eskumen
Atzizkia: -men
1. (zuzenbidea) izena · Aginpidea duen pertsona, organo edo erakunde baten erabakimena edo haren ardurapean dagoen eginbeharra.
Gaztelaniaz: competencia [atribución]
2. izena · Esku batean kabitzen den kopuru edo kantitatea.
Gaztelaniaz: manojo
Gaztelaniaz: puñado
Sinonimoak: eskutada
3. izena · Eskuaren irismena.
Gaztelaniaz: alcance de la mano
Loturiko hitzak
gorte1. Monarkia batean, errege-erreginak eta horien ingurukoak bizi diren tokia; errege-erreginen ingurukoen taldea.
2. Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko legebiltzarrak, non gizarteko hiru estamentuek, nobleziak, kleroak eta herri xeheak alegia, ordezkaritza desparekoa zuten.
3. Auzitegi edo epaitegia.
tutoretza1. Tutore izeneko pertsona batek adingabe bat edo pertsona babesgabe edo desgaitu bat legalki ordezkatzeko figura juridikoa; tutore horren jarduera eta lana.
2. Irakasle batek ikasle bat bere ikasketetan lagundu eta orientatzeko ardura eta jarduera.
hizpaketagile1. Hizpaketa egin duena.