kanpainaurre
Atzizkia: -aurre
1. izena · Hauteskunde-kanpainaren aurreko denbora, non alderdi politikoek eta hautagaiek, botoa eskatzen ez duten arren, haien hautagaitza eta programak aurkezten dituzten.
Gaztelaniaz: precampaña [electoral]
Tesaurus: hauteskundeak
Loturiko hitzak
hauteskunde-gau1. Hauteskundeak ospatu diren egunaren ondorengo gaua, non botoen zenbaketa egiten den eta ordezkari eta analista politikoek emaitzen balorazioa egiten duten.
gogoeta-egun1. Bozketa edo hauteskundeen aurreko eguna, non hauteskunde-kanpaina legez eten egiten den, teorian hiritarrek injerentziarik gabe eta askatasunez euren botoa erabaki dezaten.
hautesle-errolda1. Hauteskunde batean, boto-eskubidea duten hiritarren zerrenda.