Kategoria: geologia

abrasio

1.  (geologia)  izena · Lurrazalean gertatzen den materialen higadura-prozesua, kanpoko eragileen eraginez.

afloramendu

1.  (geologia)  izena · Arroka-masa baten azaleratzea.

agata

1.  (geologia)  izena · Kaltzedonia mineralaren aldaera, antzeko kolore bizien zerrendak izateagatik harribitxi gisa erabilia.

agregakin

1.  (eraikuntza)  izena · Pikor edo ale itxurako materiala, beste eraikuntza-materialekin nahasteko erabiltzen dena.

2.  (geologia)  izena · Mineral edo mineral bateko kristal ezberdinez osaturiko arroka edo masa.

aintzira endogeno

1.  (geologia)  izena · Lurraren barne indarrek, hala nola lurrikarrak eta tolesturak, lurrazalean eragindako formazio geologikoetan sorturiko aintzira.

aintzira exogeno

1.  (geologia)  izena · Lurrazaleko fenomenoek eragindako aintzira, hala nola glaziar eta modelatze karstikoaren kausaz sorturikoa.

alubioi-abaniko

1.  (geologia)  izena · Lastertasun edo korronte txikiko ibaietan, estugune batetik aterata ekarritako alubioak sortzen duen abaniko itxurako egitura.

alubioi-kono

1.  (geologia)  izena · Uhar bateko urak ibarrera iritsita, hark dakartzan material solidoen metaketa, deiekzio-kono moduan.

andetar orogenia

1.  (geologia)  izena · Andeen mendilerroa altxarazi zuen orogenia edo lurrazalaren deformazio prozesua, Jurasikoan hasi eta gaurdaino luzatzen dena.

arroka bolkaniko

1.  (geologia)  izena · Lurrazalaren barneko magma kanpora atera eta hoztean sortzen den arroka.

arroka estrusibo

1.  (aldaera) (geologia)  izena · Arroka bolkaniko.

arroka igneo

1.  (geologia)  izena · Lurrazalaren barnean dagoen edo handik datorren magma hoztu eta solidotzean sortzen den arroka.

arroka intrusibo

1.  (aldaera) (geologia)  izena · Arroka plutoniko.

arroka klastiko

1.  (geologia)  izena · Beste arroka zatiak elkartuz eta haien artean kontsolidatuz sortzen den arroka.

arroka magmatiko

1.  (geologia)  izena · Magma hoztean sortzen den arroka.

arroka metamorfiko

1.  (geologia)  izena · Aurretik existitzen zen arroka bat erasan duten prozesu fisikoen eraginez, haren osaera eta ehundura eraldatuta sortzen den arroka.

arroka plutoniko

1.  (geologia)  izena · Lurrazalaren barnean dagoen magma bertan hoztu eta solidotzean sortzen den arroka.

arroka sedimentario

1.  (geologia)  izena · Sedimentuez osaturiko arroka, haien trinkotze eta zementazio-prozesuen bitartez.

astenosfera

1.  (geologia)  izen · Lurraren mantuko gaineko geruza erlatiboki malgua, litosferaren azpian dagoena, 50km-200km bitartean dagoena, nahiz eta barrurago ere barnera daitekeen, eta magmaren gordailua dena.

azaleratu

1.   aditza · Hondoraturik edo zerbaiten azpian dagoena azalera atera.

2.   aditza · Pertsona baten emozio eta sentimenduei buruz, horiek nolabait adierazi.

3.   aditza · Gertaera bati buruzko informazioa zabaldu edo argitara atera.

4.  (geologia) (arkeologia)  aditza · Lur azpian zeuden arrokak edo aztarnak lur azalera atera.

azaleratze

1.   izena · Zerbait azalera etortzeko fenomenoa eta horren ondorioa.

2.  (geologia)  izena · Arroka ama edo lur azpiko arroka edo materialak lurrazpitik kanpoaldera agertzea; arroka edo materialen horien multzoa.

azaleratze

1.   izena · Azaleratzeko ekintza eta horren ondorioa.

2.  (geologia)  izena · Lur azpiko arrokak lur azalera atera.

3.  (arkeologia)  izena · Lur azpiko aztarna arkeologikoak lur azalera atera.

basamentu

1.  (geologia)  izena · Mantuaren gainean eta arroka sedimentarioen azpian dagoen lurrazaleko geruza, arroka igneo eta metamorfikoek osatua.

2.  (arkitektura)  izena · Zimenduen gainean dagoen plataforma horizontala, zeinaren gainean eraikina altxatzen den.

3.  (arkitektura)  izena · Idulkiak eta harroinak osatzen duten zutabearen atala.

bioklastiko

1.  (geologia)  adjektiboa · Jatorri organikoa duen arrokaz esaten da.

bioklasto

1.  (geologia)  izena · Jatorri organikoa duen arroka-zatia.

bretxa

1.  (geologia)  izena · Ertz gutxi gorabehera zorrotzeko klasto edo harri-zatiek, legar edo hartxintxar tamainakoak, pikor edo partikula-masa batean bildurik, osaturiko arroka detritikoa.

buztingune

1.  (geologia)  izena · Buztina dagoen gune edo eremua.

deiekzio-kono

1.   izena · Material-masa bat malda handiko pendiza batetik erortzean, malda txikiko azalera lau batera heltzean sortzen den metaketa, kono itxurakoa.

2.  (geologia)  izena · Partikularzki, uharra ibarreko lautadara iristean sorrarazten den alubioen metaketa, kono itxurakoa.

diabasa

1.  (geologia)  izena · Itxuraz granitoaren antzeko kolore ilun edo beltzeko arroka igneoa.

diagenesi

1.  (geologia)  izena · Sedimentua jalkitzen denetik hortik arroka sedimentarioa sortu bitarteko prozesu geologikoen multzoa, besteak beste, trinkotzea, deshidratazioa, epigenizazioa eta abar biltzen dituena.

diaklasa

1.  (geologia)  izena · Arroka batean gertatzen den haustura, hautsi diren zeharkako zatien mugimendurik gabekoa.

diaklasa

1.  (geologia)  izena · Arroka batean gertatzen den haustura, beraien artean tarte bat utziz eta albo banatara geratzen diren arroka zatien desplazamendurik gabe.

diaklasa sistematiko

1.  (geologia)  izena · Arroka batean zehar tarte erregularretan eta norabide berean gertatzen diren diaklasa edo hausturetako bakoitza.

dolina

1.  (geologia)  izena · Kareharrizko eremu lauetan sortzen den depresio edo barrunbe zirkularra, lur azpiko kareharriaren disoluzioak eraginda.

duna

1.  (geologia)  izena · Haizeak ekarritako hondar-ale edo beste materialeen metaketaz sorturiko muinoa, basamortuetan eta hondartzetan ohikoa dena.

epizentro

1.  (geologia)  izena · Lurrikara bat eraginm duen haustura-puntuaren proiekzio bertikalaren kokapena lurrazalean.

erupzio bolkaniko

1.  (geologia)  izena · Sumendi batetik lurrazalera eta atmosferara gertatzen den laba, piroklasto eta gasen isurketa.

estratifikazio

1.  (geologia)  izena · Eremu bateko estratu edo geruza geologikoen antolaera.

2.  (soziologia)  izena · Gizarte batean, herritarren maila edo kategoria hierarkikoen antolamendua.

estratigrafia

1.  (geologia)  izena · Arroka sedimentarioen sorrera eta horien segida estratu edo geruzetan aztertzen dituen geologiaren adarra.

2.  (geologia)  izena · Formazio geologikko batean bata bestearen ondoan edo gainean kokaturik dauden arroka sedimentarioen segida.

euri-bide

1.  (geologia)  izena · Eskualde lehorretan euri-jasa handietako urak jasotzen dituen ibilgua, erdian ubide estua baina alde banatara ertz lau zabalak dituena.

faila

1.  (geologia)  izena · Geruza geologikoetan gertatzen diren indar tektonikoen ondorioz gertatzen diren hausturak, geruzen luzetarako lerroa eten egiten dutenak.

fosilizazio

1.  (geologia)  izena · Organismoak edo horren atalak et arrastoak fosil bihurtzeko prozesua.

freatiko

1.  (geologia)  adjektiboa · Zoru azpian metatzen den urari dagokiona.

ganbera magmatiko

1.  (geologia)  izena · Lurrazpian dagoen magma-gordailua, batzuetan lurrazalerako irtenbide batetik magma askatzen duena, erupzio bolkanikoak sorraraziz.

gelifrakzio

1.  (geologia)  izena · Arroka batean dauden zirrikitu eta arrakaletan sortzen den izotzaren indarrak eragiten duen haustura eta meteorizazio-prozesua.

geologia

1.  (geologia)  izena · Lurraren barnearen eta lurrazalaren egiturak eta materialak, haiekin loturiko fenomenoekin batera, ikertzen dituen zientzia.

glaziar

1.  (geologia) (hidrologia)  izena · Lurrazalean metatutako izotz-masa handia, grabitatearen eta izotzaren beraren presioaren ondorioz mugitu egiten dena.

2.  (geologia)  adjektiboa · Glaziar izeneko izotz-masari dagokiona.

glaziar haran

1.  (geologia)  izena · Glaziar batek bere ibilbideko eremua hondeatuz sortzen duen harana.

glaziar-ildo

1.  (geologia)  izena · Glaziar baten mugimenduaren ondorioz, izotzak harrien gainean utzitako arrastoa, irekidura luze baten itxurakoa.

glaziar-mihi

1.  (geologia)  izena · Glaziar batean, glaziar-zirkutik gainez eginda, grabitatez beherantz higitzen doan izotz-zerrenda.

glaziar-zirku

1.  (geologia)  izena · Mendiek inguratutako sakonunea, bertako eta inguruetako elurra bildu eta glaziar bat elikatzen duena.

glaziarismo

1.  (geologia)  izena · Glaziarrekin loturiko fenomeno klimatiko eta geologikoen multzoa.

glazis

1.  (geologia)  izena · Erliebe baten oinarrian egon ohi den malda txikiko pendiza.

goi mantu

1.  (geologia)  izena · Lurrazalaren, zeinetik Mohorovičić-en etenuneak bereizten duen, eta behe mantuaren arteko lur barneko geruza, Lurraren gainazaletik gutxi gorabehera 670 kmtara zabaltzen dena.

Gondwana

1.  (geologia)  izen propioa · Duela 550-270 milioi urte bitartean Lurraren hegoaldeko masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinentea, azkenik iparreko paleokontinenteekin bat eginik Pangea osatu zuena.

gradiente geotermiko

1.  (geologia)  izena · Lurrazpian behera eginez gertatzen den tenperatura aldaketa.

granito

1.  (geologia)  izena · Arroka plutonikoa eta beraz lurrazpian magma astiro hoztean sortutakoa, pikorduna eta gogorra, kuartzoz, feldespatoz eta mikaz osatua.

haitz

1.  (geologia)  izena · Lurrazaletik altxatzen den arroka multzo handia.

2.  (aldaera ortografikoa)  izena · Haritz.

hareharritsu

1.  (geologia)  adjektiboa · Hareharrizkoa, hareharria duena.

harkosko

1.  (geologia)  izen · Ibai eta hondartzetan egoten den tamaina ertaineko harria, hartxintxarra baino handiagoa, uraren higaduraz leundu eta biribildua.

harri igneo

1.  (geologia)  izena · Arroka igneo.

harri magmatiko

1.  (geologia)  izena · Arroka magmatiko.

harri metamorfiko

1.  (geologia)  izena · Arroka metamorfiko.

harri plutoniko

1.  (aldaera) (geologia)  izena · Arroka plutoniko.

harritza

1.  (geologia)  izena · Harri soltez estalita dagoen eremua.

hidrosfera

1.  (geologia)  izena · Lurrean edo beste planeta edo argizagi bateko ur guztien multzoa.

hipozentro

1.  (geologia)  izena · Lurrikara baten jatorria den lur azpiko puntua.

2.   izena · Airetik jaurtitako bonba atomiko bat lehertu egiten den puntuaren proiekzioa lur azalean, non hondamen handiena gertatzen den.

hipozentro

1.  (geologia)  izena · Lurrikara bateko uhin sismikoak abiatzen diren lurrazpiko gunea.

hondar bituminoso

1.  (geologia) (pluralean)  izena · Bere barnean hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.

hondar-ale

1.  (geologia)  izena · Arroka, mineral edo exoeskeletoetatik askatzen diren hondarrezko partikuletako bakoitza.

2.  (irudizkoa)  izena · Ekimen batean egiten den ekarpen txikia.

hondartsu

1.  (geologia)  adjektiboa · Hondarrezkoa; hondar ugari duena.

igneo

1.   adjektiboa · Sutan, galdan edo gori dagoena.

2.  (geologia)  adjektiboa · Arrokez mintzatuz, magmaren solifikaziotik sortutakoa.

iknofosil

1.  (geologia)  izena · Antzinako organismoen jarduera fisiko eta biologikoaren aztarna fosila; adibidez, oinatz eta gorotz fosilizatuak.

izotz-kasko

1.  (geologia)  izena · Izotz-geruza batez iraunkorki estalitako eremua.

kareharri

1.  (geologia)  izena · Gehienbat kaltzio karbonatoz osaturiko arroka sedimentarioa, uretan pixkanaka disolbagarria, urarekin batera egiten duen erreakzio kimikoaren bitartez.

klasto

1.  (geologia)  izena · Meteorizazio- eta erosio-prozesuez arroka batetik askatutako eta nonbait jalkitako arroka-zatia.

konglomeratu

1.   izena · Zati edo partikula txikiz osaturiko material trinkoa.

2.  (geologia)  izena · Klasto edo harri-zati biribilduek, gutxienez legar edo hartxintxar tamainakoak, matrize izeneko masa batean bildurik, osaturiko arroka.

3.  (hedaduraz)  izena · Elementu batzuen multzoa.

4.  (lokuzioa)  izena · Elkar loturik ez dauden jarduera aski desberdinetan diharduen enpresa-taldea, enpresa nagusi baten mendean dagoena.

konglomerazio

1.  (geologia) (eraikuntza)  izen · Gai, tamaina edo forma desberdinetako partikula edo zatien baterakuntza, masa trinko bat osatu arte.

krater

1.  (geologia)  izena · Sumendi baten goi aldean dagoen sakonune zirkularra, nondik laba eta gasak ateratzen diren.

2.  (astronomia)  izena · Meteorito batek lurrazala jotzean sorrarazten duen sakonune zirkularra.

kratoi

1.  (geologia)  izena · Orogenesi-prozesurik jasan ez duen eremu edo masa kontinental egonkor eta zabala.

krioklastismo

1.  (geologia)  izena · Arroka bateko arrakaletako ura izotz bihurtzean gertatzen den haustura-fenomenoa; fenomeno horren emaitza.

kriosol

1.  (geologia)  izena · Partzialki edo osorik, aldiro edo iraunkorki, gelatutako lurzorua

kuartzotsu

1.  (geologia)  adjektiboa · Kuartzoa duena.

laterita

1.  (geologia)  izena · Klima tropikaletan arroken meteorizazioaz sortzen den lur material marroixka edo gorrixka, lurrazalera zarakarra osatuz azaldu eta laboreentzako batere emankorra ez dena.

litosfera

1.  (geologia)  izen · Lurrazala eta mantuaren gaineko zatia barnehartzen dituen Lurraren eta gisako beste planeta batzuen goiko geruza solido zurruna, Lurraren kasuan 50km-100km bitarteko lodiera duena.

magma

1.  (geologia)  izena · Lurrazalaren azpian dauden tenperatura altuak direla eta gertatzen den arroken fusioaren ondorioz sortutako material igneoa, bereziki fase likidoan dagoena.

magnetoestratigrafia

1.  (geologia)  izena · Geruza edo estratu geologiko bakoitzean arroken magnetizazioa ikertzen duen jakintza-arloa.

metamorfiko

1.  (geologia)  adjektiboa · Bereziki arroka edo mineralei buruz, metamorfosiaz edo eraldaketaz sortu eta garatu dena.

Mohorovičić-en etenune

1.  (geologia)  izena · Lurrazala, kontinentala nahiz ozeanikoa, eta goi mantua bereizten dituen muga, non handik behera uhin sismikoen abiadura nabarmen handitzen den.

monokristal

1.  (geologia)  izena · Kristal-egitura edo sare bakarreko material erregularra, hala nola harribitxiak.

morrena

1.  (geologia)  izena · Glaziar batek garraiatutako sedimentuen multzoa.

orogenesi

1.  (aldaera) (geologia)  izena · Orogenia.

orogenia

1.  (geologia)  izena · Mendikateak sortzen dituen prozesu geologikoa, plaken tektonikarekin lotua.

orogenia alpetar

1.  (geologia)  izena · Alpeak, Pirinioak eta bereziki Eurasiako beste mendilerro batzuk altxarazi zituen orogenia edo lurrazalaren deformazio-prozesua, Mesozoikoaren amaieran hasi eta gaurdaino luzatzen dena.

orogeno

1.  (geologia)  izena · Orogenesi edo plaka tektonikoen arteko talkaz sorturiko mendilerroa.

Pangea

1.  (geologia)  izen propioa · Kratoi edo masa kontinental guztiak biltzen zituen superkontinente edo kontinente erraldoia, Paleozoikoaren amaieran eta Mesozoikoaren hasieran existitu zena.

periglaziar

1.  (geologia)  adjektiboa · Uraren izozteak eragiten dituen prozesu geomorfologikoei dagokiena.

2.  (geologia)  adjektiboa · Glaziarren inguruetan gertatzen dena.

permafrost

1.  (geologia)  izena · Denbora luzean, hain zuzen gutxienez bi urtez, izozturik egon den lurzorua, maiz lurra eta arrokekin batera izotza ere baduena.

permineralizazio

1.  (geologia)  izena · Organismoak uretan murgiltzean, organismoaren poroetatik mineralak sarturik eta ura kanporaturik garatzen den fosilizazio-prozesua.

petrolio ez-konbentzional

1.  (geologia)  izena · Bitarteko eta teknologia konplexuak erabiliz erauzten den petrolioa, bereziki hondar bituminosoetatik eta eskistoetatik erauzten dena.

piroklasto

1.  (geologia)  izena · Sumendiek erupzioan daudenan kanporatzen duten edozein arroka klastikoa, bereziki tamaina handikoa denean.

prospekzio

1.   izena · Zerbaiti buruz egiren den azaleko azterketa, baliagarria izan daitekeen erabakitze aldera.

2.  (arkeologia)  izena · Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.

3.  (geologia)  izena · Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.

4.  (enpresa)  izena · Produktu edo zerbitzu bat merkatuan izan dezakeen harrera ezagutzeko egiten den inkesta edo bestelako ikerketa.

rift

1.  (geologia)  izena · Lurrazalean plaka tektonikoak banatzen joaten den arrakala handia, ehundaka edo milaka kilometrokoa, maiz sakonune handi bat sorrarazten duena.

rudita

1.  (geologia)  izena · Bere barnean, matrize izeneko masa batean bateraturik, beste arroketako klasto edo harri-zati handiak, 2mm.tik gorakoak, dituen arroka detritikoa.

sakonune endorreiko

1.  (geologia)  izena · Bertara isurtzen diren urek irteerarik ez duten sakonunea.

sedimentazio

1.  (geologia)  izena · Meteorizazioz eta erosioz sorturiko partikula edo bestelako materialak grabitatez, dekantazioz edo prezipitazio kimikoz kokapen jakin batean jalki eta metatzeko prozesua.

sedimentologia

1.  (geologia)  izena · Sedimentuen sorrera, garraioa, finkapena eta metaketa, eta bereziki horren ondorioz sortutako arroka sedimentarioak eta horien antolamendua ikertzen dituen geologiaren adarra.

sedimentu

1.  (geologia)  izena · Fenomeno naturalen ondorioz lurrazalean geruza moduan jalki diren arroketatik askatutako klasto eta partikulen nahiz material organikoen multzoa.

silikato

1.  (kimika)  izena · Silizioz eta oxigenoz osaturiko anioia.

2.  (kimika)  izena · Delako anioi batetik eratorritako gatza.

3.  (geologia)  izena · Silizio-oxigeno tetraedroa oinarri duen mineral mota, lurrazalean arruntena dena.

silizeo

1.  (geologia)  izena · Siliziozkoa; silizioa duena.

sismiko

1.  (geologia)  adjektiboa · Sismo edo lurrikarei dagokiena.

sismo

1.  (geologia)  izena · Lurrikara, bereziki indar txikikoa.

subdukzio

1.  (geologia)  izena · Lurrazaleko plaka baten ertza beste plaka bateko ertzaren azpitik sartu eta irristatzea.

sumendi

1.  (geologia)  izena · Lurraren barnetik magma edo arroka igneoak, gasekin batera, lurrazalera isuri edo jaurti egiten duen gunea.

tektita

1.  (geologia)  izena · Beira naturaleko pieza edo zatia, hipotesi onartuenaren arabera meteorito batek lurrazalaren aurka talka egitean sortutakoa.

terrigeno

1.  (geologia)  izena · Lehorretik datozen materialez osaturiko sedimentu edo arrokaz esaten da.

ur berri

1.  (geologia)  izena · Lurraren sakon-sakonetik ateratzen den ura, gehienetan fenomeno bolkanikoekin loturik.

urradura-faila

1.  (geologia)  izena · Plano bertikaleko faila, non blokeak alboetara mugitzen diren.

zirkuko glaziar

1.  (geologia)  izena · Glaziar-mihirik gabeko glaziarra, bere hedadura glaziar-zirkura mugatzen duena.

zokalo

1.  (zócalo [geología]) (geologia)  izena · Kanpora azaleratu eta erliebe gisa agertzen den basamentu edo lurrazal kontinentaleko oinarriaren zatia, arroka igneo edo metamorfikoek osatua eta oso higatuta azaltzen dena.

2.  (arkitektura)  izena · Eraikin bateko hormen oinarria.

3.   izena · Pareta bateko behe aldean jartzen den zurezko edo zeramikazko zerrenda, alde hori babesteko jartzen dena.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza