hargune
1. (teknologia) izena · Isurkari edo gasen hornikuntzarako edo seinale elektrikoak edo elektromagnetikoak jasotzeko puntu edo gailua, sare fisiko batera konektaturik dagoena.
Loturiko hitzak
segmentu1. Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.
2. Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.
3. Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.
4. Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.
5. Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.
abeilanagailu1. Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitzeko fresa.
eguzki-energia1. Eguzkiaren erradiaziotik lorturiko energia-iturri berriztagarria, erradiazio horrek sortzen duen beroa aprobetxatuz edota panel fotovoltaikoen bitartez elektrizitatea sortuz.