sexu
1. (biologia) izena · Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
Gaztelaniaz: sexo [tipo de reproducción]
2. (biologia) adjektiboa · Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.
Gaztelaniaz: sexual [tipo de reproducción]
3. izena · Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
Gaztelaniaz: sexo [masculino, femenino]
4. (sexologia) izena · Gizakien artean, sexu harremanen praktika eta horren inguruko portaera.
Gaztelaniaz: sexo [prácticas sexuales]
Sinonimoak: sexualitate
5. Gizakiengan, gizonak (sexu maskulinoa) edo emakumeak (sexu femeninoa), orokorrean.
Gaztelaniaz: sexo [conjunto de hombres o mujeres]
6. izena · Gizon edo emakume bati buruz, haren genitalak.
Gaztelaniaz: sexo [genitales]
Loturiko hitzak
homosexualtasun1. Homosexualitate.
fisiologiko1. Fisiologiari edo organismo baten funtzionamenduari dagokiona.
aitzindari1. Talde baten buru edo gidaria.
2. Ekimen edo jardun batean bide berriak zabaltzen dituen pertsona.
3. Zerbait gertatuko dela adierazten duen zantzu edo aurrekaria.
4. Konposatu biologiko bateko hasierako forma.