Kategoria: estatistika
1. (estatistika) izen · Bi errenkada eta bi zutabe dituen kontingentzia-taula.
2. (estatistika) izen · Bi aldagai dikotomiko jasota, haien kategoriak gurutzaturik eratzen den maiztasun-taula, bereziki tratamendu edo ezaugarri bat izanda, efektu bat nolakoa den azaltzen duena.
1. (estatistika) izen · Adin tarteen arabera (adibidez, 0-5 urte, 5-10 urte, ...) bereiziz.
1. (estatistika) izena · Eremu bateko biztanleriaren adin edo adin-tarteen araberako banaketa.
1. (estatistika) izen · Adin-tarteka gizon eta emakumeen kopuruak horizontalki, alde banatara luzaturiko barren bidez, irudikatzen dituen diagrama, populazioaren osaera sexuaren eta adinaren arabera azaltzen duena.
1. (estatistika) izena · Adin bateko edo adin-tarteko bateko pertsonen taldea.
1. (estatistika) izena · Adin zehatzen arteko tartea, bereziki han biltzen diren pertsonen kopurua zenbatzeko helburuarekin.
1. (estatistika) izen · Arriskuak kuantitatiboki aztertu egiten dituen profesionala, bereziki aseguru arloan diharduena.
1. (estatistika) izena · Lagin estatistiko batetik populazio batera emaitzak zabaltzean gertatzen den errore sistematikoa, lagina behar bezala ez aukeratzeagatik edo lagineko datuetatik neurri desegokiak kalkulatzeag
2. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko batean datuek aldagaiaren balio handi edo txikien eremura lerratzeko duten joera.
1. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko bat grafikoki irudikatuta, medianatik alde batera luzatzen den muturra beste alderakoa baino luzeagoa zenbateraino den adierazten duen neurri estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Ikertzaileak aldagai independente gisa harturik, haren balioak kontrola ditzakeen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Hainbat aldagai estatistiko batera aztertzen duen teknika eta metodo mota.
1. (estatistika) izen · Ikerketa batean kontuan hartzen ez den aldagaia, baina ikerketako aldagaiak eragiten dituena.
1. (matematika) (estatistika) izen · Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
1. (estatistika) izen · Ikertzaileak aldagai independente gisa hartu baino kontrolatu ahal ez duen aldagaia.
1. (estatistika) izen · Beste aldagai baten balioa aurresateko erabiltzen den aldagaia, harekin erlazionaturik dagoena.
1. (estatistika) izen · Bi balio baino hartzen ez dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Bi modalitate edo balio baino hartzen ez dituen aldagai kategorikoa.
1. (estatistika) izena · Dimentsio edo ezaugarri bakarra jasotzen duen aldagai estatistikoa edo zorizko aldagaia.
1. (matematika) izena · Balio zenbakarri, bakan eta isolatuak hartzen dituen aldagaia.
2. (estatistika) izena · Balio ezberdin gutxi har ditzakeen aldagai estatistikoa; adibidez seme-alaba kopurua familia batean eta ikasturte batean ikasle batek gainditu gabe utzi duen irakasgai kopurua.
1. (estatistika) izena · Analisi diskriminatzailean, elementuak sailkatzeko aintzat hartzen diren aldagaietako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Batezbestekoa kendu eta desbideratze estandarrarekin zatitzen den aldagai estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Populazio baten ezaugarria edo ezaugarri-multzoa, modalitate batzuen arabera jasoa edo balio zehatzen bitartez neurtua.
1. (estatistika) izen · Eredu zientifiko batek aztertzen duen sisteman erlazionatzen diren aldagaietatik, bere balioa kanpotik finkatuta dakarren aldagaia.
1. (matematika) izena · Tarte mugatu batean balio kopuru infinitua hartzen duen aldagaia.
2. (estatistika) (estatistika) izena · Balio ezberdin asko, teorian infinituraino, har ditzakeen aldagai estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Magnitude edo kopuru bat zenbakiz neurtzen duen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Zenbakizko balio desberdin gutxi edo bakanak hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Zenbakizko balio asko edota balio horiek tarte batean hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatiboa; zenbakizko aldagaia.
1. (estatistika) izen · Aldatu ahala, beste bi aldagaien artean dagoen kausa-efektu edo dependentzia-erlazioa eragiten duen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Kopuru edo ordena adierazten ez duten kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Berez ordenaturik dauden kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izen · Modalitate bi baino gehiago dituen aldagai kualitatiboa.
1. (estatistika) izena · Bere batezbestekoa edo itxaropen matematikoa kendu zaion aldagai estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuen ezaugarri kuantitatibo jakin bat jasota, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
1. (estatistika) izena · Sakabanatze erlatiboko neurri estatistikoa, desbideratze estandarra batezbestekoarekin alderatzen duena.
1. (estatistika) izen · Probabilitatea kalkulatzerakoan, probabilitatea bilatzen den gertaera gauzatzen den kasu edo emaitzetako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Aldagai batek gehitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) aditzondo · Era aleatorioan, zoriaren eraginpean.
1. (estatistika) izena · Aleatorizatu edo elementu sorta baten esleipena edo ordenatzea zoriz egitearen ekintza eta horren ondorioa.
1. (estatistika) izen · Banaketa estatistiko batean, maiztasun edo probabilitate txikienarekin gertatzen den balioa, gehienetan banaketaren muturretan kokatzen dena.
1. (estatistika) izen · Aztarna arkeologikoen ezaugarri fisiko eta kimikoak aztertzen dituen estatistikaren adarra.
1. (estatistika) izena · Unitate geografikoen zerrenda batetik abiatzen den lagin-esparru mota, non zerrenda hartatik unitate batzuk hautatzen diren, haietatik berriz ere azken elementuen laginak osatzeko.
1. (estatistika) izen · Artxibo bat kudeatu eta bertako dokumentuak zaindu egiten dituen pertsona.
1. (matematika) aditzondo · Asintota bati jarraiki, hau da, balio batera gero eta gehiago hurbilduz baina horretara sekula heldu gabe.
2. (estatistika) aditzondo · Lagin tamaina handietarako.
1. (estatistika) izena · Zoriaren efektuagatik gertatzen den eta beraz estatistikoki esanguratsua ez den aldagai estatistikoen arteko asoziazioa.
1. (estatistika) izena · Hautatutako elementuen atributuak edo ezaugarri kualitatiboak jasotzen dituen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Produktu-unitateen lote batetik hautatutako lagineko elementuak akastunak edo akasgabeak diren ikusita, lote osoa onartu edo errefusatu behar den erabakitzeko laginketa-teknika.
1. (estatistika) izena · Beste gertaera jakin bat gertatzen ez denean gertatzen den gertaera; adibidez, suspentsoa azterketa bat gainditzearen aurkako gertaera da.
1. (estatistika) izen · Bi aldagaien arteko erlazioa aztertzean, bestea baino lehenago gertatu edo gauzatzen den aldagaia eta horregatik aldagai independentetzat hartzen dena.
1. (estatistika) izen · Ausazko esperimentu bateko emaitzei zenbaki bana esleitzen dien aldagaia.
1. (estatistika) aditz · Fase, tratamendu edo elementu batzuk biltzen dituen prozesu batean, haiek ausaz edo zoriz esleitu.
1. (estatistika) izena · Populazioa bat zerrendatzean sartu beharreko elementu guztiak ez sartzea.
2. izena · Zerbitzu bat hura eskatu edo behar duten baino pertsona kopuru txikiago bati eskaini eta ematea.
1. (estatistika) izena · Benetako balio ezezagun edo zehazgabe bati buruz egiten den gutxiegizko estimazio edo zenbatespena.
1. (estatistika) izen · Lagin handiago batetik erauzten den beste lagina.
1. (estatistika) izena · Lagin nagusi batetik lagin txikiagoak, azpilaginak alegia, erauzteko prozesua.
1. (estatistika) izena · Populazio handiagoa batetik bereizi edo banandu egiten den multzo edo zati bat, horri buruz ikerketa aparte egiteko.
1. (estatistika) izen · Test bateko atal berezia, puntuazioa eta horren emaitzari buruz interpretazio propioa dituena.
1. (estatistika) izena · Aldagai bati buruz jasotako balio edo datuen artetik, besteen aldean oso desberdina den balio edo datua, handiegi edo txikiegitzat hartzen dena.
1. (estatistika) izena · Estatistiko bati buruz, lagin-tamaina infiniturantz handitzean suertatzen den lagin-banaketa.
1. (estatistika) izena · Haren ezaugarriei buruz baldintzarik ezarri ez zaion probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izen · Datu-maiztasunak edo probabilitatea bi aldagai estatistiko edo zorizko aldagaien baterako balioetarako ematen duen datu-taula edo probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izena · Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat r aldiz gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.
1. (aldaera) (estatistika) izena · Bernoulli-ren banaketa.
2. (geografia) izena · Bi hiri nagusi dituen herrialdearen egitura geografikoa.
1. (estatistika) izena · Balio desberdin gutxi hartzen dituen aldagai estatistiko baten datuen edo probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izena · Banaketa normal baten arabera den zorizko aldagai baten absolutuak jarraitzen duen probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.
1. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa normala, estatistikan maiz erabiltzen den kanpai itxurako banaketa simetrikoa, Friedrich Gauss matematikariaren omenez horrela izendatua.
1. (estatistika) izen · Fenomeno bat espazio geografiko batean zehar nola banatzen den, non eta zenbateko magnituderekin, azaltzen duen adierazpena, taula moduan edo mapa baten bitartez.
1. (estatistika) izena · Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izena · Balio desberdin asko hartzen dituen aldagai estatistiko baten maiztasun-banaketa, tartetan bildutako datu kuantitatiboak jasotzen dituena.
2. (estatistika) izena · Tarte batean edozein balio har dezakeen zorizko aldagai baten probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izen · Bi kategoria baino gehiagotan probabilitate jakinekin sailkatzen diren tamaina jakineko multzo batean, kategoria desberdinak hainbat alditan agertzeko probabilitatea ematen duen legea.
1. (estatistika) izena · Probabilitatea batezbestekoaren inguruan kanpai itxurako funtzio baten arabera gutxitzen doan probabilitate-banaketa simetrikoa, errealitatean islada egokia izaten duelako maiz erabilia.
1. (estatistika) izena · Aldagai bakuneko bi banaketa normal bateraturik, haien artean erlazio linealarekin, sortzen den probabilitate-banaketa, kanpai itxurako agertzen dena aldagai horien planoaren gainean.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko bati buruz ezarritako probabilitate-eredua, datuekin alderatu eta baieztatu beharrekoa.
1. (estatistika) izena · Multzo edo tarte bateko balioei probabilitate berdina ematen dien probabilitate-banaketa.
2. (zientzia) izena · Espazioan zehar sakabanaturik dauden elementuak elkarrengandik gutxi gorabehera distantzia beretsura daudeneko egoera.
1. (estatistika) izena · Multzo mugatu bateko balioei probabilitate berdina esleitzen dien probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izena · Balio posibleak 0-1 tartean dituen banaketa uniforme jarraitua.
1. izena · Zerbaiten banaketa elementu desberdinen artean nola egiten den azaltzen duen taula.
2. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa bateko probabilitateak azaltzen dituen taula.
1. (estatistika) izen · Elementu multzo bati buruz jasotako datu edo informazio kualitatibo edo kuantitatiboan oinarrituta, elementu horiek maila zenbaitetan ordenatzeko prozesua.
1. (estatistika) izena · Balio zehatz baten alde banatara geratzen den banaketa estatistiko baten zati bakoitzari dagokion bariantza.
1. (estatistika) izen · Elementu edo kategoria desberdinetarako balioak luzera desberdineko barrak elkarren ondoan jarriz adierazten dituen grafiko estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Kategoria desberdinetarako egindako barra-diagrametako barrak elkarren ondoan jartzen dituen grafikoa, haiek modu erosoan alderatzeko.
1. (estatistika) izen · Aldagai batek sail batzuetan hartzen dituen balioen portzentajeak barra banaren bitartez adierazten dituen diagrama, sail bakoitzeko barra zatiak bata bestearen gainean jarriz.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai estatistiko edo gehiagotarako zehaztu diren balioen konbinazio baten maiztasuna.
1. (estatistika) izen · Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Zenbaki edo datu kuantitatiboen sorta baten zentroa edo haiek guztiak ordezkatzen dituen balio orokorra adierazten duen neurri estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen batura zati datu kopurua kalkulatuz.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek beste aldagai batek hartzen duen balio jakin bati buruz hartzen duen batezbestekoa.
1. (estatistika) izen · n datuen batezbestekoa haien biderketaren n-garren erroaz kalkulatzen den formula eta horren emaitza, bereziki magnitude-ordena anitzeko datuei eta hazkunde tasei aplikatzen zaiena.
1. (estatistika) izen · Datu batzuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen alderantzizko balioen batezbesteko aritmetikoaren alderantzizkoa dena.
1. (estatistika) izen · Datuei haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen dien edozein motako batezbestekoa.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, aurrez datu horiek karratura jaso egiten dituena, bereziki datu positiboen eta negatiboen konpentsazioa saihesteko.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko aritmetiko sinplea nahiz batezbesteko koadratikoa batera hartuz kalkulatzen den batezbesteko mota bat.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuetarako, haien kuboen batezbestekoaren erro kubikoa, datuen joera zentraleko neurri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko artimetiko sinplea, batezbesteko geometrikoa eta batezbesteko harmonikoa osatzen duten multzoko edozein batezbesteko, bereziki beraien arteko erlazioei dagokienean.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko bat kalkulatzerakoan, datuei ponderazio, haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen duen formula eta horren emaitza.
1. (estatistika) izen · Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
1. (estatistika) izen · Behatzen diren pertsonek behatuak direla dakiteneko behaketa mota.
1. (estatistika) izen · Aldagai batek bi dimentsiotan, gehienetan espazioan, hartzen dituen balioak irudikatzeko grafikoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai bati buruzko datuak konstante batez biderkatu edo zatitzea, aldagaiak hartzen dituen balioak eskala berri batera aldatzeko.
1. (estatistika) izena · Aldagai anitzeko datu-multzo bat laburbiltzen duten faktoreak zehazteko teknika estatistikoa, faktore kopurua eta faktoreen eta aldagaien arteko erlazioa aldez aurretik ezartzen dutena.
1. (estatistika) izena · Etapa anitzeko laginketa batean, multzo edo konglomeratu handienen barnean lagindu beharreko azpimultzoetako unitateetako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua faltsua denean, hura onartzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
1. (estatistika) izen · Bizitzaren zientzietara, hala nola biologiara, medikuntzara edo albaitaritzara aplikaturiko estatistika.
1. (estatistika) izen · Lagin batetik beste lagin berriak erauztean oinarritzen den teknika estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Etxebizitza berean bikotea osatu edo maila baterainoko senitartekoak diren pertsonek osatzen duten unitate estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Pertsonen bizitzak deskribatzen dituzten gertaera garrantzitsuenei buruzko estatistika, hala nola jaiotzak, ezkontzak, ugalkortasuna eta heriotzak jasotzen dituena.
1. (estatistika) izena · Populazio baten banaketa sexuaren eta adinaren arabera alde banatara era ordenatuan luzatzen diren barren bitartez adierazten duen diagrama, gehienetan piramide itxura azaltzen duena.
1. (estatistika) izena · Populazio gaztearen gehikuntza, populazio osoan duten proportzioa eta populazio orokorraren batez besteko adina handituz.
1. (estatistika) izen · Bost urteko adin-tartea, gehienetan 0-4, 5-9, 10-14, ... motakoak, pertsonen adinari buruzko datuak biltzeko erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko bateko alborapena neurtzen duen koefizientea, kuartiletan oinarritzen dena.
1. (estatistika) izen · Hiru aldagaiko baterako datuak irudikatzeko grafikoa, diagrama kartesiar batean oinarrituta bi aldagai eta haiei puntuen tamaina aldatuz, eta horrela burbuila itxurako objektuak sortuz, hirug
2. (arkitektura) izen · Eraikuntza bateko espazioen tamaina eta antolaketa, beraien arteko pasabideekin, tamaina desberidneko burbuilen bitartez adierazten dituen eskema.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai nominalen arteko asoziazio estatistikoa neurtzen duen koefizientea.
1. (estatistika) izen · Objektu, gertaera edo bestelako entitate bat datu bidez adieraztea.
2. izen · Errealitatea era masiboan datu bidez kodifikatzeko joera teknologikoa.
1. (estatistika) izen · Maila txikiagoko datuak agregatuz edo bateratuz osaturiko datua.
1. (estatistika) izen · Subjektu baten narrazio, iritzi, jarrera edo pertzeptzio subjektiboa jasotzen duen datu edo informazio-zatia, neurketa edo datu kuantitatiboen objektibotasunik ez duena.
1. (estatistika) izena · Banan-banan zerrendatzen diren datuak, balio edo klase-tarteetan bildu gabe.
1. (estatistika) (pluralean) izena · Haiek hartzen dituzten kategoriak edo balioak edo biltzen diren tarteak eta haien maiztasunak azalduz aurkezten diren datuak.
1. (estatistika) izen · Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko bati buruzko datuen multzoaren irudikapena, bereziki haiek hartzen dituzten balio eta maiztasunak aztertze aldera.
1. (estatistika) (informatika) izen · Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
1. (estatistika) izen · Datu-multzo handiak esploratu egiten dituen teknika malgu, zabal eta anitza, datu haietan egitura edo joera jakingarriak eskuratze aldera.
1. (estatistika) izen · Azterketa estatistiko mota bat, aldez aurretik datuei buruzko hipotesirik edo modelorik ezarri gabe bereziki tresna grafikoak eta estatistiko sinpleak baliatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Datu-multzoak aztertzeko teknika oinarrizko eta sinpleen erabilera (adib., datuen bisualizazioa), haietarako gerora gara daitezkeen patroiak edo ereduak aurkitzearren.
1. (estatistika) izena · Giza populazioen tamaina, osaketa eta bilakaera kuantitatiboki aztertzen dituen jakintza-arloa.
1. (estatistika) izena · Zerbait epe edo denbora-unitate batean gertatzen den aldi-kopurua.
1. (estatistika) izen · Horien erreferentzia-aldiari jarraiki aldagai bati buruz denboran zehar zerrendatzen den datu-multzoa.
1. (estatistika) izena · Azalera 1 balioa duen datuen histograma, zutabeen altuerak maiztasun erlatiboak zati klase-zabalera eginez kalkulaturik, histograma dentsitate-funtzio batekin alderatzeko aukera ematen duena.
1. izen · Agregatu, batu edo bildurik dagoena, osagai, elementu edo unitate batzuetan bereizi edo banandu.
2. (zientzia) izen · Substantzia, mineral edo arroka bati buruz, hura osatzen duten osagai edo elementuetan bereizi edo banandu.
3. (estatistika) izen · Guztizko edo kopuru total bati buruz, hura atal desberdinetan bereizi.
1. (garraioa) izena · Bide batetik ateratzea eta horretarako erabiltzen den bidea.
2. izena · Zerbait berezkoa duen bide, neurri edo funtziotik ateratzea.
3. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatibo bakarreko datu-multzo batean, datu bakoitza zentro-neurri batetik batez beste zenbat aldentzen den estimatzen duen edonolako neurria.
1. (estatistika) izen · Desbideratze estandar (sakabanatze-neurri bat).
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %10eko maiztasun edo probabilitateko 10 tartetan banatzen duten bederatzi balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten hamar tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen dezila, ..., hamargarren dezila).
1. (estatistika) izen · Legebiltzar batean alderdi bakoitzak dituen eserleku kopuruak erakusten dituen grafikoa, legebiltzarretako hemizikloek bezala forma erdizirkularra duena.
1. (estatistika) izen · Aldagai multzo batean gezi edo antzekoen bitartez haien arteko kausa-efektu erlazioak zehazten dituen diagrama.
1. (estatistika) izen · Elementu batzuen bi dikotomiaren araberako sailkapena, hala nola pertsonen artean sexuaren eta lanik gabe egotearen arabera, 2x2 kontingentzia-taula batean jaso daitekeena.
1. (estatistika) izen · Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuak bi kategoriatan sailkatzeko prozesua eta horren ondorioa.
1. (estatistika) izen · Esperimentu batean kontrolatzen diren tratamenduak konbinatu eta konbinazio haietara elementuak esleitzeko modua.
1. (estatistika) izen · Esperimentu batean, aztertzen diren faktore guztietako mailak gurutzatu edo konbinatu egiten dituen diseinu esperimentala.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatibo jarraituen multzo bat klase homogeneotan banatzeko prozesua.
1. (estatistika) izena · Estimatutako eredu estatistiko batek datuekiko duen adostasun-maila.
1. aditz · Aurrez ezarritako molde, eredu edo neurrira ekarri.
2. (estatistika) izena · Datu-multzo bat eredu estatistiko batera moldatu.
1. (estatistika) izena · Parametro estatistikoak estimatzeko metodoa, non lagin baterako lagin hori suertatzeko probabilitatea maximotzen duen parametroaren balioa parametroaren estimatzailetzat hartzen duena.
1. (estatistika) izen · Populazioaren banaketa adinaren, sexuaren eta beste parametro demografikoen arabera.
1. (pluralean) (estatistika) adjektiboa · Emaitza edo gertaerei buruz, beste batzuen probabilitate berdina duena.
1. (estatistika) izen · Ikertzaileak ezarri eta aldatzen dituen faktore edo aldagai azaltzaileen arabera aldatzen den aldagaia, faktore edo aldagai horien eragina ikertzeko behatu eta neurtu egiten dena.
1. (estatistika) izena · Datu-multzo batean, datu handienaren eta txikienaren batezbesteko aritmetiko sinplea, joera zentraleko neurri-gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Denborazko serie batean, aldagaiaren aldi bakoitzeko balioa aldagai bereko iraganeko balioekin lotzen dituen eredu estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Datu edo informazio bati dagokion aldia edo denbora, bereziki beste aldi bateko datu edo informazioarekin alderatzeko erabiltzen denean.
1. (estatistika) izen · Aldagai dependente bat eta hura azaltzeko aukeraturiko aldagai independente batzuk erlazionatzen dituen eredu estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente bat aldagai independente batekin lotzen den erregresio mota.
1. (estatistika) izena · Aldagai azaltzaile batzuk eta aldagai azaldu bat linealki lotzen dituen funtzio lineala zenbatetsi egiten duen eredu eta metodo estatistikoa, aldagai horiei buruzko datuetatik abiatuta.
1. (estatistika) izen · Aldagai independente edo azaltzaile baten eta mendeko aldagai baten arteko erlazioa ezartzen duen eredu estatistikoa, bi aldagaietarako lortutako datuetatik abiatuta estimatzen dena.
1. (estatistika) izena · Erregresio eredu lineal batean, aldagai aurresale baten balioa biderkatzen duen koefizientea, aldagai horrek aldagai azalduan duen eragina jasotzen duena.
1. (estatistika) izen · Grafiko batean batez besteko neurri baten inguruan marrazten den barra, neurri horren bi aldeetara egon daitekeen errorea adierazteko, neurri horren desbideratze estandarraren arabera.
1. (estatistika) izena · Hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzea dakarren gutxieneko ebidentziaren probabilitatea.
1. izena · Esanguratsu edo adierazgarri denaren nolakotasuna.
2. (estatistika) izena · Aurrez ezarritako hipotesien arabera, zoriz nekez edo probabilitate txikiarekin gertatzen denaren eta beraz hipotesi horiek baztertzea ekar dezakeenaren nolakotasuna.
1. izena · Esanguratsua denaren nolakotasuna.
2. (estatistika) izena · Estatistiko baten balioa eskuartean erabiltzen den hipotesia baztertzeko adinakoa izatearen nolakotasuna.
1. (estatistika) (matematika) izena · Eredu matematiko edo estatistiko bateko parametroek har ditzaketen balioen multzoa.
1. (estatistika) aditza · Aldagai estatistiko bati bere batezbestekoa kendu eta emaitza desbideratze estandarrarekin zatitu.
1. (estatistika) izen · Lagin bateko datuetatik kalkulatzen den neurria, populazioaren parametroak zenbatetsi edo haren ezaugarriak aztertzea helburu duena.
1. (estatistika) izena · Arlo edo gai jakin bati buruz osatu eta eraturiko datu-multzoa.
2. (estatistika) izena · Datu-multzoak aztertzen dituen teknika kuantitatiboen multzoa, haien ezaugarriak jaso eta haiek irudikatzen dituzten fenomenoei buruzko konklusioak ateratzeko.
1. (estatistika) izena · Bayes-en teoreman oinarrituta, parametro estatistikoei buruzko aldez aurretiko probabilitateak harturik datuak baliatuz probabilitate haiek berritzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
1. (estatistika) izen · Datu-multzoen ezaugarri oinarrizkoenak deskribatu egiten dituen estatistikaren adarra, teknika kuantitatibo sinpleak eta grafikoak baliatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Datuei buruz eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
1. (estatistika) (gutxi erabilia) izena · Lagin bateko datuetatik populazio oso bati buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
1. (estatistika) izena · Estatistikako teknikak informatikoki nola garatu aztertzen duen jakintza-arlo aplikatua.
1. (estatistika) izen · Probabilitate-teoria eta hortik inferentzia estatistikoa garatzen dituen matematikaren adarra.
1. (estatistika) izen · Estatuko estatistika-agentziek eta administrazio publikoek jaso, esatutu eta plazaratzen dituzten datu-multzoetako bakoitza, bereziki datu ekonomikoak edo demografikoak biltzen dituena.
2. (estatistika) izen · Delako datu-multzoak osatzeko metodo, prozedura eta jardueren multzoa.
1. (estatistika) izena · Populazio batetik elementu batzuk hautatu eta aztertzeko prozesua eta horri dagokion teknika, populazioaren ezaugarriak matematikoki inferitzearren.
1. (estatistika) izena · Estatistikari dagokiona; estatistika baliatzen duena.
2. (estatistika) izena · Datu-multzo batean oinarrituta kalkulatzen den neurri edo koefizientea, datu-multzo horren eta hedaduraz hura erauzi den populazioaren ezaugarrien berri ematen duena.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko baten ezaugarriak neurtu egiten dituzten laburpen-formula eta horien emaitzetako bakoitza, hala nola batezbesteko aritmetikoa eta desbideratze estandarra.
1. (estatistika) izenondo · Hipotesi gisa hartu den parametro orokor baten balioa aintzat harturik, espero zitezkeen lagin emaitzetatik aski urrun dagoena, probabilitate txikia izateagatik.
1. aditza · Aintzat hartu, kontuan hartu.
2. aditza · Eskertu, esker ona adierazi.
3. aditza · Zerbaiten balioa gutxi gorabehera ezarri.
4. (estatistika) aditza · Partikularzki, parametro baten balioa kuantifikatu lagin-datuetatik abiatuta.
1. (estatistika) izena · Parametro bateko balio ezezaguna lagin bateko datuetatik zenbatetsi edo estimatzeko formula.
1. izena · Ezezaguna den magnitude baten gutxi gorabeherako balioa eman.
2. (estatistika) izena · Parametro baten kuantifikazioa lagin datuetan oinarrituta.
3. izena · Zerga baten oinarri zergagarriaren kuantifikazioa.
1. (estatistika) izenondo · Zoriz edo ausaz gertatzen dena.
1. (estatistika) izen · Aldagai batek hartzen dituen balio ezagunetatik kanpo aurresan bat egitea eta horren ondorioa.
1. (estatistika) izena · Populazioa multzo eta azpimultzoetan banatzen denean, azken laginketa-unitateetara heldu arte, etapa edo maila bakoitzean laginduko diren multzo eta azpimultzoak hautatzen dituen laginketa.
1. (estatistika) izen · Subjektu edo unitate bakoitza norabait heldu, sartu edo eskuratu egiten den denborazko unearen banaketa estatistikoa.
1. (estatistika) izen propioa · Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundea, 1986an sortutakoa, erkideko autonomoko estatistika ofizialak jaso eta plazaratzea helburu duena.
1. (estatistika) izena · Lagineko elementuen hautaketa zoriz egiten ez den laginketa-mota eta beraz orokorrean populazioaren adierazgarri ez dena.
1. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko baten alborapena neurtzen duen koefiziente edo parametroa, hirugarren mailako momentu zentraletik abiatuta kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izena · Ikerketa edo azterketa batean erabilitako moetodo eta baliabideen deskribapen eskematiko eta aldi berean zehatza.
1. (estatistika) izena · Analisi diskriminatzailean, aldagai diskriminatzaileen balioak sarturik sailkapenak edo aurresanak egiteko, hartan hartzen dituen balioen arabera, erabiltzen den funtzio matematikoa.
1. izena · Zerbaiten gainean jartzen den gauza edo material babesgarri edo apaingarria.
2. (estatistika) izena · Populazio estatistiko bat zerrendatzean, behar baino elementu edo unitate gehiago barnehartzea.
1. (estatistika) izena · Benetako balio ezezagun edo zehazgabe bati buruz egiten den gehiegizko estimazio edo zenbatespena.
1. (estatistika) izen · Populazioko elementu batzuei bertatik erauziak izateko probabilitate handiagoa ematen dien edonolako laginketa mota.
1. (estatistika) izen · Galdetegi batean, edozein erantzun, mugarik gabe, onartzen duen galdera.
1. (estatistika) izen · Galdetegi batean, erantzun posibleen kopuru mugatua duen galdera.
1. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa normala, estatistikan ohikoan erabiltzen den kanpai formako banaketa simetrikoa, Friedrich Gauss matematikariaren omenez horrela deitua.
1. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa normalaren dentsitate-funtzioa, banaketa horren kanpai itxurari erreparatuz eta hura garatu zuen Friedrich Gauss matematikariaren omenez.
1. (estatistika) izena · Banaketa baten kurtosi-neurriaren kendura banaketa normalaren kurtosi-neurriarekiko, zeinuaren arabera leptokurtikoa edo platikurtikoa den adierazten duena.
1. (estatistika) izen · Geologia eta geofisikara aplikaturiko estatistikaren adarra, datu espazialak eta espazio-tenporalak aztertzeko teknikak lantzen dituena.
1. (estatistika) izena · Beste gertaera jakin bat gauzatu dela jakinda, probabilitatea aldatzen ez zaion zorizko gertaera.
1. (estatistika) izena · Zorizko saiakuntza bateko emaitza bakarra biltzen duen zorizko gertaera.
1. (estatistika) izena · Beste gertaera jakin batzuekin batera gerta ezin daitekeen zorizko gertaera.
1. (estatistika) izena · Beste zorizko gertaera jakin batekin batera gerta daitekeen gertaera; multzo gisa adierazita, beste gertaera batekin elementuren bat partekatzen duen gertaera.
1. (estatistika) (pluralean) izena · Beste zorizko gertaera batzuen probabilitate berdina duen zorizko gertaera.
1. (estatistika) izena · Probabilitate teorian, zorizko saiakuntza bateko gertaera bakun batzuk biltzen dituen zorizko gertaera.
1. (estatistika) izen · Pertsona baten altuera haren pisuarekin zatituz kalkulatzen den obesitate-indize edo adierazlea.
1. (estatistika) izena · Balio metatuak irudikatzen dituen grafikoa, zutabe batzuen edo haien gailurrak lotzen dituen lerro baten bitartez.
1. (estatistika) izena · Kopuru batzuk agregatu, gehitu edo bateratzean, haietako bakoitzari ematen zaion garrantzia edo pisua adierazten duen balioa, orokorrean kopuru horrekin biderkatzen dena.
1. (estatistika) izena · Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen desberdintasuna.
2. (estatistika) izena · Partikulazki erregresioan, hondarren bariantzen desberdintasuna aldagai azalduaren balio desberdinetarako.
1. (estatistika) izen · Erabat zoriz mugitzen den partikula batek planoan edo espazioan jarraitzen duen mugimendua; mugimendu horri dagokion ibilbidea.
1. izena · Hipotesi edo uste bat baino ez dena, egiaztatu edo frogatu gabea.
1. (estatistika) izena · Eredu estatistiko edo parametro estatistiko bati buruz baieztapen bat lagin bateko datuak baliatuz estatistikoki onartu edo baztertzeko prozedura.
1. izen · Hirietan bizi den biztanleria.
2. (estatistika) izen · Hirietan bizi den biztanleriaren portzentajea, biztanleria osoari buruz.
1. (estatistika) izena · Lehenengo kuartilaren, medianaren eta hirugarren kuartilaren batezbesteko aritmetiko sinplea, medianari dagokion datua bi aldiz errepikatuz.
1. (estatistika) izena · Populazio edo azpipopulazio desberdinetako bariantzen berdintasuna, eredu estatistiko zenbaitetan hipotesi gisa hartzen dena.
2. (estatistika) izena · Partikularzki erregresioan, hondarren bariantzen berdintasuna aldagai azalduaren balio desberdinetarako.
1. izena · Puntu batetik bestera egiten den ibilbidea; puntu haien arteko distantzia.
2. (estatistika) izena · Datu-multzo batean, datu handienaren eta txikienaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izen · Esanahirik gabeko kodea, orokorrean letraz edo zenbakiz osatua, pertsona edo beste entitate bati buruzko datuak anonimoak izan daitezen datu-base bateko erregistro bakoitzean txertatzen dena.
1. (estatistika) izena · Laginketan, populazioaren tamaina zati laginaren tamaina; laginketa-frakzioaren alderantzizkoa.
1. (estatistika) izen · Populazioko elementu guztiak zerrendatu eta behatzen dituen ikerketa mota.
1. izena · Inferitu edo ondorioak ateratzeko ekintza; delako ekintza garatzeko teknika eta metodoa.
2. (estatistika) izena · Lagin bateko datuetatik populazio bati buruzko ezaugarriak ondorioztatzeko teknika kuantitatiboen multzoa.
3. (logika) izena · Premisa batzuetatik logikaz erabiliz ondorioak ateratzeko prozesua eta teknika.
1. (estatistika) izena · Probabilitatea eta bestelako tresna matematikoak erabiliz, lagin bateko datuetatik populazio oso baten ezaugarriei buruzko ondorioak ateratzen dituen estatistikaren adarra.
1. (estatistika) izena · Korrelazio ezaren egoera, korrelazio nulua.
1. (estatistika) (ekonomia) izen · Sektore ekonomiko batetik besterako ekoizpen-sarrera (input) eta irteera (output) zehazten dituen sarrera biko taula, haien arteko lotura produktiboen analisi ekonomikorako erabiltzen dena.
1. izena · Bi fenomeno edo beste entitateei buruz, elkarrekin duten eragina.
2. (estatistika) izena · Bi faktore edo aldagaien arteko erlazio estatistikoa beste faktore batek hartzen duen balioaren araberakoa deneko egoera.
1. (estatistika) izen · Inkestatua definitutako xede-talde edo populazioko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko prestatzen den galdera, orokorrean galdesortaren hasieran jartzen dena.
1. (estatistika) izena · Laginak populazioaren adierazgarria izan dadin ikertzaileak bere irizpide propioen arabera garatzen duen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Test batean, test osoko puntuazioaren eta item edo galdera jakin bateko puntuazioen arteko korrelazioa, itemaren fidagarritasuna neurtzeko baliatzen dena.
1. (estatistika) izen · Galdetegi bateko item edo galdera indibidualen egokitasuna aztertzen duen analisi estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Zorizko aldagai baten batez besteko balioa, balio posibleak haien probabilitateen arabera haztatuz kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izena · Datuen banaketa batean, probabilitate-eredu edo hipotesi estatistiko bati jarraituz gero, balio edo kategoria bakoitzak azaldu litzatekeen aldi kopurua edo maiztasuna.
1. (estatistika) izena · Zorizko aldagai baten batez besteko balioa adierazten duen balioa, gerta daitezkeen balioak haietako bakoitzaren probabilitateekin haztatuz kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izen · Muturretako batean maiztasun txikiak eta beste muturrean handiak dituen banaketa estatistikoa, ondorioz grafikoki J hizkiaren edo horren alderantzizkoaren itxura maiztasun-kurba bat duena.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruzko datuen zentro, balio zentral edo erdigunea zenbatetsi egiten duen neurria.
1. (estatistika) izena · Aldagai azalduari buruzko datu errealen eta aldagai azaltzaileen datuetatik aldagai azalduari buruz egiten diren aurresanen arteko hondar karratuen batura minimotzen dituen erregresio-eredua.
1. (estatistika) izena · Eredu batean, aldagai azalduari buruz aurresandako balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, aldagai azalduaren aldakortasun osotik ereduaz azaltzen den zatia dena.
1. (estatistika) izena · Eredu estatistiko batean, aldagai azalduaren balioen haien batezbestekorako desbideratze karratuen batura, beste aldagaien bitartez azaldu beharreko aldakortasun totala adierazten duena.
1. (estatistika) izena · Zorizko esperimentu edo egoera batean gerta daitezkeen kasu edo emaitza posible guztietako bakoitza.
1. (estatistika) izen · Elementu edo objektu multzo bat kategoria edo modalitate batzuetan sailkatzeko ekintza eta horren emaitza.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Jasotako datuen maiztasunen eta haientzat proposatzen den eredu estatistikoak ematen dituen maiztasun teoriko edo esperotakoen arteko distantzia, diskrepantzia edo aldearen neurria.
1. (estatistika) (estatistika) izen · izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/5=%20ko maiztasun edo probabilitateko bost tartetan banatzen duten lau balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten bost tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen kintila, ..., bosgarren kintila).
1. (estatistika) izena · Tarteetan bildutako datu-banaketa batean, tarteko zabalera-unitate bakoitzeko maiztasun handiena duen klase-tartea.
1. (estatistika) izena · Tarteetan bildutako maiztasun-banaketa batean, tarte edo klase bakoitzeko maiztasuna.
1. (estatistika) izen · Datuak biltzen dituen balio-tarte bateko erdigunea, tarte horren erreferentzia-balio gisa hartzen dena.
1. (estatistika) izen · Klase-tarte bateko muga, behekoa edo goikoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruz ezartzen den balio-tarteetako bakoitza, non datuak bildu egiten diren haien zenbaketa egiteko.
1. (estatistika) izen · Klase-tarte baten luzera, tarteko goi muga ken behe muga eginez kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izena · Tarteetan bildutako banaketa batean, klase-tarteko bateko klase-mugen arteko distantzia edo diferentzia.
1. (estatistika) izen · Historiara aplikatzen estatistika, bereziki datu ekonomikoen azterketarekin loturik.
1. (estatistika) izen · Bi aldagai edo aldagai multzo baten baterako aldaketa.
1. (estatistika) izen · Banaketa estatistiko batean, datuei buruzko kokapen zehatz bat ematen duen neurria, hala nola batezbesteko bat eta gainetik edo azpitik datuen portzentaje jakin bat uzten duen balioa.
1. (estatistika) izena · Erregresio eredu batean, erregresore edo aldagai azaltzaileen arteko korrelazio handia.
1. (estatistika) izena · Zorizko aldagaien segida baten balio baterako edo probabilitate-banaketa baterako erakusten duen konbergentzia edo hurbilketa.
1. (estatistika) izena · Zabalera jakin bateko konfiantza-tarteei buruz, parametroa horren barnean zenbatetan egongo den adierazten duen portzentajea; parametroa ezarri zaion konfiantza-tartean izateko egiantza.
1. (estatistika) izen · Parametro ezezagun bati buruzko konfiantza-tarte bateko balio minimoa edo maximoa, puntu-estimazio bati konfiantza-mailaren eta errore estandarraren araberako balio bat kenduta edo gehituta.
1. (estatistika) izena · Populazio bateko elementuak zuzenean hautatu ordez, haiek biltzen diren multzo batzuk aukeratu eta haietatik elementu guztiak hautatzen dituen laginketa-metodoa.
1. (estatistika) izen · Eskualde bateko mapa, azpieskualde edo eremuak haietako bakoitzean suertatzen den aldagai estatistiko baten balioaren arabera koloreztatu edo bete egiten dituena.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta, multzo gisa harturik, aldagai independente batzuen arteko korrelazioa.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatibo baten eta, jatorrian banaketa normalari jarraitzen diola, dikotomizatu edo bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazioa.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatibo baten eta aldagai dikotomiko baten arteko korrelazio lineala.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aldagai independentean duen eragina baztertuz.
1. (estatistika) izena · Zuzen bati jarraitzen ez dion bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Aldagai edo bektore bien arteko korrelazio-multzoa, aldagai edo bektore horietako batean zehazten diren desfase edo desplazamendu desberdinetarako.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai estatistiko multzoen arteko baterako korrelazioa aztertzen duen teknika.
1. (estatistika) izena · Kurba bati jarraitzen dion korrelazio edo bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Zuzen bati jarraitzen dion korrelazio edo bi aldagai kuantitatiboen erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazioa, beti norabide berean, gorantz edo beherantz, lineala nahiz ez-lineala izan daitekeena.
1. (estatistika) izena · Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat txikitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aurreko bi haietan duen eragina baztertuz.
1. (estatistika) izena · Aldagai bat handitzean, beste aldagai bat handitzen denean gertatzen den erlazio estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Jatorriz kuantitatiboak direla eta banaketa normalari jarraitzen diotela, bi kategoriatan banatu diren, hots, dikotomizatu diren, aldagaien arteko korrelazioa.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai kuantitatiboen arteko erlazio estatistikoaz mintzatuz, aldagai batek gora egitean, beste aldagaiak ere orokorrean gora egiten dueneko egoera.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko batzuen baterako balioak irudikatzen dituen diagrama, aldagai bat handitzean bestea handitu edo txikitu egiten den ikusteko eratzen dena.
1. (estatistika) izena · Korrelazio-koefiziente bat nulua denean gertatzen den egoera.
1. (estatistika) izena · Bi aldagaien arteko erlazio estatistikoa neurtzen duen neurrietako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatibo baten eta jatorriz kuantitatiboa den eta banaketa normalari jarraitzen dion baina ondoren bi kategoriatan banatu den aldagai baten arteko korrelazio-koefizientea.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatibo baten eta aldagai dikotomiko baten arteko korrelazio lineala neurtzen duen koefizientea, Pearson-en korrelazio linealeko koefizientetik zuzenean eratortzen dena.
1. (estatistika) izena · Jatorriz banaketa normalari jarraitzen diotelarik, bi aldagai dikotomizatuen arteko korrelazio-koefizientea, jatorriko aldagaien arteko korrelazio linealeko koefizientea zenbatesten duena.
1. (estatistika) izena · Datu multzo batean, datu azpimultzoen arteko sakabanatzea sakabanatze totalarekin alderatzen duen neurria, aldagai kuantitatibo eta kualitatibo arteko korrelazioa neurtzeko erabil daitekeena.
1. (estatistika) aditza · Fenomeno edo aldagai bati buruz, korrelazio estatistikoa edo, besterik gabe, lotura izan.
1. (estatistika) izen · Banaketa estatistiko bat maiztasun edo probabilitate bereko zati kopuru jakin batean banatzen dituzten balioetako bakoitza.
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/4=%25eko maiztasun edo probabilitateko lau tartetan banatzen duten hiru balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten lau tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen kuartila, ..., laugarren kuartila).
1. (estatistika) izena · Lehenengo kuartiletik hirugarren kuartilera bitarteko datuen batezbesteko aritmetikoa; %25ean moztutako batezbestekoa.
1. (estatistika) izena · Datu multzo batean, lehenengo kuartilaren eta hirugarren kuartilaren batezbesteko aritmetiko sinplea, joera zentraleko neurri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen multzo baterako, hirugarren eta lehenengo kuartilaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) Lehenengo kuartiletik hirugarren kuartilera bitarteko ibiltartearen erdia, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Populazio bateko bariantzaren zenbatesle alboragabea, lagin bariantzaren zuzenketaz kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izena · Kuasibariantzaren erro karratua, populazio bateko desbideratze estandarra alboragabetasunez zenbatesten duen lagin-estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Maiztasun-kurba edo dentsitate-funtzio batek tarte jakin batean abzisa-ardatzaren gainetik hartzen duen azalera, tarte horretako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duena.
1. (estatistika) izena · Banaketa normalaren dentsitate-funtzioa.
1. (estatistika) izena · Banaketa normalaren dentsitate-funtzioaren azpiko azalera tarte batean, aldagaiaren balioa tarte horretan suertatzeko probabilitatea adierazten duena.
1. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko baten zorroztasuna edo erdiguneko datuen kopuruak muturretako datuen kopuruarekin duen erlazioa zehazten duen ezaugarri estatistikoa.
1. (zientzia) izena · Gai, gauza, eremu edo multzo batetik hautatzen den gai, zati edo atala, dagokion osotasunaren berri izateko aztertzen dena.
2. (estatistika) (elipsi) izena · Lagin estatistikoa; populazio batetik gehienetan zoriz hautatu eta aztertzen den elementu sorta, populazioaren ezaugarrien berri izateko.
1. (estatistika) izen · Populazio edo multzo oso baten ezaugarriak modu fidagarri eta egokian islatzen dituen lagin estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Populazioaren ezaugarriak oker islatzen dituen lagina, bereziki hura zoriz behar bezala ez jasotzeagatik.
1. (estatistika) izena · Lagin bateko datuekin kalkulatzen den bariantza, bereziki populazioaren bariantza zenbatesteko.
2. (estatistika) izena · Partikularzki, populazio bariantzaren zenbatesle alboragabe edo zentratua.
1. (estatistika) izena · Populazio batetik hautatzen diren elementuen multzoa, populazioaren ezaugarrien izateko estatistikoki aztertzen direnak.
1. (estatistika) izena · Estatistiko edo zenbatesle bati buruz, haren probabilitate-banaketa, har ditzakeen balioak eta haiei dagozkion probabilitateak zehazten dituena.
1. (estatistika) izena · Lagin bateko datuetatik kalkulatzen den bariantza, populazio-bariantzaren estimatzaile alboragabe edo zentratu gisa.
1. (estatistika) izena · Lagin bateko datuen batezbestekoa, populazioko batezbestekoaren zenbatesle edo estimatzaile gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Lagin estatistiko bat aztertu nahi den populazioaren adierazgarri izan dadin aintzat hartu beharreko alderdien multzoa, horri dagozkion erabaki eta ekintzekin batera.
1. (estatistika) izena · Populazioa definitu eta zehazten duten laginketa-unitateen zerrenda, nondik lagina aukeratuko den.
1. (estatistika) izena · Lagin estatistiko bat osatzen duten elementuen kopurua.
1. (estatistika) aditza · Populazio edo osotasun baten ezaugarrien berri izateko lagin bat hautatu.
1. (parafrasia) (estatistika) izena · Estatistiko, lagin bateko datuekin kalkulatzen den neurria, jatorri duen populazioari buruz zerbait jakiteko erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Populazio batetik lagin edo elementu sorta adierazgarri bat erauzteko prozesua, populazioari buruzko ezaugarriak estimatzearren.
2. (estatistika) izena · Lagin estatistikoak erauzi eta aztertzeko teknika eta metodologien multzoa.
3. (teknologia) izena · Audio eta bideozko seinale analogiko batetik denboran balio jakin batzuk erauzi eta prozesatzea, haiek audio edo bideo digitalera bihurtzeko.
1. (estatistika) izen · Esparru denborazko edo geografiko zabal eta zehazgabe batean edo modu lausoan definituriko populazio batean garatzen den laginketa mota.
1. (estatistika) izena · Populazio geruza edo talde homogeneoetan banatu eta haietatik zorizko lagin bana hartzen duen laginketa, aurrez lagin osorako finkatutako lagin-tamaina geruzako lagin haien artean banatuz.
1. (estatistika) izen · Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
1. (estatistika) izena · Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementua hautatzerakoan hura berriz ere populaziora itzuli eta beraz berriz ere hautatua izan daitekeen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Hautatutako elementu bat erauzi eta gero, hurrengo elementuak hautatzerakoan hura populaziotik baztertu eta beraz berriz ere hautatu ezin daitekeen laginketa-mota.
1. (estatistika) izen · Metodo ez-probabilistikoak nahiz probabilistikoak baliatzen dituen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Lagin baten tamainak populazio osoarekin tamainarekin duen proportzioa.
1. (estatistika) izena · Laginak hartzen diren kokapen zehatza.
1. (estatistika) izena · Lagin bat osatzeko aukeratzen diren elementu edo elementu-multzoetako bakoitza.
1. izena · Alfabeto grekoaren hamaikagarren letra, kappa letraren ondoren eta mu letraren aurretik, alfabetoko latindarraren l (ele) letraren baliokidea.
2. (estatistika) izena · Poisson-en prozesu batean, tarte bakoitzeko gertaeren kopuruaren batezbestekoa adierazten duen ikurra.
1. (estatistika) izena · Etapa anitzeko laginketa batean, lagindu beharreko tamaina handieneko multzo edo konglomeratuetako unitate bakoitza.
1. (estatistika) izena · Hipotesi-proba batean, hipotesi nulua egiazkoa denean, hura baztertzen denean gertatzen den errorea; errore horren probabilitatea.
1. (estatistika) adjektiboa · Banaketa estatistiko bati buruz, banaketa normala baino kurtosi maila handiagoa duena.
1. (estatistika) izen · Egoera bati buruzko jarrera edo baieztapen batekiko adostasuna balioesteko 1-5, 1-7 edo 1-9 bitarteko neurketa-eskala, erabateko desadostasunetik erabateko adostasunera doana.
1. (estatistika) izen · Edonolako populaziotan, lagin batezbestekoa, lagin tamaina handietarako, banaketa normalaren arabera banatzen dela baieztatzen duen teorema.
1. (estatistika) izena · Magnitude ekonomiko baten banaketaren desparekotasuna adierazten duen kurba, elementu edo banakoen portzentaje bakoitzak guztirakotik zenbat hartzen duen zehazten duena.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza agertzen den aldi kopurua.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
1. (estatistika) izena · Klase-tarte bakoitzeko maiztasun bakuna irudikatzen duen histograma.
1. (estatistika) izena · Maiztasun bakunen histogramatik eratortzen den maiztasun-poligonoa.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza hartzen duten datuen kopurua, portzentaje edo proportzio gisa adierazita.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza edo hori baino txikiagoak direnak agertzen diren aldi kopurua.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko bakun bati buruzko datuei dagozkien maiztasun metatuen irudikatzen dituen taula estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Klase-tarte bakoitzeko maiztasun metatua irudikatzen duen histograma.
1. (estatistika) izena · Maiztasun metatuen histogramatik eratortzen den maiztasun-poligonoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek har ditzakeen balio edo modalitate desberdinetarako maiztasunak zehazten dituen adierazpidea, taula bidez edo grafikoki.
1. (estatistika) izen · Histograma edo maiztasunak irudikatzen dituen beste edozein grafikotan maiztasunak adierazten dituen lerroa leunduz sortzen den kurba.
1. (estatistika) izena · Histogramako gailurrak lerro batez lotuz eratzen den diagrama estatistikoa, aldagai estatistikoari dagokion maiztasunen banaketa tarteen barnean nolakoa izan daitekeen irudikatzen duena.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
1. (estatistika) (kartografia) izen · Fenomeno edo ekintza aldi berean edo denbora tarte berean gertatzen den puntuak biltzen dituen mapa.
1. (estatistika) izena · Zorizko segida batean, aldi bakoitzeko emaitza diskretu gertagarri bakoitzaren probabilitatea aurreko aldiko emaitzaren mendean baino ez dagoen prozesu estokastikoa.
1. (estatistika) izena · Banaketa batean, datu kuantitatiboak ordenaturik, guztirako bat bi zati berdinetan banatzen duen datuaren balioa.
1. (estatistika) izena · Beste gertaera jakin bat gauzatu dela jakinda, probabilitatea aldatzen zaion zorizko gertaera.
1. (estatistika) adjektiboa · Banaketa estatistiko bati buruz, banaketa normalaren antzeko kurtosi maila duena.
1. (estatistika) izena · Migrazioen ondorioz herri, eskualde edo herrialde batean izandako biztanleria-aldaketa, positiboa nahiz negatiboa izan daitekeena.
1. (estatistika) izen · Informazioaren bilketan edo behaketan jasotako datu-unitate edo maila txikiena.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistikoaren beste balio guztiak baino maiztasun handiagoa duen balioa.
1. (estatistika) izena · Moda absolutua izan gabe, aldagai estatistikoaren inguruko balioek baino maiztasun handiagoa duen balioa.
1. izen · Zerbait burutu, garatu edo gauzatzeko modua.
2. (hezkuntza) izen · Espainiako batxilergoan, batxilergoaren adarretako bakoitza: zientzia eta teknologia, humanitaterak edo gizarte zientziak.
3. (estatistika) izen · Aldagai kualtitatibo batek hartzen dituen kategorietako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Zorizko aldagai edo aldagai estatistiko batez mintzatuz, batezbestekorako distantziaren potentzia baten itxaropena edo batezbestekoa, banaketa estatistikoa ezaugarritzen duena.
1. (estatistika) izena · Parametroen estimatzaileak eratzeko metodoa, populazio-momentuak lagin-momentuekin berdinduz eta sortzen diren ekuazioetatik parametroak bakanduz.
1. (estatistika) izen · Zoriz gertatzen diren fenomenoak simulatzeko teknika, zorizko zenbakietatik probabilitate desberdinen araberako emaitza artifizialak sortzea helburu duena.
1. (estatistika) izena · Muturretan dauden datu kopuru jakinak ezabaturik kalkulatzen den batezbestekoa, bereziki datu atipikoen eragina saihestearren.
1. (estatistika) (gutxi erabilia) adjektiboa · Aldagai anitzekoa, bi aldagai baino gehiago jaso eta batera aztertzen dituena.
1. (estatistika) izen · Obesitatea, definizio zehatz baten arabera, pairatzen duten gizabanakoen portzentajea populazio batean, maiz eskualdearen, sexuaren eta adinaren arabera bereizita.
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/8=%12.5eko maiztasun edo probabilitateko zortzi tartetan banatzen duten zazpi balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten lau tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen oktila, ..., zortzigarren oktila).
1. (estatistika) izen · Ekoitzitako edo erositako produktu-unitateen lote baten gainean egindako laginketa, zeinaren bitartez lotea onartu edo errefusatu behar den erabakitzen den.
1. (estatistika) izen · Ikerketa zientifiko batean, jarrera, iritzia eta bestelako kontzeptu abstraktuak nola neurtu behar diren zehaztasunez definitzeko prozesua.
1. (estatistika) izen · Jasotako lagin edo kasu bakan batzuetatik ateratzen diren ondorio orokorren baliozkotasuna.
1. (estatistika) izen · Gizabanako-talde jakin bati denboran zehar une desberdinetan jasotako datuetako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Kontingentzia-taula batetik abiaturik, bi aldagai kualitatiboen arteko asoziazioa neurtzen duen koefiziente estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai kuantitatiboen arteko korrelazio linealaren norabidea eta intentsitatea adierazten dituen koefizientea, [-1,1] tarteko balioak hartzen dituena.
1. (estatistika) izena · Pearson-en korrelazio linealeko koefiziente.
1. (estatistika) izena · Banaketa estatistiko baten kurtosi edo zorroztasuna neurtzeko estatistikoa, laugarren mailako momentu zentrala zati laura jasotako desbideratze estandarra eginez kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %1eko maiztasun edo probabilitateko 100 tartetan banatzen duten 99 balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten 100 tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen pertzentila, bigarren pertzentila, ..., 100garren pertzentila).
1. (estatistika) izena · Bi aldagai dikotomikoen arteko asoziazio estatistikoaren indarra neurtzen duen koefizientea.
1. (geometría) izena · Erpina behe aldean eta oinarri goi aldean duen piramidea.
2. (estatistika) izena · Biztanleria-piramide bateza mintzatuz, oinarri estua eta gailur zabala duena, populazio gaztea populazio zaharra baino txikiagoa denean gertatzen dena.
3. (kazetaritza) izena · Bereziki kazetaritzan erabiltzen den kontaketa-teknika, gertakari baten nondik norako nagusiak hasieran azaldu eta gero xehetasunak kontatzera igarotzen dena.
1. (estatistika) adjektiboa · Banaketa estatistiko bati buruz, banaketa normala baino kurtosi maila txikiagoa duena.
1. (estatistika) izena · Ikerketa estatistiko batean, aztertu nahi diren unitate, banako edo indibiduoen multzoa, bereziki hartatik lagin bat hautatu behar denean.
1. (estatistika) izena · Haren elementuak edo unitateak banan-banan zerrendatu daitezkeen populazio estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Migraziorik gabeko populazioa eta beraz haren tamaina jaiotza eta heriotza kopuruen mendean baino ez dagoena.
1. (estatistika) izena · Populazio oso gisa hartzen den datu multzo bateko bariantza.
2. (estatistika) izena · Populazio bateko bariantza, parametro ezezagun gisa lagin-bariantzaren bitartez estimatu ohi dena.
3. (estatistika) izena · Probabilitate-eredu bateko bariantza.
1. (estatistika) izena · Populazio edo eredu estatistiko bat ezaugarritzen duten eta formula estandar baten arabera kalkulatzen diren balio ordenatuetako bakoitza.
1. (estatistika) izena · Probarako estatistikoari buruzko probabilitateak zehazki kalkulatzen dituen proba estatistikoa, lagin tamaina handia edo bestelako baldintzak suposatu gabe.
1. (estatistika) izena · Beste zorizko gertaera bat suertatu edo gauzatu dela jakinda kalkulatzen den probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Bayes-en teoreman oinarrituta, parametro estatistiko ezezagunei buruzko probabilitateetatik abiaturik, haiek eskuratu diren datuen arabera moldatuta eskuratzen diren probabilitateetako bakoit
1. (estatistika) izena · Aldi batzuetan zehar, gertaera bat gauzatu edo balio jakin bat suertatu den aldi kopuruaren proportzioa.
1. (estatistika) izena · Saiakuntza edo behaketa errepikatu batean gertaera jakin bat gauzatzen den aldi kopuruaren proportzioaren bitartez kalkulatzen den probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Zorizko gertaera baten probabilitatea hura agertzen den aldi kopuruen proportzio gisa hartzen duen probabilitatearen interpretazioa.
1. (estatistika) izena · Zorizko gertaera baten maiztasun erlatiboa edo hura agertzen den aldien proportzioa, gertaera horren probabilitate gisa hartzen dena.
1. (estatistika) izena · Zorizko saiakuntza bateko kasu gertagarri guztietatik, gertaera jakin bat emaitza edo ondorio duten aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen den probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Bi zorizko gertaera edo gehiagoren ebakiduraren probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Gertaera bati buruz, hartaz duen ziurgabetasuna nahiz uste eta sinesmenen multzoa kontuan harturik, subjektu batek zenbatetsi edo estimatu egiten duen probabilitatea.
1. (estatistika) izen · Populaziotik lagineko elementuak zoriz edo ausaz aukeratzen dituen teknika eta metodoa.
1. (estatistika) izena · Probabilitatearen eta zorizko fenomenoen eraketa matematikoa latzen duen matematikaren adarra, estatistikaren oinarri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Zorizko aldagaien segida batean, segida aurrera joan ahala, emaitza aparteko baten probabilitatea gero eta txikiagoa dela baieztatzen duen teorema.
1. (estatistika) izen · Lagin bateko elementuak populaziotik probabilitate batzuen arabera, gehienetan zoriz edo ausaz, hautatzen dituen prozedura eta teknika.
1. (estatistika) izena · Proba estatistiko bat garatzeko erabiltzen den estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Pearson-en korrelazio linealeko koefizientea, bereziki bi aldagai kuantitatiboen momentu zentralen produktu edo biderkaduratik kalkulatzen denean.
1. (estatistika) izen · Lurralde bateko populazio edo biztanleriaren eta horren ezaugarrien bilakaerari buruz egiten den aurreikuspena, datu historikoetan oinarrituta.
1. (estatistika) izena · Populazio bateko parametro bat estimatzeko modua, estimatzaile bat harturik, horren balioa kalkulatu eta parametroaren estimazio gisa hartzen duena zuzenean.
1. (estatistika) izen · Bi aldagairi buruzko baterako datuak kartesiar diagrama batean puntu banaz irudikatzen dituen diagrama estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioa esploratzeko erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko kuantitatibo zenbait batera irudikatzen dituen diagrama estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko kuantitatibo batez mintzatuz, datuen arteko distantzia edo, zehazkiago, datuak zentro-neurri batetik orohar zenbat desbideratzen diren adierazten duen neurri estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Maiztasun-banaketa bateko kategoria edo balioak zirkulu bateko kolore desberdinetako sektoreetan haien maiztasunen arabera banatzen dituen diagrama.
1. izena · Sendoa, pertsoneez mintzatuz indartsua eta gauzez mintzatuz gogorra eta iraunkorra, denaren nolakotasuna.
2. (estatistika) izena · Metodo estatistiko batez mintzatuz, hura garatzean onartzen diren hipotesiak edo baldintzak betetzen ez diren kasuetan, baliozkotasuna atxikitzen duenaren nolakotasuna.
1. (estatistika) izen · Tartetan bildutako datuen estatistikoak klase-marka harturik kalkulatzen direnean proposatzen den kalkulu-zuzenketa.
1. (estatistika) izena · Kanpai itxurako probabilitate-banaketa simetrikoa, banaketa normalaren antzekoa, populazio normal baten bariantza ezaguna ez denean estatistiko baten lagin-banaketa gisa agertzen dena.
1. (estatistika) izena · Lagin-tamainatik abiaturik histograma eratzeko tarte kopuru egoki bat ematen duen formula (Herbert Sturges, 1926).
1. (estatistika) izen · Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuei aplikaturiko aldagai-aldaketa baten emaitza, 50 puntuko batezbestekoa eta 10 puntuko desbideratzea izan ditzan.
1. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa batean, batezbestekoaren inguruan probabilitate jakina hartzen duen tarte simetrikoa.
1. (estatistika) izena · Estimatzaile baten balioan oinarrituta parametro estatistiko ezezagun bati buruz kalkulatzen den tartea, konfiantza-maila jakina duena.
1. (estatistika) izena · Klase-tartetan bildu diren datu kuantitatiboen maiztasun-banaketa estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Bi aldagaik hartzen dituzten balio konbinazio guztietarako datu edo informaziorenb at ematen duela taula.
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/3=%33.33ko maiztasun edo probabilitateko hiru tartetan banatzen duten bi balioetako bakoitza.
2. (estatistika) izen · Delako balioek banatzen dituzten hiru tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen tertzila, bigarren tertzila eta hirugarren tertzila).
1. (estatistika) adjektiboa · Aldagai dikotomizatu biren arteko korrelazioa eta hori neurtzen duen koefizienteari dagokiona.
1. (ekonomia) (estatistika) izena · Henri Theil (1924-2000) herbeheretar ekonomialariak garatutako indizea, errentaren kontzentrazioa aztertzeko erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Egoera jakin batetik egoera jakin batera igarotzeko probabilitatea, Markov-en kateetan eta bestelako probabilitate-ereduetan erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Datu-multzo jakin eta konkretu bati aplikatzen zaizkion teknika edo prozedura estatistikoen multzoa, haietatik informazio jakingarria erauzteko asmoz.
1. (estatistika) izen · Maiztasun edo probabilitate handienak mutur bietan dituen banaketa estatistikoa.
1. (estatistika) (gutxi erabilia) adjektiboa · Aldagai bakarrekoa, aldagai bakarra jaso eta aztertzen duena, beste aldagaiekin duen erlazioari erreparatu gabe.
1. (astronomia) izen · Espazioan eta denboran existitzen den guztia.
2. (estatistika) izen · Ikergai den multzo edo kolektiboa osoa, nondik lagina erauziko den.
1. (estatistika) izen · Urte bateko hilabete batetik aurreko urteko hilabete berdinarekin alderaturik magnitude batek izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
1. (estatistika) aditza · Banaketa batean balio jakinetatik harago dauden muturreko datuei balio jakin horiek esleitu, muturretako datu horiek estatistikoen kalkuluan eragin dezaketen distortsioa saiheste aldera.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen multzo batean, muturreko datuak erdialdeko datu gertuenarekin berdintzea, datu atipikoen eragina baztertzeko.
1. (estatistika) izena · 2 bider 2 kontingentzia-tauletako asoziazio nominal eta ordinala neurtzen duen koefizientea, George Udny Yule (1871-1951) estatistikariaren izena daramana.
1. (estatistika) izena · Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.
1. (estatistika) izena · Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa banaketaren batezbestekotik desbideratzeko probabilitatea, segida luzatzean nahi bezain txikia izango dela baieztatzen duen teorema.
1. (estatistika) izena · Banaketa bereko zorizko aldagaien batezbestekoa, lagin-tamaina infiniturantz doanean, ia ziurtasun osoz haietako bakoitzaren batezbestekoarekin bat datorrela baieztatzen duen teorema.
1. (estatistika) izena · Zenbaki batez neurtzen den aldagai edo magnitudea.
1. (kartografia) izena · Mapa batean mapako distantzien eta distantzien arteko proportzioa adierazten duen zatikia, mapako distantzia bati zenbateko distantzia erreala dagokion kalkulatzeko erabiltzen dena.
2. (estatistika) izena · Zenbakiz neurtzen duen neurketa-eskala, partikularzki tarte-eskala eta arrazoi-eskala.
1. (estatistika) izena · Parametro ezezaguna zenbatetsi edo estimatzeko lagin-datuetan oinarrituako formula.
1. aditza · Kopuru edo magnitude bateko balioa zehazki edo gutxi gorabehera ezarri.
2. aditza · Zerbaiten kalkulua egin.
3. (estatistika) aditza · Partikularzki, parametro baten balio ezezaguna kuantifikatu, lagin bateko datuetan oinarrituta.
1. (estatistika) izen · Elementu batzuen artean jasotako aldagaien batezbestekoek osatzen duten puntua.
1. (estatistika) izen · Zentsua osatu eta hango biztanleriari buruzko datu estatistikoak jasotzeko asmoz, lurralde bat banatzen den eremu administratibo eta geografikoetako bakoitza.
1. (estatistika) izen · Laginketa sistematikoan lehenengo hautespen-tartetik zoriz aukeratzen den elementua.
1. (estatistika) izen · Zorizko gertaera baten emaitza bakoitzari zenbaki bat esleitzen dion aldagaia.
1. (estatistika) izena · Multzo batetik elementuak aukeratzerakoan, eta bereziki laginketa egiterakoan, haiek zoriz aukeratzea.
1. (estatistika) izena · Elementuak zoriz hautatu diren lagin estatistikoa.
1. (estatistika) izena · Lagin bateko elementuak zoriz edo probabilitate berdinarekin hautatzen dituen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Lagineko elementuak zoriz hautaturik, probabilitate bereko laginak hautatzen dituen laginketa-mota.
1. (estatistika) izena · Hainbat emaitza posible eta aurreikusezinak izan ditzakeen saiakuntza edo fenomenoa.
1. (estatistika) izena · Erregularra ez den elementu jakin batzuen segida eta beraz aurresanezina dena.
1. (estatistika) izena · Multzo edo tarte batetik zoriz hautatutako zenbakia, bereziki zorizko laginketa edo simulazio estokastikoa egiteko erabiltzen dena.
1. (estatistika) aditz · Prozedura estatistiko batean elementuak edo tratamenduak zoriz edo ausaz esleitu.
1. (estatistika) izena · Aldagai kuantitatiboko datuak irudikatzen dituen grafikoa, datu bakoitzean zifra nagusiak (zurtoina) eta azken zifrak (hostoak) bereizi eta zurtoin berean dauden datuak biltzen dituena.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara