Kategoria: teknologia

3D inprimagailu

1.  (teknologia)  izena · Beraien irudikapen digitala zehazten duen fitxategi informatiko batetik abiatuz, hiru dimentsiotako objektuak egiten dituen gailua.

abeilanagailu

1.  (teknologia)  izen · Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitzeko fresa.

abeilanaketa

1.  (teknologia)  izen · Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaltzeko ekintza, barruko bizarrak kendu eta torlojua ondo sartzeko.

abeilanatzaile

1.  (teknologia)  izen · Abeilanatu edo azalera batean egindako zuloko sarrera zabaldu eta garbitzeko fresa.

admitantzia

1.  (teknologia)  izena · Zirkuitu elektriko batean, korronte elektrikoa igarotzeko erraztasuna neurtzen duen magnitudea, inpedantzia elektrikoaren alderantzizkoa.

aerosorgailu

1.  (teknologia)  izena · Haizearen mugimendutik elektrizitatea sortzen duen gailua, haize-errotaren antzekoa.

aginte-kabina

1.  (teknologia)  izen · Ibilgailu, gailu eta instalakuntza teknikoetan, haiek maneiatzeko gela txikia, monitore, neurgailu eta tresneria berezituaz hornitua.

arbastatu

1.  (teknologia)  aditza · Harrizko edo zurezko pieza bat lantzean, kendu beharreko kanpoko zati handienak kendu.

aurrezkailu

1.  (teknologia)  izen · Energiaren kontsumoa aurreztu edo murriztu egiten duen gailua.

automatizazio

1.  (teknologia)  izena · Ataza, lan edo jarduera bat gizakiaren esku hartze txikiagoarekin garatzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa eta horien inplementazioa.

azeleragailu

1.  (teknologia)  izen · Azeleratu edo abiadura handitzeko ibilgailuetan izaten den gailu edo mekanismoa.

azpiestazio elektriko

1.  (teknologia)  izena · Eremu jakin baten hornidura elektrikorako instalakuntza, beste instalakuntza nagusi baten atala dena.

baliabide energetiko

1.  (teknologia)  izena · Energia-baliabidea.

beiraztaketa

1.  (teknologia)  izena · Beiraztatu edo zerbaiti beiraren itxura edo propietateak emateko ekintza eta horren ondorioa.

besarkagailu

1.  (teknologia)  izena · Beste pieza bat besarkatu edo inguratuta, hura eutsi, finkatu edo beste pieza batzuei lotzeko erabiltzen den pieza.

bideokontsola

1.  (teknologia)  izena · Pantaila bati konekatuta edo pantaila bat integraturik duela, aginte batzuen bitartez bideojokoetan jolasteko gailu elektronikoa.

bionika

1.  (teknologia)  izena · Egitura, sistema eta prozesu biologikoen diseinua ingeniaritzan, arkitekturan eta beste alorretan aplikatzen duen teknologia-arloa.

birfindegi

1.  (teknologia)  izen · Lehengai jakin batzuk, adibidez petrolioa eta azukrea, birfintzeko industria instalakuntza.

egonkorgailu

1.  (teknologia)  izen · Tentsio elektrikoa edo jariakin baten presioa egonkortu edo erregulatzen duen gailua.

eguzki-energia

1.  (teknologia)  izen · Teknologia fotoboltaikoaren bitartez eguzkiaren argia tentsio elektrikoa bihurtuz eskuratzen den energia.

eguzki-energia

1.  (teknologia)  izena · Eguzkiaren erradiaziotik lorturiko energia-iturri berriztagarria, erradiazio horrek sortzen duen beroa aprobetxatuz edota panel fotovoltaikoen bitartez elektrizitatea sortuz.

eguzki-panel

1.  (teknologia)  izena · Eguzkiaren argia jasotzen duen pieza errektangularra, energia termiko edo fotovoltaikoa sortzeko erabiltzen dena.

ehungailu

1.  (teknologia)  izena · Hariak ehuntzen dituen gailu edo makina.

ehungailu

1.  (teknologia)  izen · Ehundu edo hariak eta zuntzak elkarri lotzeko makina.

elektrifikazio

1.  (teknologia)  izen · Toki bat sare elektriko batera lotu edo hartaz hornitu.

2.  (teknologia)  izen · Zerbaitek elektrizitatez funtziona dezan beharrezko lanak egin.

elektromekanika

1.  (teknologia)  izena · Elektrizitatez funtzionatzen duten gailu mekanikoei buruzko ingeniaritza-arloa.

energia fotovoltaiko

1.  (teknologia)  izena · Efektu fotoelektrikoa baliatuz argiaren erradiaziotik elektrizitatea sortzen duen energia-iturria, horretarako zelula eta panel fotovoltaikoak baliatuz.

energia-baliabide

1.  (teknologia)  izena · Energia sortzeko gai den edonolako elementu edo fenomenoa.

energia-baliabide

1.  (teknologia)  izen · Energia-iturri moduan erabili daitekeen baliabidea, hala nola eguzkiaren argia, ura, petrolioa eta ikatza.

erantzungailu

1.  (teknologia)  izen · Deitu nahi den pertsonak telefonoa hartzen ez duenean, hari ahozko mezua uzteko aukera ematen duen gailua edo sistema.

eskularru dielektriko

1.  (pluralean) (teknologia)  izena · Elektrizitate-deskargak saihesteko diseinaturiko eskularrua.

estanpazio

1.  (teknologia)  izena · Azalera batean formak eta irudiak inprimatu edo markatzeko teknika eta horren emaitza.

estereomikroskopio

1.  (teknologia)  izena · Irudi mikroskopikoak hiru dimentsiotan erakusten dituen mikroskopioa.

fresa

1.  (teknologia)  izen · Hortz ebakitzaileak dituen metalezko pieza, hura azkar biraraziz azalera bateko materiala jan egiten duena, hari forma jakina emateko.

giltzadura

1.  (anatomia)  izen · Hezur bien arteko lotura egiten duten ehunen multzoa.

2.  (teknologia)  izen · Bi piezen arteko lotura, haien arteko mugimendua ahalbidetzen duena.

3.  (hedaduraz)  izen · Gai bat garatzeko oinarrizko ideia.

gurpil

1.  (teknologia)  izena · Ibilgailuak lurzoruan edo gainazal bnatean higitzeko baliatzen duten pieza biribila, ardatz baten inguruan mugitzen dena.

hargune

1.  (teknologia)  izena · Isurkari edo gasen hornikuntzarako edo seinale elektrikoak edo elektromagnetikoak jasotzeko puntu edo gailua, sare fisiko batera konektaturik dagoena.

holografia

1.  (teknologia)  izen · Argia manipulatuz hiru dimentsiotako irudiak sortzeko teknologia.

holografiko

1.  (teknologia)  izenondo · Holografia edo hiru dimentsiotan argiaren bitartez irudiak sortzeko teknologiari dagokiona; teknologia hori erabiliz garatutakoa.

hotz industrial

1.  (teknologia)  izen · Hozkailuak, hotz-kamarak, hozte-sistemak, gela-makinak eta orokorrean hotza artifizialki sortzearekin loturiko teknologia eta industria.

IKT

1.  (teknologia)  izena · Informazio eta Komunikazio Teknologia.

inprimagailu matrizial

1.  (teknologia)  izena · Buru txiki bat zinta tintadun baten aurka kolparaziz, paperean dokumentu digital bateko karaktereak inprimatzen dituen gailua, karaktere horiek bakoitzari dagokion puntu-matrizeaz irudikatuz.

inprimagailu termiko

1.  (teknologia)  izena · Berotzen diren orratzen antzeko elementuak paper termosentikor baten gainean mugiaraziz dokumentu digitalak inprimatzeko erabiltzen den gailua.

isurketa-ezpain

1.  (teknologia)  izena · Isurkarientzako ontzi, gordailu eta antzekoetan, haien ertzeetan ezartzen den ezpain moduko kurbadura, isurkaria kanpoko azaleran zehar zabal ez dadin.

itopuntu

1.  (teknologia)  izen · Martxan ari diren makina eta gailuetan, mugimendua edo indarra transmititzen ez den egoera.

2.  (ekonomia)  izen · Diru-sarrerak eta gastuak edota bi aukera desberdinetako gastuak berdintzen direneko egoera.

kanal

1.   izena · Ura bideratzen duen lubaki estu eta luzea.

2.  (teknologia)  izena · Irrati edo telebista-seinale jakin bat zabaltzen duen uhinen tartea.

3.  (teknologia)  izena · Delako seinaleak igortzen dituen gailua.

4.   izena · Delako seinale horien bitartez emanaldiak igortzen dituen erakundea.

5.  Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak bezeroen eskura jartzeko modua.

kapazitantzia

1.  (teknologia)  izena · Kondentsadore edo beste gailu batek energia elektrikoa gordetzeko ahalmena, jaso dezakeen karga elektriko handiena hartan dagoen potentzial diferentziaren artean zatituz kalkulatzen dena.

konduktu

1.  (anatomia)  izen · Organismo baten barruan, gai bat, izan solido, likido edo gasa, kanpotik jaso, kanpora bota edo organo batetik bestera eramateko hodi gisako kanala.

2.  (teknologia)  izen · Edonolako gai edo materialak toki edo pieza batetik bestera eramateko pasabidea.

konektatu

1.  (teknologia)  aditz · Gailu edo sistema bateko bi elementu edo osagai lotu, gailu edo sistema horretako funtzionamendua abiarazteko.

2.   aditz · Bi pertsona komunikatzen edo harremanetan jarri.

laborategi

1.  (teknologia)  izen · Arlo jakin batean, hala nola kimikan edo fisikan, esperimentu zientifiko eta teknikoak egiteko instalakuntza, horretarako egokiak diren tresna eta gailuez hornitua.

laginketa

1.  (estatistika)  izena · Populazio batetik lagin edo elementu sorta adierazgarri bat erauzteko prozesua, populazioari buruzko ezaugarriak estimatzearren.

2.  (estatistika)  izena · Lagin estatistikoak erauzi eta aztertzeko teknika eta metodologien multzoa.

3.  (teknologia)  izena · Audio eta bideozko seinale analogiko batetik denboran balio jakin batzuk erauzi eta prozesatzea, haiek audio edo bideo digitalera bihurtzeko.

laginketa-maiztasun

1.  (teknologia)  izena · Seinale analogiko batetik seinale digitala eratzeko aldiro hartzen den balio kopurua, gehienetan kHz-tan neurtua.

laser-inprimagailu

1.  (teknologia)  izena · Laser-sorta bat igorrita, danbor batean ionizazio bitartez haiek proiektatuz eta ondoren haien gainean tonerra isuriz dokumentu digitalak inprimatzen dituen gailua.

lerrokako inprimagailu

1.  (teknologia)  izena · Dokumentu digitalak, lerroz lerro inprimatzen duen gailua, karakterez karaktere edo orrialdez orrialde inprimatzen dutenak ez bezalakoa.

lokagune

1.  (teknologia)  izen · Motorrak eragindako indarra edo mugimendua transmititzen ez deneko egoera.

2.  (ekonomia)  izen · Sarrerak eta kostuak edota bi aukera desberdinetako kostuak berdintzen direneko ekoizpen- edo salmenta-maila.

matrize

1.  (matematika)  izena · Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.

2.  (teknologia)  izena · Trokel batean, puntzoia beheratzen denean, azpian jotzen den pieza, trokelatu beharreko xaflari nahi den forma ematen diona.

3.  (biologia)  izena · Organismo bateko zelulak murgiltzen diren ingurune fisiologikoa.

mekanizagarritasun

1.  (teknologia)  izena · Material jakin bat makina-erremintaz lantzeko duen gaitasuna.

metalurgia

1.  (teknologia)  izena · Meatik metalak erauzi eta konbinatzeko tekniken multzoa.

mikromodulu

1.  (teknologia)  izen · Gailu bateko osagai bereizia, beste mekanismoekin lotura minimoa duena eta aise jarri edo ordeztu daitekeena.

2.  (hezkuntza)  izen · Irakasgai multzo txiki eta bereizia, jakintza arlo konkretu bati buruzkoa.

nanoeskala

1.  (teknologia)  izen · 1-100 nanometro bitarteko eskala edo magnitude-ordena, neurri horretako objektuak biltzen dituena.

pibote

1.  (teknologia)  izena · Beste pieza bat ahokatu edo sartu egiten pieza.

2.   izena · Azalera batean jartzen den pieza edo elementua luzea, zeinaren inguruan beste elementu batzuk kokatu edo mugitzen diren edo tope gisa.

robotika

1.  (teknologia)  izena · Robot edo objektuak era automatikoan eta gutxi gorabehera autonomoan manipulatzeko gailuak diseinatu, garatu eta aplikatu egiten duen ingeniaritzaren adarra.

robotiko

1.  (teknologia)  adjektiboa · Robotei edo robotikari dagokiena; robota baliatuz funtzionatzen duena.

sare elektriko adimendun

1.  (teknologia)  izena · Elektrizitatea erabiltzaile bakoitza kontsumitzailea edo ekoizle bihur dezakeena, une oro erabiltzaile bakoitzak energia kontsumitzen edo sortzen duen monitorizatu eta kudeatzen duena.

sare pribatu

1.  (teknologia)  izena · Telekomunikazio-sare batez mintzatuz, hartara konektatzeko murrizketak edo baldintzak ezartzen dituena.

2.   izena · Ikastetxe edo osasun-zentroei buruz, jabetza pribatukoak diren zentroen multzoa.

segmentu

1.  (matematika)  izena · Bi puntuk mugatzen duten lerro-zatia.

2.  (enpresa)  izena · Produktu- edo zerbitzu-mota jakin bati buruz behar eta eskakizun berdintsuak dituen kontsumitzaile-taldea.

3.  (hizkuntzalaritza)  izena · Esaldi bat osatzen duten zatietako bakoitza, horren hizkuntza-analisia egite aldera.

4.  (zoologia)  izena · Intsektu eta beste animalia batzuengan, egitura berdintsua duten gorputz zatietako bakoitza.

5.  (teknologia)  izena · Motor baten pistoien perimetroan finkatzen den eraztuna, pistoia zilindrora doitzeko erabiltzen dena.

segurtagailu

1.  (teknologia)  izen · Mekanismo bat abian ez jartzeko segurtasunez ezartzen den gailua, jarri eta kendu egin daitekeena.

tinta-zurrustazko inprimagailu

1.  (teknologia)  izena · Hoditxo batetik tinta-tantak paperera jaurtiz dokumentu digitalak imprimatzen dituen gailua.

tintazko inprimagailu

1.  (elipsi) (teknologia)  izena · Tinta-zurrustazko inprimagailu.

transistore

1.  (teknologia)  izena · Zirkuitu elektroniko batean, pultsu elektrikoa eraldatzeko gailua.

2.  (teknologia)  izena · Irrati hargailua.

transmisore

1.  (teknologia)  izena · Uhin elektromagnetikoak igortzen dituen gailua.

txakur

1.  (zoologia)  izena · Kanidoen familiako ugaztun etxekotua, lanerako edo maskota moduan erabiltze dena, arrazaren arabera tamaina eta itxura oso ezberdinak dituena.

2.  (gutxiesgarria)  izena · Poliziako kidea.

3.  (gutxiesgarria)  izena · Pertsona maltzurra.

4.  (adierazkorra)  adjektibo · Eguraldiari buruz, txar-txarra.

5.  (teknologia)  izena · Mekanizazioan, pieza eutsi eta finkatzeko baliatzen den brida modukoa.

txirbil

1.  (teknologia)  izen · Zura, metala edo beste material bat lantzean sortzen den zerrenda mehe kiribil edo kurbatua.

txirlora

1.  (bizk) (teknologia)  izen · Txirbila.

upel elektrolitiko

1.  (kimika) (teknologia)  izena · Bi elektrodoz eta tarteko ontzi batez osaturiko gailua, energia elektrikoaz ontziko elektrolitoaren anioiak anodora eta katioiak katodora bideratuz haietan erreakzio kimikoa eragiten duena.

zentral nuklear

1.  (teknologia)  izen · Elementu edo substantzia kimiko batzuen fisioa eragin eta hotik askatzen den beroa elektrizitate bihurtzen duten instalakuntza.

zirrindola

1.  (teknologia)  izen · Zirkunferentzia formako pieza, gehienetan metalezkoa.

2.  (teknologia)  izen · Metal edo beste material bateko pieza, erdiko zulo zirkular batekin, torloju batean ahokatu eta azkoin batez estutuz, torlojuko buruaren eta azkoinaren arteko karga banatu egiten duena.

zirringila

1.  (teknologia)  izen · Txirbila.

zuntz optiko

1.  (teknologia)  izen · Plastiko edo beirazko harizpi mehea, argia transmititzen duena, argiztapenerako eta datuen transmisio azkarrerako erabiltzen dena.

zurrustazko inprimagailu

1.  (elipsi) (teknologia)  izena · Tinta-zurrustazko inprimagailu.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza