oktil
1. (estatistika) izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/8=%12.5eko maiztasun edo probabilitateko zortzi tartetan banatzen duten zazpi balioetako bakoitza.
Oharrak
Oktil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo oktila, bigarren oktila, ..., zazpigarren oktila.
Gaztelaniaz: octil
Sinonimoak: 8-kuantil
2. (estatistika) izen · Direlako balioek banatzen dituzten zortzi tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen oktila, ..., zortzigarren oktila).
Gaztelaniaz: octil
Loturiko hitzak
azpiestaldura1. Populazioa bat zerrendatzean sartu beharreko elementu guztiak ez sartzea.
2. Zerbitzu bat hura eskatu edo behar duten baino pertsona kopuru txikiago bati eskaini eta ematea.
itxarondako maiztasun1. Datuen banaketa batean, probabilitate-eredu edo hipotesi estatistiko bati jarraituz gero, balio edo kategoria bakoitzak azaldu litzatekeen aldi kopurua edo maiztasuna.
egiantz handienaren metodo1. Parametro estatistikoak estimatzeko metodoa, non lagin baterako lagin hori suertatzeko probabilitatea maximotzen duen parametroaren balioa parametroaren estimatzailetzat hartzen duena.