ekonomia
Aurrizkia: eko-
Atzizkia: -nomia
1. (ekonomia) izena · Eskura dauden baliabideak eta ondasunak eskasak direla aintzat harturik, giza beharrizanak nola asetzen diren aztertzen duen zientzia.
Gaztelaniaz: economía [ciencia]
Zer: zientziak
2. (ekonomia) izena · Eskualde, herrialde edo nazioarteari buruz, beharrak asetu eta aberastasuna sortzen duten baliabide eta eragileek osatzen duten sistema.
Gaztelaniaz: economía [sistema]
3. (ekonomia) izena · Beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuen ekoizpen eta banaketarekin loturiko jardueren multzoa; jarduera horien uneko egoera.
Gaztelaniaz: economía [actividad económica]
Loturiko hitzak
errentagarritasun-atalase1. Produktu bati buruz, izandako kostu finko nahiz aldakorrak estali eta hortik aurrera irabaziak ematen dituen salmenta kopurua.
merkatari1. Salgaiak erosi edo eskuratu egiten dituen enpresaria, haiek berriz saldu eta etekina ateratzeko.
input-output analisi1. Sektore ekonomiko batetik besterako ekoizpen-sarrera (input) eta irteera (output) zehazten dituen sarrera biko taula, haien arteko lotura produktiboen analisi ekonomikorako erabiltzen dena.