Kategoria: anatomia

abdomen

1.  (anatomia)  izen · Ornodunen gorputzeko enborraren beheko aldea, non aparatu digestiboaren, gernu aparatuaren eta ugaltzeaparatuaren organoak biltzen diren.

2.  (entomologia)  izen · Artropodoen gorputzeko atzeko atala, burutik eta zangoetatik bereizia.

abegi

1.  (anatomia) (bizk) (zaharra)  izen · Persona baten buruko aurreko aldea, non ahoa, sudurra eta begiak dauden.

2.   izen · Etorri edo ezagutu berriak diren pertsonak hartzeko modua.

adamantino

1.  (anatomia)  adjektiboa · Hortzetako esmalteari dagokiona.

adegi

1.  (anatomia)  izena · Belarriaren eta kopetaren artean dagoen gunea.

adenoide

1.  (anatomia)  adjektiboa · Nasofaringean kokatu eta funtzio immunitarioa duten ehun linfatikozko ataletako bakoitza.

2.  (biologia)  adjektiboa · Guruin edo gongoil linfatikoen antzeko forma duena.

ahur

1.  (anatomia)  izen · Eskuaren barneko aldea.

ahutz

1.  (anatomia) (pluralean)  izen · Maisaleko erdiko parte mamitsua.

albeolo

1.  (mailegua)  izena · Egitura batean dauden gelaxka edo barrunbe txikietako bakoitza.

2.  (anatomia)  izena · Partikularzki, biriketan airea bronkioletatik jasotzen duten barrunbe txikietako bakoitza.

apendize

1.   izena · Zerbaiten luzapenaren ondorioz sortzen den egitura.

2.  (anatomia)  izena · Partikularzki, apendize ileozekala, heste lodiko itsuan dagoen zilindro itxurako egitura itxia.

barrabil

1.  (anatomia)  izena · Animalia arrengan, espermatozoideak eta testosterona ekoizten dituzten guruin bietako bakoitza.

barrabil-zorro

1.  (anatomia)  izena · Barrabilak biltzen dituen mintz edo poltsa modukoa.

begi-nini

1.  (anatomia)  izena · Begiko irisaren erdian eta kornearen atzean dagoen zulo uzkurkorra, kanpoan dagoen argiaren intentsitatearen arabera hura begi-globora sartzea ahalbidetzen duena.

begizulo

1.  (anatomia)  izen · Begiaren barrunbea.

2.   izen · Begien azpian izaten den azal iluna.

belarri-gingil

1.  (anatomia)  izena · Gizakien belarrien behe aldean dagoen zati haragitsua, lobulu formakoa.

bestibulu-aparatu

1.  (anatomia)  izena · Oreka eta mugimendua hauteman eta kontrolatzeko funtzioa duten organoen multzoa, barne belarrian kokatua.

betazpi

1.  (anatomia)  izen · Begi azpian dagoen azal iluneko zatia.

bular-kaiola

1.  (anatomia)  izena · Kaxa toraziko.

bularrezur

1.  (anatomia)  izena · Bularra eta bihotza babesten duen hezur luzea, toraxean goitik behera luzatzen dena.

bulba

1.  (anatomia)  izen · Ugaztun emearen kanpoko genitalen multzoa, emakumearen kasuan ezpain handiak, txikiak, baginaren sarrera, meatoa eta klitoria biltzen dituena.

bulba

1.  (anatomia)  izena · Emakumearen kanpoko genitalen multzoa, baginaren sarreraren inguruan.

emamintz

1.  (anatomia)  izen · Emakume birjinaren baginako sarrera estaltzen duen mintz mehea, koitoa lehen aldiz praktikatzen denean urratzen dena. 

entzunbide

1.  (anatomia)  izena · Belarri-hegaletik barruraka barneratzen den hodia, soinua jaso eta belarri barneko organoetara bideratzeko funtzioa duena.

2.   izena · Entzuteko bitartekoa.

erretina

1.  (anatomia)  izena · Argia jaso eta seinale kimiko edo elektriko bihurtzen duen begi-globoaren barruko ehuna.

esfinter

1.  (anatomia)  izena · Eraztun itxurako muskulua, hodi edo barrunbe itxurako organoak zabaldu eta ixteko funtzioa duena.

eskroto

1.  (anatomia)  izena · Barrabilak eusten dituzten larruazalez eta bestelako ehunez osaturiko poltsa moduko estalkien multzoa.

Eustakioren tronpa

1.  (anatomia)  izena · Belarriaren kanpoko eta barneko presioak berdintzeko funtzioa duen belarri barneko tutu itxurako egitura.

frenulu

1.  (anatomia)  izena · Gorputzaren atal bat leku batean finkatu eta aldi berean mugitzen uzten dion larruazal-tolesa.

gernu-meatu

1.  (anatomia)  izena · Gernua kanporatzeko gorputzeko irekigunea.

gernubide

1.  (anatomia)  izena · Gernua kanporatzeko gorputzeko hodia.

giltzadura

1.  (anatomia)  izen · Hezur bien arteko lotura egiten duten ehunen multzoa.

2.  (teknologia)  izen · Bi piezen arteko lotura, haien arteko mugimendua ahalbidetzen duena.

3.  (hedaduraz)  izen · Gai bat garatzeko oinarrizko ideia.

gingil

1.  (anatomia)  izena · Gorputzaren atal edo organo baten luzakin edo apendizea.

2.  (botanika)  izena · Hosto baten ertz kurbatu edo biribildua.

glande

1.  (sexologia) (anatomia)  izena · Zakilaren buru lodia, erekziorik gabe prepuzioak estaltzen duena.

2.  (anatomia) (sexologia)  izena · Emakumeengan, klitorisa estaltzen duen ehun nerbioso eta zutikorra.

guruin

1.  (anatomia)  izena · Funtzio zehatzekin substantzia jakinak jariatzen dituzten organoetako bakoitza.

hankarte

1.  (anatomia)  izen · Izterren barnealdea, bereziki genitalak dauden aldea.

hazi-guruin

1.  (anatomia)  izena · Barrabil.

hemiabdomen

1.  (anatomia)  izena · Abdomenaren erdia hartzen duten organo horretako zatietako bakoitza, goikoa, behekoa, eskubikoa edo ezkerrekoa izan daitekeena.

heste lodi

1.  (anatomia)  izena · Hestearen azken zatia, heste meharraren ondorengoa eta ondestearen aurretikoa, ura eta gatzak xurgatu eta gorotzak eratzeko funtzioak dituena.

hezur

1.  (anatomia)  izena · Ordodunen gorputzeko barne atal gogorretako bakoitza, giharrak eta beste organoak eutsi eta gorputza funtzionalitatez mugiarazteko funtzioak betetzen dituena.

2.  Delako atal gogorra osatzen duen materiala, batzuetan objektuak egiteko erabiltzen dena.

3.  (zoologia)  izena · Arrain askoren barneko atal mehe, luze eta gogorra.

4.   izena · Fruitu batzuen oskol gogorra, non hazia biltzen den.

hipokanpo

1.  (zoologia)  izena · Hippocampus generoko arrain txikia, zaldiaren antzeko burua duena.

2.  (anatomia)  izena · Ugaztunen burmuineko egitura, memoriarekin eta orientazioarekin loturiko funtzioak dituena.

hodi isurle

1.  (anatomia)  izena · Hodi deferentetik eta bi semen-besikuletatik abiatu eta prostatatik igarota eiakulazioan zehar semena espermatozoideekin uretrara eramaten duten bi hodietako bakoitza.

hodi linfatiko

1.  (anatomia)  izena · Kapilar linfatikoetatik linfa jaso eta gongoil linfatikoetara eramaten duten hodietako bakoitza, gongoil haietatik linfa igarota, ondoren berriz ere linfa hori organismora zabaltzen dutenak.

introito baginal

1.  (anatomia)  izen · Baginaren sarrera.

ipurmami

1.  (anatomia)  izen · Ipurdiko bi atal mamitsuetako bakoitza, izterren atzealdeko goiko aldean.

iztai

1.  (anatomia)  izena · Izterrak eta sabelaren aurrealdeak bat egiten duten gorputzaren gunea.

kaxa toraziko

1.  (anatomia)  izena · Toraxeko hezur-egitura, saihets-hezurrek, toraxeko ornoek eta bularrezurrak osaturikoa.

konduktu

1.  (anatomia)  izen · Organismo baten barruan, gai bat, izan solido, likido edo gasa, kanpotik jaso, kanpora bota edo organo batetik bestera eramateko hodi gisako kanala.

2.  (teknologia)  izen · Edonolako gai edo materialak toki edo pieza batetik bestera eramateko pasabidea.

kornea

1.  (anatomia)  izena · Begia estaltzen duen kanpoko geruza gardena, argia errefraktatzea helburu duena.

kornete

1.  (anatomia)  izena · Sudur-maskor.

kristalino

1.  (anatomia)  izena · Begian irisaren eta humore beirakaren artean dagoen leiar gisako egitura, objektuak fokuratzea helburu duena.

loki

1.  (anatomia)  izen · Gizaki eta beste ugaztun batzuengan, bekokiaren alde banatara eta belarrien aurrean dagoen buruko aldea, gizakien kasuan sakonune txikia duena.

lokomozio-aparatu

1.  (anatomia)  izena · Gizakiari eta beste animalia-espezieei buruz, haien gorputza mugiarazten duten egitura organikoen multzoa, hala nola hezurrak eta giharrak.

masail

1.  (anatomia)  izen · Aurpegiko alde banatan dauden atal mamitsuetako bakoitza.

matela

1.  (ipar) (anatomia)  izen · Masaila, aurpegiko alde banatan dauden atal mamitsuetako bakoitza.

meatu

1.  (anatomia)  izena · Gorputzak dituen irekigune eta barrurako hodietako bakoitza, hala nola entzunbidea, gernu-meatua eta sudur-meatuak.

2.  (botanika)  izena · Landare baten ehunetako zelulen artean geratzen diren zirrikituetako bakoitza.

mintz seroso

1.  (anatomia)  izena · Gorputzeko barrunbe batzuk biltzen dituen mintza, seruma jariatzen duena, hala nola pleura, peritoneo eta prikardioa gizakiaren kasuan.

mintz tinpaniko

1.  (anatomia)  izena · Kanpoko soinu-uhinak jasotzen dituen belarriko mintza, hartan bibazioak eragin eta belarriko hezurtxoetara transmititzen dituena.

mukosa

1.  (anatomia)  izena · Gorputzaren organo batzuk barrutik estaltzen dituen azalera hezea, mukia jariatzen duena.

muskulu

1.  (anatomia)  izena · Gorputzeko zuntz uzkurkorren multzoa, mugimendua eragiten duena.

narru

1.  (bizk) (anatomia)  izen · Larrua.

nefrona

1.  (anatomia)  izena · Giltzurrunetan dauden milaka korpuskuluetako bakoitza, odola iragazteko funtzioa duena, beharrezkoak diren gaiak xurgatuz eta hondakinak gernu gisa iraitziz.

orpo

1.  (anatomia)  izen · Gizakiari buruz, oinaren atzealdeko atala, orkatilaren azpikoa.

paraproktio

1.  (anatomia)  izen · Uzkiaren inguruko ehun konjuntiboa.

pleura

1.  (anatomia)  izena · Birikak, diafragma eta kaxa torazikoa estaltzen dituen mintz serosoa.

prepuzio

1.  (sexologia) (anatomia)  izena · Glande edo zakil-mokoa estali eta babestu egiten duen azalmintz bilkorra, erekzioan atzera egin eta zakil-mokoa agerian uzten duena.

puxika

1.  (anatomia) (bizk)  izena · Gernu-maskuria, kanporatu aurretik gernua metatzen duten maskuri edo zorroa.

2.   izena · Airez bete eta handitzen zorro malgua, jolaserako erabiltzen dena.

serosa

1.  (anatomia)  izena · Mintz seroso.

sudur-barrunbe

1.  (anatomia)  izena · Sudur-hobi.

sudur-bestibulu

1.  (anatomia)  izena · Sudur-hobiko kanpoko zatia; sudur-zuloetarako sarrera.

sudur-hobi

1.  (anatomia)  izena · Sudurraren barnealdeko barrunbeetako bakoitza, sudur-trenkadak bereizten dituena.

sudur-maskor

1.  (anatomia)  izena · Sudur-hobiaren barruan luzatzen diren hezurrezko orri edo gandor modukoak, mukosa mehe batez estalitakoak, hiru direnak gizakiaren kasuan, arnastutako airea epeldu eta garbitzeko eta usaintze

sudur-trenkada

1.  (anatomia)  izena · Sudur-barrunbe biak bereizten dituen hezur eta kartilagozko pareta, goitik behera luzatzen dena.

sudur-zulo

1.  (anatomia)  izena · Sudurrean dauden irekigune bietako bakoitza.

2.  (anatomia)  izena · Sudurreko barrunbeetako bakoitza.

surzilo

1.  (anatomia) (bizk)  izena · Sudur-zulo.

tinpano

1.  (anatomia)  izena · Kanpo belarriaren eta erdiko belarriaren artean dagoen mintza, soinuen bibrazioak jaso eta belarriko hezurtxoetara mekanikoki bideratzen dituena.

2.  (arkitektura)  izena · Frontoi bateko erlaitz inklinatu eta horizontalaren artean zabaltzen den horma zati triangeluarra.

3.  (musika)  izena · Atabal zabal baten forma duen perkusiozko musika-tresna.

4.  (astronomia)  izena · Astrolabio baten plaka finkoa, non zeruko koordenatuak grabaturik dauden.

trapezio

1.  (matematika)  izena · Bi alde paralelo dituen koadrilateroa.

2.   izena · Gimnasia egiteko aparatua, bi soka zintzilikari paralelok eta haiei loturiko barra batek osatua, hari helduta kulunkatuz ariketak egiteko erabiltzen dena.

3.  (anatomia)  izena · Lepoaren atzeko bizkarreko giharra, sorbaldaraino luzatzen dena.

4.  (anatomia)  izena · Eskumuturreko karpoko hezur txikia.

trokanter

1.  (anatomia)  izena · Femur edo izterezurrak goialdean dituen bi irtenguneetako bakoitza, trokanter handi eta trokanter txiki izenekoak.

ureter

1.  (anatomia)  izena · Gernua giltzurrun-pelbisetik gernu-maskurira daramaten bi hodixketako bakoitza.

uretra

1.  (anatomia)  izena · Gernu-maskuritik gernua kanporatzen hodia, meatuan amaitzen dena.

uzki

1.  (anatomia)  izena · Digestio-hodia bukatzen den irekigunea, gorotzak kanporatzeko funtzioa duena.

2.   izena · Delako irekigunearen ingurua.

zakil-hari

1.  (sexologia) (anatomia)  izena · Glande edo zakil-mokoa prepuzioarekin lotzen duen larruazal-tolesa.

zakil-moko

1.  (sexologia) (anatomia)  izena · Zakilaren buru edo muturra, atzeko partea baino lodixeagoa dena eta zirkunzidatu ezean azalmintz bilkor batek babesten duena .

zangosagar

1.  (anatomia)  izen · Gizakiaren belaunaren eta orkatilaren artean dagoen hanka zatiko atzealde mamitsua.

zintzur

1.  (anatomia)  izena · Ahoa hestegorriarekin eta laringearekin lotzen dituen hodi edo barrunbea.

2.  (anatomia)  izena · Lepoaren aurreko aldea.

3.  (geografia)  izena · Mendien arteko estugunea; ibar estua.

zintzur-sagar

1.  (anatomia)  izena · Lepoaren aurreko aldean gizakiek izaten duten irtengunea, nabarmenagoa gizon helduengan, tiroidearen kartilagoak sortutakoa.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza