edukiontzi
Atzizkia: -ontzi (edukigailua adierazteko atzizkia)
1. (garraioa) izena · Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.
Gaztelaniaz: contenedor [transporte]
Sinonimoak: kontainer
Sinonimoak: kontenedore
2. izena · Kaleetan zaborrak eta gai berziklagarriak sartzeko erabili ohi diren tamaina ertaineko ontziak.
Gaztelaniaz: contenedor [de basura o reciclaje]
Loturiko hitzak
tranbia1. Hiri eremuko kaleetan zehar ibiltzen den burdinbideen gaineko ibilgailua.
2. Delako ibilgailuaz garatzen den garraio-sistema.
aireportu1. Hegazkinak eta batzuetan bestelako aireontziak ere aireratu eta lurreratzeko instalakuntza, pista zabala, bidaiarientzako terminala, biltegiak eta hangarrak biltzen dituena.
ibilgailu1. Pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen den makina.