Kategoria: klimatologia

berotze global

1.  (klimatologia)  izena · Planeta batean gertatzen den batez besteko tenperaturaren igoera aldi luze batean zehar.

glaziazio

1.  (klimatologia) Izotz-aro batean zehar, glaziar eta izotz-kaskoen zabalkuntza.

isotermia

1.  (klimatologia)  izena · Toki bateko batez besteko tenperaturen aldakortasun txikia, bereziki ekuatorearen inguruan gertatzen dena.

itsas erregresio

1.  (klimatologia)  izena · Itsas mailaren beheraldia, zeinaren ondorioz itsasertzaren lerroak atzera egiten duen.

itsas trangresio

1.  (klimatologia)  izena · Itsas mailaren goraldia, zeinaren ondorioz itsasertzaren lerroak aurrera egiten duen lehorrean barrena.

izotz-aro

1.  (klimatologia)  izena · Tenperatura hotzak, bereziki 0 gradu zentigradu azpitik, nagusitzen diren aldi iraunkorra, klimaren aldaketak eraginda.

krisialdi klimatiko

1.  (klimatologia)  izena · Bat-bateko aldaketa klimatikoak sorrarazten dituen ondorio larrien aldia; ondorio larri horien multzoa.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza