erregistro
1. izena · Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, pertsonak edo gauzak idatziz jasotzen dituen liburua edo agiri-bilduma.
Gaztelaniaz: registro [libro+
2. izena · Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak eta pertsonak idatziz jasotzen dituen bulegoa.
Gaztelaniaz: registro [oficina]
3. izena · Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak edo pertsonak idatziz jasotzea edo idatziz jasotzeko izapideak egitea.
Gaztelaniaz: registro [acción]
4. izena · Egoera edo esparru jakin batean erabiltzen den hizkuntzaren aldaera.
Gaztelaniaz: registro [lingüístico]
5. izena · Ahots edo musika-tresna batek egiten dituen soinuen tartea; tarte horretako soinuetako bakoitza.
Gaztelaniaz: registro [musical]
6. (informatika) izena · Datu base batean, elementu edo entitate bati dagozkion datuen multzoa.
Gaztelaniaz: registro [base de datos]
Loturiko hitzak
aukera-botoi1. Aukera batzuen artean bat aukeratzeko zerrenda gisa agertzen diren lauki edo biribil itxurako interfaze grafikoko elementuetako bakoitza.
elkarrizketa-koadro1. Aplikazio informatiko edo sistema eragile batean, une jakin batean erabiltzaileak ataza bat nola egin adierazteko zabaltzen den leihoa, botoi eta menuekin.
diskete1. Disko itxurako biltegiratze-unitate magnetikoa, diskete-unitate batean sarturik datuak grabatu eta irakurtzeko erabiltzen dena.