fotokazetaritza
1. (kazetaritza) izena · Fotokazetariaren edo argazkia kazetaritza-laneterako egiten dituen argazkilariaren lanbidea.
2. (argazkilaritza) izena · Gertakari sozialak argazki bidez dokumentatzen dituen kazetaritzaren eta argazkigintzaren azpigeneroa.
Loturiko hitzak
elkarrizketatu1. Zerbaiten berri izateko galderak egin, horien erantzunak jasotzeko.
elkarrizketa1. Lagun bi edo gehiagoren arteko solasaldia.
2. Zerbaiten berri jasotzeko pertsona batek beste bati edo batzuei egiten dien galdera sorta, erantzunekin batera.
3. Eragile batzuek interes desberdinak dituzten edo gatazkan dauden egoera batean, adostasun eta kontsentsu batera iristeko prozesua, bestearen interesak partekatuz eta bateratuz.
negatibo1. Zenbaki bati buruz, zero baino txikiagoa dena.
2. Kaltegarri edo desegokitzat hartzen dena.
3. Elektroiak jasotakoan sortzen den karga elektrikoa nahiz karga elektriko hori duen elementua.
4. Ezezko emaitza ematen duena.
5. Argiak eta ilunak alderantzizkatuak dituen pelikula.