Kategoria: zuzenbidea
1. (zuzenbidea) izen · Kreditu-titulu edo kontratu batean ezartzen den obligazioa betetzeko hirugarren pertsona batek hartzen duen berme edo konpromiso solidarioa.
1. (zuzenbidea) izen · Abala ematen duen pertsona edo erakundea.
1. (zuzenbidea) aditz · Pertsona baten ordezko gisa, zor bat ordaintzeko konpromisoa hartu.
1. (zuzenbidea) izenondo · Abdikazioa eragin edo indarrean jartzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Legezko auzi batean parte den pertsona bat aholkatu, defendatu eta ordezkatu egiten duen pertsona kualifikatua.
1. (zuzenbidea) izena · Abokatuaren lanbidea eta horri dagokion jarduera.
2. (zuzenbidea) izena · Abokatuen multzoa, orokorrean edo eremu jakin batean.
1. (zuzenbidea) izena · Abolitu edo lege edo ohitura indargabetzeko ekintza eta horren ondorioa.
1. izena · Absolbatu, barkatu edo errugabetzeko ekintza eta horren ondorioa.
2. (erlijioa) izena · Bereziki, pekatuen barkamena.
3. (zuzenbidea) izena · Epaiketa batean errugabe aitortzeko ekintza.
1. (erlijioa) aditza · Aitor-entzuleak pekatuak barkatu.
2. (zuzenbidea) izena · Epaiketa batean errugabe aitortu.
1. aditza · Zerbait gehiegizko neurrian edo ez dagokion eran erabili.
2. aditza · Mendekotzat hartzen den pertsona batekin gehiegikeriaz edo behar ez den eran jokatu.
3. (zuzenbidea) aditza · Sexu-abusuak egin.
4. (ipar) aditza · Dibertitu, atsegin hartu, jostatu.
1. izena · Adieraztea, adierazteko ekintza eta horren emaitza.
2. izena · Publikoki egiten den hitzaldia edo plazaratzen den idazkia, bereziki solemnea denean.
3. (zuzenbidea) izena · Aitorpena, deklarazioa.
1. (zuzenbidea) izena · Poliziaren edo epailearen aurrean adierazpena egiten duena.
1. (zuzenbidea) izena · Poliziaren edo epailaren aurrean deklaratu.
1. (zuzenbidea) izena · Adin nagusikoa den pertsonaren egoera zibila.
1. (zuzenbidea) izena · Adin txikikoa denaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Auzian dauden pertsonak epailearen aurrean ados jarri eta akordioa egiteko ekitaldia, auzitara jotzea saihesten duena.
1. (zuzenbidea) izena · Auzitara jo aurretik, auzia planteatu edo ustez norberaren eskubideak urratu dituenarekin akordioa egiteko borondatea azaldu eta adiskidetze-ekitaldi bat egiteko eskaera egiteko agiria.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio publikoek euren jardunean egindako ebazpen edo erabakietako bakoitza, dagozkien eskumenen arabera, ondorio juridikoak dituena.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio-prozedura jakin baten garapenean jaso eta bildu diren agirien multzoa, jasotako informazioa, hartutako erabakiak eta burutu diren jarduketak azaltzen dituztenak.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio publikoko organo batek eskabide bati dagokion denboran ez erantzutea eta hori interpretatzeko modua.
1. (enpresa) (zuzenbidea) izena · Merkataritza-sozietate batzuetan, sozietatea administratu eta horren kudeaketa kontrolatu egiten duen organo kolegiatua, sozietateko bazkideek izendatua.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio-egintza bati buruz garatzen diren izapide eta jarduketen multzoa.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio publikoen egituraz, funtzionamenduaz eta hiritarrekiko harremanez aritzen den zuzenbidearen adarra.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio-bidea bukatuta, pertsona batek administrazio publikoko organo batekin duen auzia ebazteko auzitegietan jartzen duen errekurtsoa.
1. (zuzenbidea) adjektiboa · Adoptatu egiten duena.
1. adjektiboa · Ontzi bati buruz, lepo luzea duena.
2. (zuzenbidea) adjektiboa · Pertsona bati buruz, bere karguagatik trataera judizial berezia duena.
1. (zuzenbidea) izen · Zerbait alokatu edo alokairuan hartu eta ematea eta horretarako kontratua.
1. (zuzenbidea) izena · Epaiketa batean zehar akusatuak esertzen diren lekua.
1. (zuzenbidea) izena · adjektiboa · Ondasun bat alokatu edo errentan eman egiten duena.
2. izena · adjektiboa · Ondasun bat alokairuan edo erretan hartzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Delitutzat hartzen diren ekintza eta jokabide jakin eta konkretu batzuk aldi jakin baterako delitu izaerarik eta beraz zigorrik gabe uzteko legea eta horren ondorioa.
1. (zuzenbidea) izena · Jokabide zuzen edo zuzenbidezkoa ezartzen duen erregela, irizpide edo argibidea.
2. postposizioa · Aditz baten ondoren, hura gertatzen edo gauzatzen den neurrian beste zerbait gertatzen dela adierazteko..
3. postposizioa · Izen-sintagma baten ondoren, hura beste zerbaitekin loturik era bereizgarrian gertatzen dela adierazteko.
1. (zuzenbidea) izena · Eskubidea edo eskumena duenaren borondatearen arabera beteta edo betegabe gera daitekeen araua.
1. (zuzenbidea) izen · Jarduera-arlo bat arautu egiten duen lege eta xedapenen multzoa, jarduera hori nola garatu behar den baldintzatzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Arlo jakin bati buruzko arauen multzoa.
1. (zuzenbidea) izena · Araua izateko proposatu eta osatu egiten den idazkia.
1. (zuzenbidea) izen · Araua edo arau multzo bat osatu eta ezartzeko ekintza eta horren ondorioa.
1. (pluralean) izen · Zerbait hobeto azaldu, ulertarazi edo testuinguruan jartzeko aipatzen diren informazioa.
2. (zuzenbidea) izen · Unekoa argudiatu eta justifikatzeko aipatzen den aurreko erabaki edo epaia.
3. (pluralean) (zuzenbidea) izen · Pertsona jakin batek aurretik egin eta zigorrez epaitutako delitua.
4. (pluralean) (zuzenbidea) izen · Epaitegietako prozesu edo epai batean aipatu eta argudiatu egiten diren arrazoi faktikoetako bakoitza.
1. (zuzenbidea) izena · Espainian, erkidego autonomoetako lege nagusia, erkidego autonomoaren eskumenak zehazten dituena.
1. (zuzenbidea) izena · Auzi edo epaiketa batean deklaratu behar dutenak esertzen diren aulkia, oholtza baten gainean egoten dena.
1. (zuzenbidea) izena · Auziak epaile-talde batek epaitu eta ebatzi egiten dituen erakundea; delako erakundearen egoitza.
1. (abeltzaintza) izena · Esnetarako, hagitarako edo lanerako hazi ohi diren abere kategorietako bakoitza.
2. (abeltzaintza) izena · Elkarrekin hazi eta jabe berarenak diren delako abereen taldea.
3. (zuzenbidea) izena · Juridikoki, berez mugitzen diren ondasunetako bakoitza eta haien multzoa, partikularzki ganadua.
1. (zuzenbidea) izena · Pertsona edo erakunde batzuek baliabide eta lanaren ekarpena eginez helburu jakin batekin sortzen duten elkartea.
1. (zuzenbidea) izen · Bazkun edo elkarte bateko kidea, bereziki lan edo diru ekarpenak egiten dituena.
1. (zuzenbidea) izen · Berandutzagatik ordaindu beharreko interes gehigarria.
1. (zuzenbidea) izen · Besterenezintasuna besterendu, eskualdatu edo transmititu, hala nola saldu, eman edo utzi, ezin daitezkeen ondasun eta eskubideen nolakotasun edo ezaugarria da.
1. (zuzenbidea) izena · Delitu eta beste urratze penalen prozesu judiziala.
1. (zuzenbidea) izena · Pertsona partikularren arteko gatazkak ebazteko zuzenbidezko prozesuaren adarra.
1. (zuzenbidea) izena · Prima bat ordaintzearen trukean, aseguratua hil edota istripu edo gaixotasun larria duenean, aseguratzaileak hari edo hark izendatutako onuradunei kalteordaina ordaindu behar duen asegurua.
1. (zuzenbidea) izena · Legeak interpretatuz eta aplikatuz, justizia ezartzen duten estatuko erakundeen multzoa, hala nola epaileak, epaitegiak eta horien gobernu-organoak.
1. (informatika) (zuzenbidea) izena · Internet edo beste sare informatikoen bitartez egiten den delitua, hala nola iruzurra, xantaia eta jazarpena.
1. (zuzenbidea) izena · Norbaiti legez jabe den gauza edo ondasuna kentzea.
1. adjektiboa · Norberak borondate askez eskatu edo egiten duena.
2. (zuzenbidea) adjektiboa · Legeak ematen dituen ahalmen eta eskumenei dagokienez, eskumendunaren nahitara geratzen dena.
1. (zuzenbidea) izena · Erakunde bateko langile edo kideen aurka legea edo barne araudiak hausteagatik abiarazi eta garatzen den prozesua.
1. (zuzenbidea) izena · Eskumena duen erakundeak plazaratzen duen agindua.
1. izena · Epaitu edo zerbait edo norbait balioesteko ekintza eta horren ondorioa.
2. (zuzenbidea) izena · Auzi bat ebazteko aurkari diren aldeak buruz buru jarri, euren argudioak azaldu eta frogak aurkezteko prozesua, azkenean epaile edo auzitegi batek auziaren ebazpena egiteko.
1. (zuzenbidea) izen · Prozesu judizialak eta epaiketak garatzen dituen erakundea, epailea buru duena.
1. izena · adjektiboa · Eragin, sustatu edo bultzatu egiten duena.
2. izena · adjektiboa · Eragin edo sorrarazi egiten duena.
3. (zuzenbidea) izena · Zerbait egitera, bereziki delitu bat, bultzatzen duen pertsona edo erakundea.
4. (matematika) izena · Eragiketa matematiko jakin bat adierazten duen ikurra.
1. (ipar) izena · Arlo jakin bat erregulatzen duten arauen multzoa.
2. (zuzenbidea) izena · Legearen azpiko araua, lege batek ezarritakoa garatu eta zehaztu egiten duena.
1. (zuzenbidea) izena · Ebazpen judizial batekin aldeetako bat ados ez dagoen kasuetan, hura berraztertzeko eskaera, ebazpen berria egin dadin.
1. (zuzenbidea) izen · Ondasun higiezin bat, hala nola etxe edo lur-saila, errentan hartzen duen pertsona.
1. (zuzenbidea) izen · Ondasun higiezin bat, hala nola etxe eta lur-saila, errentan ematen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Erabaki edo ebazpena, bereziki eremu juridikoan.
1. (zuzenbidea) izena · Horren titularra duena mugatu, transferitu edo utzi dezakeen eskubidea.
1. (zuzenbidea) izena · Aginpidea duen pertsona, organo edo erakunde baten erabakimena edo haren ardurapean dagoen eginbeharra.
2. izena · Esku batean kabitzen den kopuru edo kantitatea.
3. izena · Eskuaren irismena.
1. (zuzenbidea) izena · Auzi, negozio edo prozesu administratibo jakin bati buruz osatu eta bilduriko agirien multzoa.
2. (zuzenbidea) izena · Delako auzi edo negozioari buruz abiarazi eta garatzen den prozesu administratiboa.
1. (zuzenbidea) izena · Kolektibo, komunitate edo elkarte bateko kideen eskubideak eta betebeharrak eta haren funtzionamendua erregulatzen dituen arauen multzoa.
1. (zuzenbidea) izena · Estatutu batean zehazten diren xedapen edo arauetako bakoitza.
1. (zuzenbidea) izena · Forua duen entitate politiko batek bere eskumenak baliatuz promulgatzen duen zuzenbideko arau berezia.
1. (zuzenbidea) izena · Espainiako udalek ondasun higiezinen eskualdaketen gainean ezarria duten zerga.
1. (zuzenbidea) (enpresa) adjektiboa · Zor edo beste obligazio bati buruz, zuzenbidez galdatu edo exijitu daitekeena.
1. (historia) izena · Monarkia batean, errege-erreginak eta horien ingurukoak bizi diren tokia; errege-erreginen ingurukoen taldea.
2. (historia) izena · Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko legebiltzarrak, non gizarteko hiru estamentuek, nobleziak, kleroak eta herri xeheak alegia, ordezkaritza desparekoa zuten.
3. (ipar) (zuzenbidea) izena · Auzitegi edo epaitegia.
1. (zuzenbidea) izena · Enpresa edo lan sektore bateko langile edo enpresarien arteko hitzarmen edo akordioa, non langileen soldatak, lan kondizioak eta produktubitatea adosten diren.
1. izen · izenondo · Igorri egiten duena.
2. izen · izenondo · Partikularzki, gutun, pakete edo orokorrean igorpen bat beste bati entregatzeko igorri edo bidaltzen duena.
3. izen · izenondo · Komunikazioan, informazioa igorri edo bidaltzen duen eragilea.
4. (fisika) izen · izenondo · Partikulak sortu eta zabaldu edo uhinak eragiten dituen objektu edo eragilea.
5. (zuzenbidea) izen · izenondo · Kanbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Arau edo araudi batez mintzatuz, hura maila txikiagoko arau edo ekintza baten ondorioz indarrik gabe, bertan behera utzi edo atzera botatzeko ezintasuna.
1. Armadan sartu berriek gudaritzan trebatzeko jasotzen duten trebakuntza.
2. (zuzenbidea) izena · Auzi judizial bat epaiketara bideratzeko garatu beharreko izapide eta ekintzen multzoa.
1. (zuzenbidea) izen · Krimen batean bortizkeriaz hildako pertsona.
1. (zuzenbidea) izena · Herritarren berdintasuna legeak aplikatzerakoan.
1. (zuzenbidea) izena · Legea edo araua hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegiek ezarritako diruzko zehapen edo zigorra.
1. (zuzenbidea) izen · Elkarrekiko afektibitatean eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den bi pertsonen arteko harremana.
1. (zuzenbidea) izen · Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Onuradunaren izena adierazten dituen titulua, eskubide bat ziurtatzen duen agiri gisa.
1. (eskubidea) izena · Ondasun baten jabe denak duen eskubidea, ondasun hori nahi duen bezala erabili eta besterentzeko, legeak ezarritako mugen barnean.
2. (zuzenbidea) izena · Jabea duen gauza edo ondasuna.
1. aditza · Zerbait egiten ari.
2. aditza · Hizketan egon.
3. (zuzenbidea) aditza · Norbaiti dagozkion funtzioak bete, horren kargua beste batek hartu behar duen bitartean.
1. (zuzenbidea) adjektiboa · Epaile, epaitegi edo epaiketei dagokiena.
1. (zuzenbidea) adjektiboa · Zuzenbideari dagokiona, zuzenbideko arauekin bat datorrena.
1. (pluralean) (zuzenbidea) izen · Beste baten ekintza edo jokabidearen ondorioz norberarengan eta norberaren ondasunetan pairatutako kalte edo galera.
1. (zuzenbidea) izena · Sorrarazitako kalteengatik egin beharreko ordaina.
1. adjektiboa · Kapitalismoari dagokiona.
2. (ekonomia) izena · Ekoizpen-bideen jabea den pertsona; ekoizpen-bideetan inbertitu eta haiek ustiatu egiten dituen pertsona.
3. (zuzenbidea) adjektiboa · Negozio batean kapital baten ekarpena egin duena.
1. (zuzenbidea) izena · Lanbide batean jarduteko jarraitu beharreko printzipio, balio eta arau etikoen multzoa.
1. (zuzenbidea) izena · Arau juridikoak kode edo lege-testu bakar eta zabal batean biltzeko prozesua.
1. (informatika) aditz · Mezu, informazio edo datu batzuk erregela zehatz batzuk erabiliz modu egituratu batean eratu.
2. aditz · Algoritmo edo erregela batzuk erabiliz, mezu bat sekretu bihurtu erregela horiek ezagutzen ez dituenarentzat.
3. (zuzenbidea) aditz · Gai bati buruzko arau edo lege batzuk testu bateratu batean bildu.
1. (zuzenbidea) izena · Enpresaren kaudimengabezia egoera enpresako jabe, kudeatzaile edo administratzaileek doloz edo kulpaz jokatzeagatik suertatu den hartzekodunen konkurtsoa.
1. (zuzenbidea) izena · Konstituzio edo estatu baten arau gorenaren testu idatzia, hura gauzatzean dauden kondizio sozial eta ekonomikoek osatzen duen konstituzio material edo errealari kontrajarria.
1. (zuzenbidea) izena · Krimen edo delituak argitzeko arrastoak bilatzeko teknika eta jarduera.
1. (zuzenbidea) izena · Babesgabe dagoen pertsona laguntzeko ardura, haren tutorea izatera heldu gabe, legalki hartzen duen pertsona.
1. (zuzenbidea) izena · Babesgabe geratu den pertsona bat laguntzeko ardura beste pertsona batek, kuradore izenekoak, hartzen dueneko figura juridikoa; kuradorearen ardura eta jarduera.
1. (zuzenbidea) izena · Kuradore batek laguntzen duen pertsona babesgabea.
1. izena · izenondoa · Lagatu egiten duena.
2. (zuzenbidea) izena · Partikularzki, lagapen-kontratu batean dena delakoa lagatu egiten duena.
3. (zuzenbidea) izena · Partikularzki, kontratu-lagapen batean bere kontratu-posizioa lagatzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Enpresa edo lan sektore bateko langile eta enpresarien artean adosten den akordioa, soldatak, lan kondizioak eta lan harremanaren bestelako alderdiak zehazten dituena.
1. (zuzenbidea) izena · Espainian, Lan Arloko Prozeduraren Legea.
1. (zuzenbidea) izena · Legeak ezartzen duenarekin bat datorrena.
2. (zuzenbidea) izena · Ordenamendu juridiko bateko lege eta arauen multzoa.
1. (zuzenbidea) izen · Espainiako Erkidego Autonomo batek bertako legebiltzar edo asanbleak onartuta bere eskumen legegileei jarraiki promulgatu eta bere lurraldean aplikatzeko indarrean sartzen duen legea.
1. (zuzenbidea) izena · Arlo jakin bati buruzko legezko arauen multzo sistematikoa.
1. (zuzenbidea) izen · Gobernuaren ekimenez legebiltzarrera aurkezten den lege-egitasmoa.
1. (zuzenbidea) izen · Espainiako sistema politikoan, Kongresuak, Senatuak, komunitate autonomo batek edo 500.000 mila hiritarrek bultzaturiko lege-ekimena.
1. izena · Zuzenbidean eta legeetan aditua den pertsona.
2. (zuzenbidea) izena · Lege-auzi batean beste pertsona bat aholkatu, ordezkatu eta defendatu egiten duen pertsona kualifikatua.
1. (zuzenbidea) aditza · Zerbait legez debekatu edo zuzenbidearen aurkakotzat hartu.
1. (zuzenbidea) adjektiboa · Legea errespetatu edo harekin bat datorrena.
1. (zuzenbidea) izena · Legearen araberakoa edo legea betez gertatzen dena.
2. izena · Bidezkoa denaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Legitimo edo legezkoa denaren nolakotasuna.
2. izena · Legitimoa, arrazoizkoa edo bidezkoa denaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Legitimoa, hots, bidezkoa edo legezkoa, denaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Nahasturiko pertsona asko eta informazio itzela duen auzi judiziala.
1. (zuzenbidea) izena · Nazio bateko herritarra denaren nolakotasuna; delako nolakotasunak ematen dituen eskubide eta obligazioen multzoa.
1. (zuzenbidea) izena · Legez, arauz edo kontratuz bete beharreko zerbait.
2. (finantzak) izena · Epe luzerako zor-titulua, enpresa handi edo estatuek kopuru handitan jaulkitzen dutena jesapenak osatuz.
1. (zuzenbidea) izena · Denboraren poderioz finkatzen joan eta zuzenbidean iturri gisa aplikatzen diren ohitura eta usadio juridiko idatzi gabeen multzoa.
1. (zuzenbidea) izen · Pertsona bat hiltzean, haren ondarea jasotzen duen pertsona da, hildakoaren borondatez edo legeak ezarritakoaren arabera.
1. (zuzenbidea) izena · Herentzia batean biltzen diren ondasun, eskubide eta obligazio guztien titularra dena.
1. (zuzenbidea) izena · Oinordekoa izateagatik ondarea jasotzeko eskubidea.
1. (zuzenbidea) izena · Oinordetzaz eta herentziaz aritzen den zuzenbidearen adarra.
1. (zuzenbidea) izena · Ondasun higiezinekin, hala nola etxe eta lursailekin osatzen den ondarea.
1. (zuzenbidea) izena · Higitu edo mugitu ezin daitezkeen ondasunak, lurrari atxikiak, hala nola lursailak, haietako lurrazpiak eta haien gainean altxatutako eraikinak, haietan dauden ur-masa eta ur-lasterrekin barn
1. (zuzenbidea) izen · Higitu edo toki batetik bestera erraz garraia daitekeen ondasuna, oso osorik eta haren baliagarritasuna galdu gabe.
1. izena · Ordezkatu edo zerbait edo norbait beste baten ordez jartzeko ekintza eta bere ondorioa.
2. (enpresa) izena · Aldi baterako hutsik geratu den lanpostu bat beste langile batek betetzea.
3. (zuzenbidea) izena · Pertsona edo erakunde baten izenean jardutea.
1. izena · Ordezkari edo beste norbaiten izenean jarduteko eskumena duen pertsona edo organoaren jarduera.
2. (zuzenbidea) izena · Beste norbaiten izenean jarduteko eskumena eta gaitasuna.
1. (zuzenbidea) izena · Fundazio bateko ordezkaritza- eta gobernu-organo gorena.
1. (sexologia) izena · Haurrenganako joera edo orientazio sexuala.
2. (zuzenbidea) izena · Haurrei egindako sexu abusua.
1. (zuzenbidea) izena · Gizabanako bakoitza, indibiduala, eskubide eta obligazioen subjektua den aldetik.
1. (zuzenbidea) aditza · Jarritako epea gainditu delako, zerbait legezko indar edo efekturik gabe geratu edo utzi.
1. (zuzenbidea) izena · Legezko prozedura edo efektu bat jarritako epea gainditu delako indarrik gabe uztea edo geratzea.
1. (zuzenbidea) izena · Espainiako lan-legerian 2012tik erregulatutako iraupen mugatuko lan-kontratua, lanbide bat ikasten ari diren pertsonei zuzendua.
1. (zuzenbidea) aditza · Lege berri bati buruz, ofizialki argitaratu, plazaratu eta indarrean jarri.
1. (zuzenbidea) izena · Pertsona bati haren onespenik gabe beste batek egiten dion kutsu sexualeko ekintza edo jokabidea, haren sexu-askatasunaren aurkakoa, indarkeriazkoa izan ala ez.
1. (zuzenbidea) izena · Helburu komun batzuk lortzearren pertsona batzuek osatzen duten elkarte arautu eta legeztatua.
1. izena · Titularra denaren nolakotasuna eta egoera.
2. (zuzenbidea) izena · Legezko jabetza, behar bezala ziurtatua.
1. aditza · Zerbait elementu, entitate edo eremu batetik bestera hedatu edo helarazi.
2. (zuzenbidea) aditza · Ondasunak, eskubideak eta obligazioak beste batengan jarri.
3. (medikuntza) aditza · Eritasun bat herentziaz edo infekzioaren bitartez kutsatu.
1. (zuzenbidea) izena · Tronko edo ahaidetasun-harreman nagusiari dagokiona.
1. (zuzenbidea) izena · Adingabe edota pertsona babesgabe edo desgaitu bat legalki ordezkatzeko ardura hartzen duen pertsona.
2. (hezkuntza) izena · Ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura duen irakaslea.
1. (zuzenbidea) izena · Tutore izeneko pertsona batek adingabe bat edo pertsona babesgabe edo desgaitu bat legalki ordezkatzeko figura juridikoa; tutore horren jarduera eta lana.
2. (hezkuntza) izena · Irakasle batek ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura eta jarduera.
1. (zuzenbidea) izena · Urtean zehar epaitegiek lanean diharduten denbora-tartea, Espainian irailaren 1etik uztailaren 31ra dena.
1. (zuzenbidea) izen · Usufrukturako eskubidea izan edo hartaz gozatzen duena.
1. (zuzenbidea) izena · Xedagarria ez dena, hots, eskudun edo eskubidedun denaren borondatearen mendean ez dagoena.
1. (zuzenbidea) izena · Xedaezin, hots, eskubide edo eskumena duenak nahi duen erara ezarri, moldatu edo aldatu ezin denaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) adjektiboa · Xedatu edo era batera edo bestera erabaki, moldatu edo garatu daitekeena, horretarako eskumena edo eskubidea duenaren aldetik.
1. (zuzenbidea) izena · Xedagarri denaren, hots, eskumena duenaren aldetik borondatez era batera edo bestera gara daitekeenaren nolakotasuna.
1. (zuzenbidea) izena · predikatu osagarria · Xedagarria den edo xedatzeko dagoen gauza.
2. (zuzenbidea) predikatu osagarria · Delako gauzaren egoera.
1. (zuzenbidea) izena · Lege, akordio, agnidu edo kontratu batean ezarri diren puntuetako bakoitza.
1. (zuzenbidea) aditz · Lege edo arau bat mugatu, definitu, zehaztu edo erabaki.
1. (zuzenbidea) izena · Legea edo araudia hausteagatik administrazio publikoak edo epaitegi batek ezarririko zigorra.
1. (zuzenbidea) izena · Administrazio publikoak pertsona edo erakunde batek legea hausteagatik haren aurkako zehapena erabaki eta zehazteko zabaltzen den prozesua.
1. (zuzenbidea) izena · Estatuaren, subjektu aktibo gisa, eta subjektu pasiboaren artean legez ezartzen den erlazio juridikoa, aginduzkoa eta hertsapenezkoa, egitatet zergagarri baten ondorioz sortzen dena.
1. (zuzenbidea) izena · Zergadunak bere zerga obligazioa betetzeko ogasunari ordaindu beharreko diru zenbatekoa, kuota, gainordainak, isunak eta interesak biltzen dituena.
1. izena · Hutsa, hobena edo delitua egin duenari zentzatzeko asmoarekin inposatzen zaion kaltea.
2. (irudizkoa) izena · Arazoak eta nekeak sorrarazten dituen gauza.
3. (zuzenbidea) izena · Delituei eta horiei ezartzen zaizkien zigorrei buruzkoa.
4. izena · Zigortzeko makila edo horren antzekoa.
5. izena · Makila luzea.
1. (zuzenbidea) izen · Zor bat ordaintzeko obligazioa adierazten duen titulu edo agiria, zordunak kontratu bidez onartua.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara