Kategoria: argazkilaritza

airetiko argazki

1.  (argazkilaritza)  izena · Aireontzi batetik hartutako argazkia.

airetiko argazkilaritza

1.  (argazkilaritza)  izena · Airetiko argazkiak egiteko teknika.

foku-distantzia

1.  (matematika)  izena · Elipse edo hiperbola batean, fokuen arteko distantzia.

2.  (argazkilaritza)  izena · Argazki- edo bideo-kamera batean leiarren eta plano fokalaren arteko distantzia, zeinaren bitartez ikus-angelua ezartzen den.

laukiratu

1.  (argazkilaritza)  aditz · Objektu edo irudi bat lauki batera doitu edo mugatu.

negatibo

1.  (matematika)  izenondo · Zenbaki bati buruz, zero baino txikiagoa dena.

2.   izenondo · Kaltegarri edo desegokitzat hartzen dena.

3.  (fisika)  izenondo · Elektroiak jasotakoan sortzen den karga elektrikoa nahiz karga elektriko hori duen elementua.

4.   izen ·  izenondo · Ezezko emaitza ematen duena.

5.  (argazkilaritza)  izen · Argiak eta ilunak alderantzizkatuak dituen pelikula.

zeluloide

1.  (kimika)  izena · Zelulosatik ekoizten den plastikozko gaia, gehienetan xingola eran, pelikula fotografiko eta zinematografiko gisa erabiltzen dena.

2.  (argazkilaritza) (zinema)  izena · Delako pelikula.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza