txandakatze-sistema
Esparrua: lokuzioa
1. (nekazaritza) izena · Laboreak urtez urte soro batetik bestera txandakatzen dituen nekazaritza-sistema, lurraren emankortasuna atxiki eta produktubitatea handitzeko.
Ikus, Gizapedian: Laboreen errotazioa
Gaztelaniaz: sistema de roatación [de cultivos]
Parafrasi: laboreen txandakatze-sistema
2. (historia) izena · Espainian, Borboien Berrezarkuntzaren garaian, botere-banaketa sistema bi alderdi nagusien artean, haien adostasunez gobernuan zegoen alderdia txandakatuz gauzatzen dena.
Gaztelaniaz: sistema de alternancia [sistema político en la Restauración]
3. izena · Aparkatzeko denbora maximo bat ezarrita duen aparkaleku-sistema, ibilgailuen errotazioa sustatze aldera.
Gaztelaniaz: sistema de rotación [de vehículos]
Loturiko hitzak
epe laburreko zorpetze-ratio1. Enpresa batean, epe laburreko zorren zenbatekoa zati ondare garbia eginez kalkulatzen den finantza-ratioa.
zenbaki natural1. Zenbaki arrunt.
ardatzerdi nagusi1. Ardatzerdi handi.