estimatzaile
Atzizkia: -tzaile
1. (estatistika) izena · Parametro bateko balio ezezaguna lagin bateko datuetatik zenbatetsi edo estimatzeko formula.
Gaztelaniaz: estimador [estadística]
Sinonimoak: zenbatesle
Loturiko hitzak
etorreren banaketa1. Subjektu edo unitate bakoitza norabait heldu, sartu edo eskuratu egiten den denborazko unearen banaketa estatistikoa.
probabilitate klasiko1. Zorizko saiakuntza bateko kasu gertagarri guztietatik, gertaera jakin bat emaitza edo ondorio duten aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen den probabilitatea.
korrelazio estatistiko1. Aldagai kuantitatibo bat beste aldagai kuantitatibo batekin duen erlazioa, bereziki bat igotzean bestea igo edo jaitsi egiten den ezartzen duena.