kanpai

kanpai
1.   izena · Aho zabaleko eta ipurdi estuko ontzi alderantzikatuaren forma duen metalezko tresna, barruan mihi batez hornitua, astinduz gero danbadak sorrarazten dituena mihia ontziaren aurka jotzean.
Gaztelaniaz: campana
Zer: tresnak
Sinonimoak: ezkila

2.   izena · Kanpaiak sortzen duen soinua.
Gaztelaniaz: campanada
Tesaurus: soinua

3.   izena · Kanpai forma duen edozein objektu edo pieza.
Gaztelaniaz: campana [pieza campaniforme]

Loturiko hitzak

afono

1. Hotsik sortzen ez duena.

sirena

1. Mitologia anitzetako itsasoko izakia, emakume itxurakoa baina sabelaldea eta buztana, hanken ordez, arrainarenak dituena.

2. Soinu ozen, sarkor eta luzea sortzen duen gailua, arriskuaz ohartarazteko edota beste zerbaiten seinale erabiltzen dena; delako gailuak ateratzen duen hotsa.

irrintzi

1. Zaldiek atsegina, beldurra eta bestelako emozioak adierazteko muturretik atera ohi duten hots zolia.

2. Euskal Herriko eta kultura batzuetako kideen artean ohikoa edo tradizionala den oihua, deiadar gisa edo alaitasuna adierazteko egiten dena.

3. Zerbaitek ardatz baten inguruan biratzean ateratzen duten hots desatsegina.


Inguruko hitzak

kanibalismo kanila kanilako ur kanoikada kanpai kanpaina mediatiko kanpainaurre kanpamentu kanpo angelu kanpo espazio

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza