epaiketa
Atzizkia: -keta
1. izena · Epaitu edo zerbait edo norbait balioesteko ekintza eta horren ondorioa.
Gaztelaniaz: juicio [valoración]
2. (zuzenbidea) izena · Auzi bat ebazteko aurkari diren aldeak buruz buru jarri, euren argudioak azaldu eta frogak aurkezteko prozesua, azkenean epaile edo auzitegi batek auziaren ebazpena egiteko.
Gaztelaniaz: juicio [derecho]
Loturiko hitzak
administrazio-isiltasun1. Administrazio publikoko organo batek eskabide bati dagokion denboran ez erantzutea eta hori interpretatzeko modua.
zehapen-espediente1. Administrazio publikoak pertsona edo erakunde batek legea hausteagatik haren aurkako zehapena erabaki eta zehazteko zabaltzen den prozesua.
gorte1. Monarkia batean, errege-erreginak eta horien ingurukoak bizi diren tokia; errege-erreginen ingurukoen taldea.
2. Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko legebiltzarrak, non gizarteko hiru estamentuek, nobleziak, kleroak eta herri xeheak alegia, ordezkaritza desparekoa zuten.
3. Auzitegi edo epaitegia.