tinpano
1. (anatomia) izena · Belarriaren barneko mintza, hots-uhinak jaso eta ondoko hezurtxoei transmititzen dizkiena.
Gaztelaniaz: timpano [oído]
2. (arkitektura) izena · Frontoi batean, taulamenduaren eta erlaitzaren arteko zatia; arku batean, ateburuaren eta arkuaren arteko espazioa.
Gaztelaniaz: tímpano [arquitectura]
3. izena · Panderoaren antzeko danborra.
Gaztelaniaz: tímpano [instrumento]
Zer: musika-tresnak
Loturiko hitzak
sudur-bestibulu1. Sudur-hobiko kanpoko zatia; sudur-zuloetarako sarrera.
hodi linfatiko1. Kapilar linfatikoetatik linfa jaso eta gongoil linfatikoetara eramaten duten hodietako bakoitza, gongoil haietatik linfa igarota, ondoren berriz ere linfa hori organismora zabaltzen dutenak.
nefrona1. Giltzurrunetan dauden milaka korpuskuluetako bakoitza, odola iragazteko funtzioa duena, beharrezkoak diren gaiak xurgatuz eta hondakinak gernu gisa iraitziz.