Kategoria: garraioa

abatz

1.   izen · Esnea jetzi eta biltzeko ontzi handia, gaztak egiteko ere erabiltzen dena.

2.  (garraioa)  izen · Gurpilaren erdiko pieza, zurezkoa edo metalezkoa, nondik ardatza sartzen den.

aireportu

1.  (garraioa)  izen · Hegazkinak eta batzuetan bestelako aireontziak ere aireratu eta lurreratzeko instalakuntza, pista zabala, bidaiarientzako terminala, biltegiak eta hangarrak biltzen dituena.

aparkaldi

1.  (garraioa)  izena · Ibilgailu bat toki batean aparkatuta dagoen denbora.

atoi

1.  (garraioa)  izena · Atoian edo tiraka mugitzen den trakziorik gabeko ibilgailua.

auto elektriko

1.  (garraioa)  izena · Bateria multzo batetik hornitutako elektrizitatez mugitzen den autoa.

autobus

1.  (garraioa)  izena · Hamarka gutxi batzuk bidaiari errepidez garraiatzeko prestaturiko gurpildun ibilgailua.

autobus-geraleku

1.  (garraioa)  izena · Autobus bat bere ibilbidean zehar gelditzen den lekuetako bakoitza, bidaiariak hartu eta uzteko.

bide nabigagarri

1.  (nautika) (garraioa)  izena · Ontziz nabigatu daitekeen ibai edo kanala.

biribilgune

1.   izena · Forma biribila duen gauza edo atala.

2.  (garraioa)  izena · Forma biribila duen bidegurutzea, non ibilgailuak bertara sartu eta bira egiten duten hartu nahi duten bidetik atera arte.

bizikleta

1.  (garraioa)  izena · Luzetara jarritako bi gurpileko ibilgailua, oinekin pedalei eraginez ibiltzen dena.

burdinbide

1.  Trenak ibiltzeko bidea, paraleloak diren burdinazko bi errailek osatua.

2.  (garraioa)  izena · Tren bidezko garraiobidea.

burdinbide

1.  (garraioa)  izena · Elkarren ondoan eta paraleloan jarritako burdinezko barra zerrenda luzea, haren gainean bagoiak, trenak eta tranbiak ibiltzeko eraikitzen dena.

desbideratze

1.  (garraioa)  izena · Bide batetik ateratzea eta horretarako erabiltzen den bidea.

2.   izena · Zerbait berezkoa duen bide, neurri edo funtziotik ateratzea.

3.  (estatistika)  izena · Aldagai kuantitatibo bakarreko datu-multzo batean, datu bakoitza zentro-neurri batetik batez beste zenbat aldentzen den estimatzen duen edonolako neurria.

edukiontzi

1.  (garraioa)  izena · Salgaiak, hondakinak edo orokorrean gauzak gorde eta garraiatzeko erabiltzen den ontzi handia, gehienetan burdinazkoa, salgaien kasuan itxia eta ortoedro formakoa.

2.   izena · Kaleetan zaborrak eta gai berziklagarriak sartzeko erabili ohi diren tamaina ertaineko ontziak.

erdibitzaile

1.   izena ·  izenondoa · Erdibitu edo bitan zatitzen duena.

2.  (garraioa)  izena · Aurkako norabide duten bi errei dituen errepide batean, bi erreiak banatzen dituen egitura finkoa.

3.  (matematika)  izena · Zuzenki edo poligono bateko alde baten erdiko puntutik alde banatara luzatzen den zuzen elkarzut edo perpendikularra.

errei alderantzikagarri

1.  (garraioa)  izena · Errepideko bateko bide edo lerroa, zeinaren noranzkoa trafiko-agintaritzak alda dezakeen trafikoaren egoeraren arabera.

eskularru-kaxa

1.  (garraioa)  izena · Automobil eta beste ibilgailuetako aurreko paneleko kaxa edo tiradera txikia, non dokumentazioa eta beharrezkoak diren beste gauza txikiak gordetzen diren.

garraio

1.  (garraioa)  izena · Zerbait, bereziki toki batetik bestera eramatea, bereziki ibilgailu edo tresna batez baliatuta.

2.  (garraioa)  izena · Garraiatzeko jarduera eta moduen multzoa.

garraio-sistema

1.  (garraioa)  izena · Jarduera edo eskualde batean garraioa ahalbidetu egiten duten ibilgailu eta beste elementu eta eragileen multzoa, sare moduan antolaturik.

geraleku

1.  (garraioa)  izen · Autobus, tren eta bestelako garraiobide publikoak bidaiariak jaitsi eta igotzeko gelditzen diren tokia, nasa, markesina edo eraikuntza sinple batez hornitua.

gurdi

1.  (garraioa)  izen · Gurpilak dituen ibilgailua, abereek edo pertsonek tiraka eginez mugitzen dena.

ibilgailu

1.  (garraioa)  izena · Pertsonak eta gauzak garraiatzeko erabiltzen den makina.

kanal artifizial

1.  (garraioa)  izena · Ibaiak, aintzirak edo itsasoak lotzeko eraikitako ur-bidea, gehienetan haien artean nabigatzeko prestatua.

kanal nabigagarri

1.  (garraioa)  izena · Itsaso, aintzira edo ibai batetik bestera joateko eraikitako bidea, ur gainean nabigatuz gauzak eta pertsonak garraiatzeko prestatua.

kargadero

1.  (aldaera) (garraioa) (behe mailakoa)  izena · Zamaleku.

klase ekonomiko

1.  (garraioa)  izena · Bidaiarien garraioan, prestazio apalagoak eskaintzen dituen tarifa merkea.

konboi

1.  (garraioa)  izena · Ibilbide batean zehar batera doazen ibilgailu edo nabeen multzoa.

marra eten

1.   izena · Diagrama edo beste irudi batean gehienbat norabide bat adierazteko txertatzen den marra orokorrean zuzena, tarteka eten edo ebakiak dituena.

2.  (garraioa)  izena · Errepideetan bi errei edo gehiago bereizi eta haietatik bestera igaro daitekeela adierazten duena.

orga jasotzaile

1.  (garraioa)  izena · Bereziki paletetan jarritako zamak biltegi baten barruan garraiatu eta pilatzeko edota beste ibilgailu batera igo edo handik jaisteko erabiltzen den ibilgailu motorduna.

palet

1.  (garraioa)  izena · Zurez, plastikoz edo metalez egindako plataforma, salgaiak pilatu eta haiek orgatilaz garraiatzeko erabiltzen dena.

portu

1.  (garraioa)  izena · Kostaldean edo ibai baten ertzean ontzietako zamak hartu eta uzteko erabiltzen den tokia eta instalakuntza.

2.  (informatika)  izena · Gailu informatikoen artean informazioa bideratzeko konexioa.

tranbia

1.  (garraioa)  izena · Hiri eremuko kaleetan zehar ibiltzen den burdinbideen gaineko ibilgailua.

2.  (garraioa)  izena · Delako ibilgailuaz garatzen den garraio-sistema.

zamaleku

1.  (garraioa)  izena · Kargatu eta deskargatzeko instalakuntza.

zeharbide

1.  (garraioa)  izena · Bide batetik bestera eramaten duen bidea.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza