suebaki
1. izena · Basoaren erdian egindako bide zabala edo lubakia, sua alde batetik bestera hedatzea eragozten duena.
Gaztelaniaz: cortafuegos [bosque]
Sinonimoak: suhesi
2. (informatika) izena · Sistema informatiko batean, sarbide ezezagun eta arriskutsuak saihesteko aplikazioa.
Gaztelaniaz: cotafuegos [informática]
Loturiko hitzak
kodetu1. Mezu, informazio edo datu batzuk erregela zehatz batzuk erabiliz modu egituratu batean eratu.
2. Algoritmo edo erregela batzuk erabiliz, mezu bat sekretu bihurtu erregela horiek ezagutzen ez dituenarentzat.
3. Gai bati buruzko arau edo lege batzuk testu bateratu batean bildu.
ataza anitzeko1. Programa informatiko batzuk batera exekutatzeko gai dena.
aplikazio1. Zerbait zertarako eta nola erabiltzen den.
2. Zerbait abian, indarrean edo praktikan jartzea.
3. Erabilera praktiko jakina duen programa informatikoa.
4. Bi multzoen arteko erlazioa, zeinaren arabera multzo bateko elementu orori beste multzoko elementu bakar bat dagokion.