Kategoria: informatika
1. (informatika) izen · Egunero egitekoak eta hitzorduak programatu eta antolatzeko aplikazio informatikoa.
2. izen · Erakunde batek digitalizazio arloan garatu asmo dituen proiektuen multzoa.
1. (informatika) izena · Egia/faltsua, baiezkoa/ezezkoa edo gisa horretako balioak hartzen dituen aldagaia.
1. (informatika) izenondoa · Edonolako testu edo kode bati buruz, letrak edo zenbakiak baino ez dituena.
1. (informatika) izena · Pertsona batek Internet erabiltzerakoan bere buruari buruz utzitako datu eta informazio iraunkorren multzoa, hala nola identitateari buruzko informazioa, argazkiak edo nabigazio-datuak.
1. izen · Ate edo sarrera txikia.
2. izen · Estuasun, larrialdia, une erabakiorra.
3. (informatika) izen · Datuak bideratzeko ate logikoa edo sarbide-irtenbide fisikoa.
1. (informatika) izen · Ordenagailua periferiko bati konektatu edo lotzeko gailu edo bide fisikoa.
1. (informatika) izenlagun · Programa informatiko batzuk batera exekutatzeko gai dena.
1. (estatistika) (informatika) izen · Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
1. izen · Egikaritu edota zerbait garatu eta burutzeko ekintza eta horren ondorioa.
2. (informatika) izen · Programa informatiko bat abiarazi eta burutzea.
1. aditz · Zerbait egin eta burutu, bereziki egin beharrekoa aurrez erabakirik edo prestaturik badago.
2. (informatika) aditz · Programa bat abiarazi eta burutu.
1. izen · Datuak jasotzen diren liburukia.
2. izen · Administrazio publikoan, hiritarrek izapideak egiteko aurkeztu beharreko agiriak jasotzen dituzten erakundea eta bulegoa.
3. (informatika) izen · Entitate edo elementu bati buruz jasotzen den datu-multzoa (ikus, entziklopedian, erregistroa datu-baseetan).
4. (hizkuntzalaritza) izen · Egoeraren arabera erabiltzen den hizkuntza aldaera (ikus, entziklopedian, hizkuntza-erregistroa).
1. (informatika) (enpresa) izen · Enpresen gestio edo kudeaketarako programa eta aplikazioak lantzen dituen informatikaren arloa.
1. adjektiboa · Interakzioaz garatu edo interakzioa baliatzen duena.
2. (informatika) adjektiboa · Partikularzki, aplikazio edo eduki digital bati buruz, erabiltzaileekiko interakzio edo zuzeneko harremana bideratzen duena.
1. izen · Zerbait itzuli egiten duena.
2. izen · Hizkuntza batetik bestera testuak edo hitzaldiak itzultzen dituen pertsona.
3. (informatika) izen · Hizkuntza batetik bestera testuak edo hitzaldiak itzultzen dituen programa edo aplikazio informatikoa.
1. (ipar) aditz · Irentsi, tragatu.
2. (informatika) aditz · Pantailako botoi edo esteka bat sakatu, hura aktibatu edota hark adierazten duen orrialdera joateko.
1. (informatika) aditz · Mezu, informazio edo datu batzuk erregela zehatz batzuk erabiliz modu egituratu batean eratu.
2. aditz · Algoritmo edo erregela batzuk erabiliz, mezu bat sekretu bihurtu erregela horiek ezagutzen ez dituenarentzat.
3. (zuzenbidea) aditz · Gai bati buruzko arau edo lege batzuk testu bateratu batean bildu.
1. (informatika) izen · Esklusiboki mahaigaineko konputagailu eta konputagailu eramangarrietarako, telefono adimendunak eta tabletak baztertuz, garatutako programa informatikoa.
1. (informatika) izen · Mahai baten gainean edukitzeko diseinaturik dagoen ordenagailua, berez eramangarria ez dena.
1. (informatika) izen · Prestazioen aldetik ordenagailu arrunta, pertsona baten erabilera pertsonalerako diseinatua.
1. (informatika) izen · Pertsona arrunt baten beharretarako ekoitzi eta moldatutako ordenagailua, ohiko softwarea (testu prozesagailuak, nabigatzailea, ...) barnehartzen duena.
1. (informatika) izen · Tapiz moduko azalera txikia, horren gainean ordenagailuaren sagua erosotasunez eta zehaztasunez maneiatzeko erabiltzen dena.
1. (informatika) izen · Testu lau edo hutsez osaturiko fitxategi informatikoa, formato-markarik gabekoa eta karaktereak, espazio hutsak eta lerro-jauziak baino ez dituena eta maiz datu multzoak osatzeko erabilia.
1. (informatika) izen · Konputagailu batean testua osatzerakoan, testuari eransten zaion marka multzoa, tipografia, kolorea, tamaina eta abar irudikatzeko.
1. (informatika) izen · Tarteka kartulina batean egindako zuloen bitartez, informazioa kode bitarrera bihurtzeko euskarria, informatikaren hastapenetan informazioa ordenagailuetara sartzeko erabilia.
1. (informatika) izen · Bi pertsona edo gehiagoren artean idatzizko elkarrizketa bat denbora errealean garatzeko erabiltzen den aplikazio informatikoa, irudiak eta beste edukiak txertatzeko aukera ere ematen duena.
2. (informatika) izen · Delako aplikazioaren bitartez egiten den elkarrizketa.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara