estatistika
Atzizkia: -ika
1. (estatistika) izena · Arlo edo gai jakin bati buruz osatu eta eraturiko datu-multzoa.
Gaztelaniaz: estadística [conjunto de datos]
2. (estatistika) izena · Datu-multzoak aztertzen dituen teknika kuantitatiboen multzoa, haien ezaugarriak jaso eta haiek irudikatzen dituzten fenomenoei buruzko konklusioak ateratzeko.
Gaztelaniaz: estadística [disciplina]
Loturiko hitzak
aldagai atributibo1. Ikertzaileak aldagai independente gisa hartu baino kontrolatu ahal ez duen aldagaia.
heterozedastikotasun1. Heterozedastizitate.
adin-sexu piramide1. Adin-tarteka gizon eta emakumeen kopuruak horizontalki, alde banatara luzaturiko barren bidez, irudikatzen dituen diagrama, populazioaren osaera sexuaren eta adinaren arabera azaltzen duena.