. (matematika) izena · Euklidesen postulatuetatik eratortzen den geometria, espazio fisiko arrunta egunerokoan hautematen dugun bezala irudikatzen duena.
1. (matematika) izena · Zorizko saiakuntza batean inoiz edo inongo kasutan gertatzen ez den zorizko gertaera, eta beraz probabilitatea 0 duena.
1. (matematika) izena · Gainazal osoa edo horren zati bat kurbatua duen gorputz geometrikoa.
1. (matematika) izena · Espazioan gainazal batek mugatu eta bolumena hartzen duen irudi geometrikoa.
1. (matematika) izena · Alde poligonalak dituen gorputz geometrikoa.
1. (matematika) izena · Ertz paralelorik eta begiztarik ez duen grafoa.
1. (matematika) izena · Zentzurik gabeko ertzak edota ertzak bi zentzuetan dituen grafoa.
1. (matematika) izena · Bere garrantziaren arabera ertz bakoitzari balio bat esleitzen dion grafoa.
1. (matematika) izena · Erpin guztiak bide batez loturik dituen grafoa.
1. (matematika) izena · Ertzek erpin batetik bestera zentzu bakar bat duteneko grafoa.
1. (matematika) Periodoa ez duen eta beraz zatiki parte mugatua duen zenbaki hamartarra, zatiki bidez adieraz daitekeena.
1. nautika · izena · Ardatz baten inguruan biratzen duten hegalek osaturiko tresna, ontzietan eta hegazkinetan ura eta airea bultzatu eta horrela haiek mugiarazteko erabiltzen dena.
2. (matematika) izena · Bere tangenteek ardatz batekiko angelu konstantea duten kurba.
1. (matematika) izenondoa · Heptagono edo zazpi aldeko poligono baten forma duena.
1. (matematika) izenondoa · Hexagono edo sei aldeko poligono baten forma duena.
1. (matematika) izena · Funtzio baten deribatuaren deribatuaren deribatua.
1. (matematika) izena · Polinomio bat (x-a) binomioaarekin zatitzearen hondarra polinomioak x=a baliorako hartzen duen zenbakizko balioa dela baieztatzen duen teorema.
1. (matematika) izena · f(x)=x funtzio matematikoa, x balio erreal bati balio hori bera esleitzen diona.
1. (matematika) izen · Gutxienez balio ezezagun edo zehazgabe bat jasotzen duten bi adierazpen aljebraikoen arteko desberdintza, handiago, handiago edo berdin, txikiago edo txikiago berdin zeinuen bitartez, ezezag
1. izena · Zerbait inguratzen duen eremua.
2. izena · Giza eta gizarte fenomeno bat eragiten duten faktore sozial, ekonomiko eta kulturalen multzoa.
3. (biologia) (kimika) izena · Fenomeno kimiko edo biologiko bat garatzen den kanpoko kondizio edo faktoreen multzoa.
4. (matematika) izena · Puntu bat eta horren inguruan dagoen multzo ireki bat biltzen dituen espazioaren zatia.
1. izen · Pertsona, talde edo erakunde batean proposatu edo adostutako proiektu batean parte hartzeko aurreikuspena, asmo, nahia edo konpromisoa gauzatzea, ekarpen konstruktiboak eginez.
2. (matematika) izen · Beste baieztapen batetik logikaz eta egiaz eratortzen den baieztapena.
1. (matematika) izen · Integratu egiten den funtzio matematikoa, integral ikurraren ondoren azaltzen dena.
1. (matematika) izen · Bi dimentsioko eremu batean definitzen den integrala, besteak beste azalera baten gaineko bolumena kalkulatzeko erabiltzen dena.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremuetako bat infinitua duen, integrazio-eremuko balioetako batean integrakizunak balio infinitua hartzen duen edo integrazio-eremuan jarraitua ez den funtzio baten integrala.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremua definitua duen funtzio baten integrala.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
1. (matematika) izen · Funtzio baten integrala kalkulatzen den balio-tartea edo eremua.
1. (matematika) izen · Funtzio baten integral mugagabea kalkulatzean, jatorrizko funtzioari gehitzen zaion konstante zehazgabea, integrakizunaren funtzio jatorrizko guztien multzoa adierazteko.
1. (matematika) izena · Funtzio lineal batean, aldagai independenteek balio nulua dutenean aldagai dependenteak hartzen duen balioa.
1. (matematika) izena · Funtzio matematiko batek balio konstante bat hartzen dueneko espazioko puntuen multzoa.
1. (matematika) izenondoa · Figura plano bati buruz, forma desberdina izaniki, beste baten perimetro berdina duena.
2. (matematika) izenondoa · Isoperimetriari dagokiona.
1. (matematika) izenondoa · Luzera bereko bi alde dituen poligonoa.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bati buruz, funtzioa definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
1. izen · izenondo · Izendatu egiten duena.
2. (matematika) izen · Matematikan eta zatiki bati buruz, unitatea zenbat zatirekin egiten den adierazten duen zenbakia, zatikiaren marra azpian jartzen dena.
1. (matematika) izena · Zatiki batzuez mintzatuz, haiek partekatzen duten izendatzaileetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zatiki jakin batzuez mintzatuz, haie izendatzaileen multiplo komun txikiena, haien batuketa edo kenketa ahalik eta modu laburrenean emateko erabiltzen dena.
1. izen · Zerbaiten iturburua edo hasiera.
2. izen · Pertsona bati buruz, haren sorlekua, herria, etnia edo arbasoak.
3. izen · Zerbaiten kausa, abiapuntua edo printzipioa.
4. (matematika) izen · Koordenatu-sistema batean, zero edo abiapuntua; kartesiar diagrama batean, ordenatu eta abzisa-ardatzek elkar ebakitzen duten puntua.
1. (matematika) izena · Magnitude bati konstante bat gehitu edo kentzean gertatzen den aldagai-aldaketa.
1. (matematika) izen · Deribatuta, aurrez ezarritako funtzio bat ematen duen funtzioa.
1. (matematika) izena · Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
2. (matematika) izena · Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
1. (matematika) izena · Lau aldeak berdinak, beraien arteko angelu zuzenekin, dituen koadrilateroa.
2. (matematika) izenondoa · Balio bat balio berarekin biderkatuta.
3. (matematika) izena · Delako biderkaketaren emaitza.
4. (matematika) izenondoa · Azalera-neurri batean, luzera-neurri bati dagokion laukiaren azaleraren neurrikoa.
1. (matematika) izena · n elementuko bi multzoen n bidern matrize erako antolamendua, non errenkada eta zutabe bakoitzean elementuak behin bakarrik agertu eta gelaxka guztietan elementu-bikote ezberdinak diren.
1. (matematika) izena · n elementu ezberdin dituen n bider n matrizea, non elementuak erreknada eta zutabe bakoitzean behin bakarrik agertzen diren.
1. (matematika) izen · Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber bi egin.
1. (matematika) izena · Funtzio konposatu baten deribatua kalkulatzeko erregela.
1. (matematika) izena · Kenkizun izeneko kopuru bati kentzaile izeneko kopuru bat kentzeko eragiketa matematikoa.
1. (matematika) izena · Kenketa batean, beste kopuru bat, kentzailea alegia, kentzen zaion hasierako kopurua.
1. izena · Zerbait edo norbaiti zerbait kentzen diona.
2. (matematika) izena · Kenketa batean, hasierako kopuru bati kentzen zaion kopurua.
1. (matematika) izenondoa · Koadrangelu forma dituena; lau angelu dituena.
1. (matematika) adjektiboa · Adierazpen aljebraiko batean, ber bi egiten duena, bereziki berretzaile handien gisa.
1. izena · Bat etortzea; helmuga batera hurbiltzea.
2. (matematika) izena · Segida bat balio jakin batera hurbiltzea.
1. (matematika) izena · Funtzioen segida batez mintzatuz, funtzioak bere osotasunean limitea den funtzio batera hurbiltzeko era, konbergentzia puntuala baino baldintza zorrotzagoak ezartzen dituena.
1. (matematika) aditza · Puntu edo balio jakin batean bat egin.
1. (matematika) izenondo · Konbinatoria izeneko matematika adarrari dagokiona edota horren emaitza gisa azaltzen dena.
1. (matematika) izen · Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin eta ordena aintzat hartu gabe.
1. (matematika) izen · Biraketa-ardatza oinarriarekiko perpendikularra ez duen konoa.
1. (matematika) izena · Trapezio angeluzuzen bat altuerarekin bat datorren aldearen inguruan biratzean sortzen den gorputz geometrikoa.
1. adjektiboa · Aldatzen ez dena.
2. adjektiboa · Iraunkorra, behin eta berriz gertatzen dena.
3. (matematika) izena · Balio finkoa duen kopuru, kantitate edo magnitudea.
1. (matematika) izen · Plus zeinuari dagokionez, minus zeinua; edota alderantziz, minus zeinuari dagokionez, plus zeinua.
1. (matematika) (pluralean) izen · Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.
1. (matematika) izen · Koordenatu-sistema bateko lerroetako bakoitza, non balioak, tarteak edo kategoriak ezartzen diren modu ordenatuan, beste ardatzetako balioekin batera elementuak kokatu edo zehazteko.
1. (matematika) aditz · Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber hiru egin.
1. (matematika) izena · Kurba batek lerro zuzenetik duen desbideratzea.
2. (matematika) izena · Gainazal kurbatu batek plano batetik duen desbideratzea.
1. (matematika) izena · Kapitulu izeneko infloreszentzia batean lore txiki asko biltzen dituen landarea.
1. (matematika) izena · Optimizazio matematikoan, ezberdintza moduan jarritako murrizketa bat berdintza moduan jartzeko alde batean gehitzen den aldagaia.
1. (matematika) izena · Lau aldeko poligonoa.
2. (matematika) Lau alde berdinak eta lau angelu zuzenak dituen poligonoa.
2. izenondo · Delako poligonoaren forma duena.
1. (matematika) izena · Lau angelu zuzen dituen eta lau aldeak binaka paraleloak dituen lauki edo koadrilateroa.
2. izenondoa · Delakoaren forma duena.
1. (matematika) izen · Baldintza edo propietate jakin bat, hala nola objektu geometriko baterako distantzia zehatz bat izatea, betetzen duten plano edo espazioko puntuen multzoa.
1. izena · Elkarren segindan jarritako gauzen zerrenda.
2. izena · Ikur edo letren segida horizontaletako bakoitza.
3. izena · Saila, maila.
4. izena · Errepideetan markatzen diren marra luze jarraitu edo ez-jarraituetako bakoitza.
5. (matematika) izena · Dimentsio bakarra duen objektu geometriko jarraitua.
1. (matematika) izena · Abiapuntu eta helmuga berdinak dituen lerro geometrikoa.
1. (matematika) izena · Une oro norabidez aldatzen doan lerroa.
1. (matematika) izena · Bere ibilbide osoan norabide berean doan lerroa.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremutzat kurba bat hartzen duen integrala, besteak beste kurba horren luzera kalkulatzeko erabiltzen dena.
1. (matematika) izena · Bi aldagai edo gehiagoko funtzioetan, (a,b) puntu batera edozein norabidetatik hurbiltzean funtzioa hurbiltzen doan balioa.
1. (matematika) izena · 10 zenbakia oinarri duen logaritmoa.
1. (matematika) izena · e zenbakia oinarritzat duen logaritmoa.
1. (matematika) izena · e zenbakia oinarri duen logaritmoa.
1. (informatika) izena · Prozesagailuak aginduak exekutatzeko behar diren zuzeneko aginduak emateko lengoaia edo kodea.
2. (matematika) izena · Makina-lengoaian idatzitako kode-multzoa.
1. izena · Eremu edo egitura batek horizontalarekin duen inklinazioa, gorantz nahiz beherantz.
2. (matematika) izena · Lerro baten zuzen ukitzaileak puntu batean lerro horizontalarekin osatzen duen angeluaren neurria.
3. (ipar) izena · Babesa.
1. (matematika) aditzondoa · Matrizeak baliatuz; matrize bitartez adieraziz.
1. (matematika) izen · Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
1. (matematika) aditza · Zerbait ahalik eta maila gutxienekora edo neurri txikienera ekarri; delako maila edo neurria kalkulatu.
1. (matematika) izena · Gai bakarreko polinomioa; adibidez 4x.
1. (matematika) izena · Zenbait aldiz errepikatzen diren elementuak biltzen dituen multzoa.
1. (matematika) izen · Zenbaki osoen multzo baterako, zenbaki guzti horien zenbaki multiploak diren zenbaki guztietan txikiena, bereziki zatikien arteko batuketa eta kenketetan erabiltzen dena.
1. (matematika) izena · Espazio topologiko baten tarte ireki batetik (adibidez, zenbaki errealekin osaturiko tarte ireki batetik) osaketaz, bilketaz edo ebaketaz eratortzen den edozein multzo.
1. (matematika) izena · Beste multzo bati buruz, harekiko elementu komunik ez duena.
1. (matematika) izena · Elementurik ez duen multzoa.
1. (matematika) izena · Muga-balioak barne hartzen dituen multzoa, tarte gisa definitzen dena.
2. (matematika) izena · Bere elementuei eragiketa bat edo batzuk aplikaturik, horren emaitzak ere biltzen dituen multzoa.
1. (matematika) izena · Aztergai diren elementu guztiak biltzen dituen multzoa.
1. (matematika) izena · Egoera jakin batean aintzat hartutako elementu guztiek osatzen duten multzoa; delako elementu guztien zerrenda.
1. (matematika) izenondo · Zenbaki bati buruz, zero baino txikiagoa dena.
2. izenondo · Kaltegarri edo desegokitzat hartzen dena.
3. (fisika) izenondo · Elektroiak jasotakoan sortzen den karga elektrikoa nahiz karga elektriko hori duen elementua.
4. izen · izenondo · Ezezko emaitza ematen duena.
5. (argazkilaritza) izen · Argiak eta ilunak alderantzizkatuak dituen pelikula.
1. (matematika) izen · Zortzi aldeko poliedroa, erregularra nahiz irregularra.
1. (matematika) izenondoa · Oktogono edo zortzi aldeko poligono baten forma duena.
1. (matematika) izena · Erpina eta alde bat partekatzen duten angelu bietako bakoitza.
1. aditza · Zerbait emaitza onenarekin burutzeko modua bilatu eta garatu.
2. (matematika) izena · Funtzio baten balio handiena ematen duten aldagaien balioa bilatu.
1. (matematika) izena · Ekuazio-sistemak ebazteko teknika, non ezezagunak bakandu eta horren balioak beste ekuazioetan ordezkatzen diren banaka, azken ezezagunaren soluzioa eta atzera beste soluzioak ere lortzeko.
1. (matematika) izena · Kartesiar diagrama batean, koordenatuen jatorritik luzatzen den ardatz horizontala, non x balio edo abzisa ezberdinak kokatzen diren.
1. (matematika) izena · Objektu erreal edo matematiko bat definitu eta zehazten duten datuetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Beste multzo baten partea den edo horren barruan dagoen elementu edo azpimultzoaren ezaugarria.
1. (matematika) izena · A multzo baten barruan dagoen B multzo batez mintzatuz, B multzoko elementu oro A multzoko elementu berdinarekin lotzen duen funtzio edo aplikazioa.
1. (matematika) izenondoa · Pentagono edo bost aldeko poligono baten forma duena.
1. (matematika) izena · Bost gai dituen polinomioa.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza.
1. (matematika) izen · Elementu multzo bat zirkulu baten inguruan ordenatzeko eretako bakoitzak, osaturiko zirkuluaren biraketak elementu horien ordena aldatzen ez duela aintzat harturik.
1. (matematika) izenondoa · Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duena.
2. (matematika) izena · Beste zuzen edo plano batekiko angelu zuzena osatzen duen zuzen edo planoa.
3. izenondoa · Zuta edo norabide bertikala duena.
1. (matematika) izena · Piramide baten oinarriaren eta horren alboko aldeak ebakitzen dituen plano baten artean dagoen gorputz geometrikoa.
1. (matematika) izena · Plano bateko zuzen batek banatzen dituen planoko bi eremuetako bakoitza.
1. (matematika) izenondoa · Irudi geometriko edo objektu bati buruz, poligonoaren forma duena edo haren ataletako bat poligono forma duena.
2. (matematika) izenondoa · Poligonoari dagokiona.
1. (matematika) izena · Zuzenki batzuek mugatutako irudi geometriko lau itxia.
1. (matematika) izena · Alde guztiak eta haien arteko barne angeluak berdinak dituen poligonoa.
1. (matematika) izena · Elkar ebakitzen ez duten zuzenkiek osatu eta barnean hutsunerik ez duen poligonoa.
1. (matematika) izena · Oinarri poligonal paraleloak dituen poliedroa, oinarrien ertzak paralelogramoz loturik daudelarik.
1. (matematika) izena · Alboko alde laukizuzenak dituen prisma eta beraz alboko aldeen eta oinarrien arteko angelu zuzenak dituena.
1. (matematika) izena · Bi magnituderen arteko erlazio kuantitatibo mota, non magnitude batek balio jakin batez biderkatzen denean, beste magnitudea balio berdinarekin zatitzen denean.
1. (matematika) izena · Zirkulu, esfera edo n-esfera bateko puntu bateko aurkako puntua.
1. (matematika) izena · Tarte itxiko funtzio jarraitu batek muturretako balioak berdinak baditu, tarte barruan deribatu nuluko balioren bat badela frogatzen duen teorema, mutur erlatiboak aurkitzeko baliatzen dena.
1. (matematika) izena · Polinomio bat (x-a) erako binomio batez zatitzeko algoritmoa.
1. (matematika) izena · Hirugarren mailako matrize karratu bateko determinantea modu sinple eta errazean kalkulatzeko erregela.
1. (matematika) izena · Algoritmo batez sorturiko ustezko zorizko zenbakia.
1. (matematika) izen · Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko kendura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 5, 7, ...
1. (matematika) izen · Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko zatidura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 9, 27, ...
1. (matematika) (pluralean) izena · Funtzio bat behin eta berriz deribatuz sortzen den funtzioetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
2. (enpresa) izena · Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.
3. (hizkuntzalaritza) izena · Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
4. (zoologia) izena · Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
5. (teknologia) izena · Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.
1. (matematika) izena · Multzo bateko zatiekin osatuko multzoa, multzo itxia dena osaketaz, bilketaz nahiz ebaketaz.
1. (matematika) izen · Irudi geometriko simetriko batean, puntu simetrikoak distantzia berera uzten dituen lerroa, halako eran non irudia ardatz horren inguruan biratuz gero, irudia ez den aldatzen.
1. izena · Arazo edo auzi bati bukaera emateko moldea.
2. (matematika) izena · Problema matematiko baten ebazpena; ebazpen horren azken emaitza.
3. (kimika) izena · Bi likidoren nahasketa.
1. (matematika) izena · adjektiboa · Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duen zuzen, kurba edo azalera.
2. (matematika) izena · Angelu zuzena C erpinean eta AB aldean hipotenusa duen ABC triangelu laukizuzen batean, BC eta AC aldeen arteko zatidura edo arrazoi trigonometrikoa, A erpineko angeluaren mendean dagoena.
3. (matematika) izena · Delako balioa ematen duen funtzio erreala, aldagai independentzat delako angelua duena, erradianetan neurturik.
1. (matematika) izena · Tangente edo ukitzailea denaren nolakotasuna.
2. (matematika) izena · Kurba edo azalera puntu bakar batean ukitzen deneko egoera.
1. (matematika) izena · Mutur batean irekia eta muturrean itxia den zenbaki errealen tartea.
1. (matematika) izena · Bi muturretako batean itxia eta bestean irekia den zenbaki errealen tartea.
1. (matematika) izena · Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak ezik.
1. (matematika) izena · Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak barne.
1. (matematika) izena · Tarte bateko puntu zentraletik alde banatara dauden bi tarteetako bakoitza, bereziki konfiantza-tarteak kalkulatzean eratzen direnak.
1. (matematika) izena · Tarte batean, bi muturren arteko distantzia edo diferentzia, finitua, infinitua nahiz zero izan daitekeena.
1. (matematika) izena · Lau gai dituen polinomioa.
1. (matematika) izena · Multzo edo espazio batean topologia bat definitu.
1. (matematika) izena · Bi alde paralelo dituen koadrilateroa.
2. izena · Gimnasia egiteko aparatua, bi soka zintzilikari paralelok eta haiei loturiko barra batek osatua, hari helduta kulunkatuz ariketak egiteko erabiltzen dena.
3. (anatomia) izena · Lepoaren atzeko bizkarreko giharra, sorbaldaraino luzatzen dena.
4. (anatomia) izena · Eskumuturreko karpoko hezur txikia.
1. (matematika) izena · Pareleloak ez diren bi aldeak berdinak, eta beraz lau angeluak ere berdinak, dituen trapezioa.
1. (matematika) izena · Alde guztiak berdinak dituen triangelua, beraien artean 60 graduko aldeak osatuz.
1. (matematika) izena · Esfera bateko hiru zirkulu nagusiren ebaki-puntuek mugatzen duten azalera.
1. (matematika) izenondoa · Triangelu baten forma duena.
2. izenondoa · Hiru angelu dituena.
1. (matematika) izena · Hiru gaiko polinomioa; adibidez, 2x+5y-4z.
1. (matematika) adjektiboa · Hiru parametro dituena.
1. adjektiboa · Ukitzen duena.
2. (matematika) izena · adjektiboa · Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duena.
1. (metrologia) izena · Magnitude bateko kantitate jakin eta zehatza, magnitude horietako beste kantitateak neurtzeko estandar gisa erabiltzen dena.
2. izena · Multzo bateko elementuetako bakoitza.
3. (matematika) izena · Zenbaki bati buruz, 0-tik 9-ra bitarteko kopuruak adierazten duen zatia.
4. izena · Erakunde batean, saila edo departamendua.
5. (informatika) izena · Ordenagailu batean funtzio jakin bat betetzen duen atala.
1. (matematika) izena · Gai aljebraiko batean aldagaiak edo ezezagunak eta dagokien berretzaileak biltzen dituen zatia.
1. (matematika) izena · Zatiketa izeneko eragiketa matematikoaren emaitza; zatitzaile izeneko kantitatea zatikizun izeneko kantitate zenbat bider den adierazten duena.
1. izena · Zatigarria edo zatitan banatu daitekeenaren nolakotasuna.
2. (matematika) izena · Zenbaki zatigarriak beste zenbaki batez zatitzean duen nolakotasun edo propietatea.
1. (matematika) izen · Aldagai independentearen balioen arabera, definizio desberdinak dituen funtzio matematikoa.
1. (matematika) izen · Integral matematikoa ebazteko erabili ohi den metodoetako bat, integratu beharreko funtzio eta diferentziala bi atal edo zatitan banatzen duena.
1. izena · Zerbait zatitzeko ekintza eta horren ondorioa.
2. (matematika) izena · Kopuru bat beste kopuru bateko zatitan banatuz suertatzen diren zatien kopurua kalkulatzeko eragiketa matematikoa.
1. (matematika) izena · Zenbakitzailean nahiz izendatzailean adierazpen algebraikoak, adiera hertsiagoan polinomioak, dituen zatikia.
1. (matematika) izena · Izendatzailean nahiz zenbakitzailean polinomioak dituen zatikia.
1. (matematika) izen · Zatiki moduan adierazitako zenbakia, beste zatikizko zenbaki ezberdin baten balio zehatz berdina duena.
1. (matematika) izen · Zenbaki erreal baten adierazpena, hura zenbakitzailetzat zatiki bat duten zatikien segida finitu edo infinitu moduan irudikatzen duena.
1. (matematika) izena · Zenbakitzailean edo izendatzailean zatikia duen zatikia.
1. (matematika) izena · Zatikizunaren eta zatitzailearen zatitzaile komun handiena 1 izateagatik gehiago laburtu ezin daitekeen a/b erako zatikia, non a eta b zenbaki osoak diren.
1. (matematika) izena · Zatiki jakin bat batura gisa osatzen duten zatiki txikiagoetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zenbakitzailea izendatzailea baino txikiagoa duen eta beraz unitatea baino txikiagoak den zatikia.
2. (matematika) izena · Zenbakitzaileko polinomioaren maila izendatzailekoa baino txikiagoa duen zatiki arrazionala.
1. (matematika) izena · Ez zenbakitzailean ez izendatzailean zatikirik ez duen zatikia.
1. (matematika) izen · Zenbaki jakin baten zatikizko adierazpena (adibidez, 1.5 zenbakiaren zatiki sortzailea 3/2 da).
1. (matematika) izen · Zatikiz adierazitako zenbakia.
1. (matematika) izena · Zatiketa batean, zatitu beharreko kopuru osoa.
1. izena · izenondoa · Zatiak egiten dituena.
2. (matematika) izena · Zatiketa batean, zatikizuna zatitu beharreko kopuruetako bakoitza.
3. (matematika) izena · Zenbaki oso bati buruz, beste zenbaki oso batekin biderkatuta hura ematen duen zenbaki osoa; adibidez 3 zenbakia 6 zenbakiaren zatitzailea da, 3x2=6 betetzen delako.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz daitekeen zenbakia.
1. (matematika) izena · Objektu baliokideak banan-banan kontatzeko erabiltzen den zenbakia, hots, 1, 2, 3, ... segidako zenbakietako bakoitza.
1. (matematika) izena · Koma higikorrez adierazi daitekeen zenbaki minimotik zerora bitarteko hutsuneko zenbakia, koma higikorreko aritmetikaren eraldaketa batez sortzen dena.
1. (matematika) izena · Harekiko diferentzia ezabatuz zenbaki adierazgarri edo ulergarriago batera borobildu den zenbakia, zati dezimala ezabatuz edo azken zifra esanguratsuak saihestuz.
1. (matematika) izen · Magnitude jarraitu bat adierazteko baliatzen den zenbakia, zatiki partea orokorrean infinituraino luzatzen dena, eta zenbaki arrazional nahiz irrazional izan daitekeena.
1. (matematika) izena · Antzinako Erroman erabilitako zenbaki-sistemako zenbakia, latindar alfabetoko letra batzuekin adierazi eta egun ere testuinguru batzuetan, hala nola mendeak irudikatzeko, baliatzen dena.
1. (matematika) izen · Frakzio edo zatiki moduan adierazten den zenbakia.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz ezin daitekeen zenbaki erreala, adierazpen hamartarrean emana zehatza eta periodikoa ez dena.
1. (matematika) izen · Elementu multzo batetik elementu kopuru jakin bateko azpimultzoak osatzeko era kopurua, ordena kontuan hartu gabe, adierazten duen formula edo horren balioa.
2. (matematika) izena · Newton-en binomioaren hedapenean, koefiziente binomialetako bakoitza.
1. (matematika) izena · 1 eta zenbaki hori bera ez ezik, gutxienez beste zatitzaile bat duen zenbaki naturala.
1. (matematika) izena · Beste bi zenbaki naturalen biderketaz adieraz ezin daitekeen 1 baino handiagoa den zenbaki naturala.
1. (matematika) izena · Beste zenbaki oso bati buruz, harekiko faktore komunik ez duen zenbaki osoa.
1. (matematika) izena · Aldi berean zenbaki oso batek eta zatiki batek osatzen duten zenbakizko adierazpena.
1. (matematika) izena · Multzo edo zerredna batean, elementu bakoitzaren ordena edo sailkapena adierazten duen zenbakia.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki naturalen kenketaz sor daitekeen edozein zenbaki, zenbaki natural, zero edo zenbaki naturalak minus zeinuarekin izan daitekeena,
1. (matematika) izen · Zatiki ataleko digito edo zifra batetik aurrera zifra digito batzuen segida bat mugarik gabe errepikatzen duen zenbakia.
1. (matematika) izena · Zenbaki hori bera eta 1 zenbakia kenduta, beste zenbaki natural jakin batez zatituta 0 hondarra ematen duen zenbaki osoa.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adierazitako zenbakia.
1. izen · Objektu multzo bati zenbakiak esleitzeko modua.
2. (matematika) izen · Zenbakiak osatzeko sistema.
1. (matematika) izen · Matematikan eta zatiki bati buruz, unitatea banatzen den zati guztietatik zenbat zati hartzen diren adierazten duen zenbakia, zatikiaren marra gainean jartzen dena.
1. (matematika) izena · Problema matematikoen zenbakizko soluzioak lortzeko metodo eta algoritmoak aztertzen dituen matematikaren adarra.
1. (matematika) izenondo · Beste objektu edo irudi geometriko bati buruz, haren zentro berdina duena.
1. (matematika) izena · Grafo batez mintzatuz, abiapuntua eta helmuga albokoak diren bide hamiltondarra; erpin guztietatik behin igarotzen den bidea, abiapuntua den erpinean bukatuz.
1. (matematika) izen · izenondo · Zirkunferentzia baten puntu batek zirkunferentzia lerro zuzen baten gainean irristatu gabe errodatzen duenean jarraitzen duen ibilbidea irudikatzen duen kurba.
1. (matematika) izena · Grafo batez mintzatuz, ertz guztietatik behin igarotzen den bidea, erpin berean hasiz eta bukatuz; erpin berean hasi eta bukatzen den bide eulertarra.
1. (matematika) izena · Poligono bateko erpin guztietatik pasatzen den zirkunferentzia, poligono osoa bere zirkuluan bilduz.
1. (matematika) izena · Zirkunferentzia bateko bi puntuen arteko zirkunferentzia zati txikiena.
1. (matematika) izena · Elementu sorta baten zorizko ordena.
1. (matematika) izena · Grafo haztatu batean, ziklorik sortu gabe erpin guztietatik igarotzen den ertzen multzoa.
1. (matematika) izena · Grafo haztatu batean, ziklorik sortu gabe erpin guztietatik guztizko pisu do neurriarekin igarotzen den bide edo ertzen segida.
1. (matematika) izena · Zenbaki errealak irudikatzen dituen zuzen edo ardatz jarraitua, non bi puntu edo zenbakiren artean edozein puntu edo zenbaki erreal koka daitekeen.
1. (matematika) izena · Hurbiltzen doazen eta azkenean puntu batean bat egiten duten zuzenetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Planoko zuzenaren y=mx+n erako ekuazioa, non m malda eta n interzeptoa diren.
1. (matematika) izena · Planoko zuzen baten Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
1. (matematika) izena · Zuzenaren Ax+By+C=0 erako ekuazioa.
1. (matematika) izena · Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenaren zatietako bakoitza.
1. (hezkuntza) izena · Probak edo azterketak zuzendu eta ebaluatu egiten dituen pertsona.
2. (matematika) izena · Parabola batean, simetria-ardatzarekiko perpendiluarra den zuzena, nondik parabolarako distantzia perpendilurra gehi parabolatik fokorako distantzia konstantea den.
3. izenondoa · Zuzendu egiten duena.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara