diabasa
1. (geologia) izena ยท Itxuraz granitoaren antzeko kolore ilun edo beltzeko arroka igneoa.
Gaztelaniaz: diabasa
Loturiko hitzak
konglomeratu1. Zati edo partikula txikiz osaturiko material trinkoa.
2. Klasto edo harri-zati biribilduek, gutxienez legar edo hartxintxar tamainakoak, matrize izeneko masa batean bildurik, osaturiko arroka.
3. Elementu batzuen multzoa.
4. Elkar loturik ez dauden jarduera aski desberdinetan diharduen enpresa-taldea, enpresa nagusi baten mendean dagoena.
Pangea1. Kratoi edo masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinente edo kontinente erraldoia, Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran existitu zena.
kareharri1. Gehienbat kaltzio karbonatoz osaturiko arroka sedimentarioa, uretan pixkanaka disolbagarria, urarekin batera egiten duen erreakzio kimikoaren bitartez.