erreileno
1. (gastronomia) izen · Barazkiak, arrainak, itsaskiak edo haragiak hustuta haien barruan aurrez txikitutako osagaiak sartzen diren platera.
Gaztelaniaz: relleno [gastronomía]
Loturiko hitzak
hornigai1. Zerbaitetarako ohikoan behar izaten den gai edo gauza.
2. Sukaldaritzako platera batean osagai nagusiaren osagarri gisa gehitzen den barazki edo bestelako janaria.
gatz arrunt1. Elikagaietan eta sukaldaritzan erabili ohi den gatza, sodio kloruroa osagai nagusi duena.
etxeko berezitasun1. Jatetxeetan eta orokorrean elikagaiak ekoitzi, saldu edo zerbitzatzen dituzten establezimenduetan, bereziki gozoa eta fina izateagatik nabarmentzen den plater edo produktua.