faktore komun
Esparrua: lokuzioa
1. (matematika) izena · Zenbaki edo adierazpen algebraiko batzuei buruz, haietako bakoitza bidertzen duen faktore edo biderkagaia; adibidez, 6x eta 9x adierazpenen faktore komuna 3x da.
Gaztelaniaz: factor común [de dos expresiones]
2. (matematika) izena · Adierazpen algebraiko edo polinomio batean, haren terminoak biderkatzen dituen faktore konstantea; adibidez, 4x+6xy polinomioan 2x faktore komuna da.
Gaztelaniaz: factor común [de polinomio o expresión algebraica]
Loturiko hitzak
egiantz-arrazoi1. Proba diagnostiko bat positiboa izateko probabilitatea gaixotasun jakin bat dutenen artean gaixotasuna ez dutenen artean baino zenbat bider handiagoa den adierazten duen arrazoi edo zatidura.
2. Hipotesi estatistiko bat aintzat harturik lagin jakin bat suertatzeko probabilitatea beste hipotesi bat aintzat harturik baino zenbat aldiz handiagoa den adierazten duen arrazoi edo zatidura.
aldagai bitar1. Bi balio baino hartzen ez dituen aldagaia.
lokomozio-aparatu1. Gizakiari eta beste animalia-espezieei buruz, haien gorputza mugiarazten duten egitura organikoen multzoa, hala nola hezurrak eta giharrak.