barrabil
1. (anatomia) izena · Animalia arrengan, espermatozoideak eta testosterona ekoizten dituzten guruin bietako bakoitza.
Gaztelaniaz: testículo
Hitz eratorriak: barrabil-zorro
Loturiko hitzak
mintz seroso1. Gorputzeko barrunbe batzuk biltzen dituen mintza, seruma jariatzen duena, hala nola pleura, peritoneo eta prikardioa gizakiaren kasuan.
titiburu1. Titi edo ugatzen moko edo punta, nondik esnea jariatzen den.
frenulu1. Gorputzaren atal bat leku batean finkatu eta aldi berean mugitzen uzten dion larruazal-tolesa.