tertzil

tertzil

00:00

1.  (estatistika)  izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %100/3=%33.33ko maiztasun edo probabilitateko hiru tartetan banatzen duten bi balioetako bakoitza.

Oharrak

 

Tertzil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo tertzila eta bigarren tertzila.

Ingelesez: tercile
Ingelesez: tertile
Sinonimoak: 3-kuantil

2.  (estatistika)  izen · Direlako balioek banatzen dituzten hiru tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen tertzila, bigarren tertzila eta hirugarren tertzila).
Ingelesez: tertile
Ingelesez: tercile

Loturiko hitzak

banaketa binomial negatibo

1. Zorizko gertaera bitarren segida independente batean, gertaera horietako bat r aldiz gertatu arte beste gertaera hainbat aldiz gertatzeko probabilitatea ematen duen probabilitate-banaketa.

haztapen-koefiziente

1. Kopuru batzuk agregatu, gehitu edo bateratzean, haietako bakoitzari ematen zaion garrantzia edo pisua adierazten duen balioa, orokorrean kopuru horrekin biderkatzen dena.

gertaera aske

1. Beste gertaera jakin bat gauzatu dela jakinda, probabilitatea aldatzen ez zaion zorizko gertaera.


Inguruko hitzak

termoteknia termotekniko terrigeno tertziarizazio tertzil terziarizazio test test erako proba test motako proba testigantza

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza