tangente

tangente
1.  (matematika)  izena ·  adjektiboa · Kurba edo azalera bat puntu bakar batean ukitzen duen zuzen, kurba edo azalera.
Gaztelaniaz: tangente [recta]
Sinonimoak: ukitzaile

2.  (matematika)  izena · Angelu zuzena C erpinean eta AB aldean hipotenusa duen ABC triangelu laukizuzen batean, BC eta AC aldeen arteko zatidura edo arrazoi trigonometrikoa, A erpineko angeluaren mendean dagoena.
Gaztelaniaz: tangente [razón trigonométrica]

3.  (matematika)  izena · Delako balioa ematen duen funtzio erreala, aldagai independentzat delako angelua duena, erradianetan neurturik.
Gaztelaniaz: tangente [función]

Loturiko hitzak

izendatzaile

1. Izendatu egiten duena.

2. Matematikan eta zatiki  bati buruz, unitatea zenbat zatirekin egiten den adierazten duen zenbakia, zatikiaren marra azpian jartzen dena.

erdibitzaile

1. Erdibitu edo bitan zatitzen duena.

2. Aurkako norabide duten bi errei dituen errepide batean, bi erreiak banatzen dituen egitura finkoa.

3. Zuzenki edo poligono bateko alde baten erdiko puntutik alde banatara luzatzen den zuzen elkarzut edo perpendikularra.

ardatz

1. Bira egiten duen zerbaiten erdiguneko elementua edo lerro irudikaria.

2. Zerbaiten erdigunea den lerroa.

3. Lan edo proiektu baten ideia edo kontzeptu garrantzitsuena.


Inguruko hitzak

taloi taloitegi tamalez tamalgarri tangente tangentzia Tanger tanta-jario tanta-kontagailu tantaka

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza