burruntzi
1. (sukaldaritza) izena · Burdinazko ezten edo ziria, bertan iltzatuta haragia erretzeko erabiltzen dena.
Gaztelaniaz: brocheta
Zer: tresnak
2. izena · Izotz zati luzea, amildegi, horma eta teilatuetatik zintzilik egoten dena.
Gaztelaniaz: carámbano
3. (zoologia) izen · Gorputz luzeko intsektu hegalaria, odonatoen ordenakoa, lau hego dituena eta normalean erreka, ibai eta beste hezeguneetan bizi dena.
Gaztelaniaz: libélula
Zer: intsektuak
4. adjektiboa · Pertsona aspergarri eta gogaikarria.
Gaztelaniaz: pelma
Gaztelaniaz: pesado [persona]
Zer: gaitzesgarria
Loturiko hitzak
abaraska1. Erleek eztia eta haien arrautzak babesteko argizarizko sare hexagonalez osatzen duten egitura.
tontor1. Mendi bateko toki altuena.
2. Gutxi gorabehera biribil formako irtengunea.
3. Larruazaletik kanporaka sortzen den handitua, kolpe edo tumore baten eraginez.
4. Animalia batzuen burutik luzatzen den protuberantzia mamitsu edo lumatsua.