dezil

dezil
1.  (estatistika)  izen · Maiztasun- edo probabilitate-banaketa bat %10eko maiztasun edo probabilitateko 10 tartetan banatzen duten bederatzi balioetako bakoitza.

Oharrak

Dezil jakin bat adierazteko izenlagun ordinala erabiltzen da: lehenengo dezila, bigarren dezila, ..., bederatzigarren dezila.

Sinonimoak: 10-kuantil
Gaztelaniaz: decil
Sinonimoak: 10-kuantil

2.  (estatistika)  izen · Direlako balioek banatzen dituzten hamar tarte edo zatietako bakoitza, ordinala aurrez adierazita (lehen dezila, ..., hamargarren dezila).
Gaztelaniaz: decil

Loturiko hitzak

maiztasun metatu

1. Datu kuantitatiboen banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza edo hori baino txikiagoak direnak  agertzen diren aldi kopurua.

zorizko laginketa

1. Lagin bateko elementuak zoriz edo probabilitate berdinarekin hautatzen dituen laginketa-mota.

zenbatasun-funtzio

1. Probabilitate-masa funtzio.


Inguruko hitzak

deuseztapen deuseztatu deuseztu dezelerazio dezil dezil arteko ibiltartea diabasa diadiko diaforetiko diagenesi

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza