exoplaneta
Aurrizkia: exo-
1. (astronomia) izena · Eguzkia ez den beste izar baten inguruan orbita duen planeta; eguzki-sistematik kanpoko planeta.
Ingelesez: exoplanet
Loturiko hitzak
Drake-ren ekuazio1. Esne Bidean bizi eta gizakiekin komunikatu litezkeen zibilizazio estralurtarren kopurua parametro batzuen arabera zenbatesten duen ekuazio edo formula (Frank Drake astronomoa, 1930-2022).
argi-urte1. Unibertsoko astro eta beste egituren arteko distantzia itzelak neurtzeko unitatea da, argiak urtebetean zeharkatzen duen distantziarekin bat datorrena, gutxi gorabehera 9.46 × 10 ber 12 km.
planetesimal1. Planeta-sistemen sorreran eta garapenean, materia bilduz sortzen diren gorputz txikiak, haiek berriz ere bilduz planetak osatzeko materia ekartzen dutenak.