erreskate

erreskate
1.   izen · Arriskuan dagoen edo istripua jasan duen pertsona edo animaliabat lagundu eta toki seguru batera eraman.
Gaztelaniaz: rescate

2.   izen · Bahiturik edo preso dagoen pertsona edo talde bat aske uzteko ordaintzen den dirua edo ematen diren ondasunak.
Gaztelaniaz: rescate
Sinonimoak: bahisari

3.  (ekonomia)  izen · Likidezia egoera larrian dagoen enpresa edo estatua hirugarren batek egiten dion diru ekarpen edo laguntza.
Gaztelaniaz: rescate

4.  (ekonomia)  izen · Epemugarik gabe edo epemuga jakin batekin zegoen finantza- edo aseguru-kontratua aurrez desegin eta horregatik eskatzen den itzulketa.
Gaztelaniaz: rescate

Loturiko hitzak

langabezia-prestazio

1. Langabezian geratzen den langileak epe batean zehar jasotzen duen diru-kantitatea, aurretik Gizarte Segurantzari egindako ekarpenen araberakoa.

merkataritza-gerra

1. Bi herrialdeen arteko merkataritza-harremanen inguruan garatzen den gatazka, non beste herrialdetik datozen salgaiei muga-zerga, kuota eta legezko oztopo gehigarriak jartzen zaizkien.

nazioarteko merkataritza

1. Munduko nazio eta herrialdeen artean gertatzen diren truke komertzialen multzoa.


Inguruko hitzak

erresalbu erreserba-zentral erreserbista Erresistentziaren Ardatz erreskate erresoluzio erresoluzione erresuma erretagoardia erretaguardia

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza