igorle
Atzizkia: -le
1. izen · izenondo · Igorri egiten duena.
Sinonimoak: bidaltzaile
Gaztelaniaz: emisor, expedidor
2. izenondo · izen · Partikularzki, gutun, pakete edo orokorrean igorpen bat beste bati entregatzeko igorri edo bidaltzen duena.
Sinonimoak: bidaltzaile
Gaztelaniaz: remitente, expedidor
3. izenondo · izen · Komunikazioan, informazioa igorri edo bidaltzen duen eragilea.
Gaztelaniaz: emisor [comunicación]
4. (fisika) izenondo · izen · Partikulak sortu eta zabaldu edo uhinak eragiten dituen objektu edo eragilea.
Gaztelaniaz: emisor
5. (zuzenbidea) izenondo · izen · Kanbio-letra edo bestelako ordainketa-titulu bat jaulkitzen duena.
Gaztelaniaz: librador
Loturiko hitzak
azpiatomiko1. Atomoaren azpiko mailari edo atomoa osatzen duten partikulei dagokiena.
administrazio-espediente1. Administrazio-prozedura jakin baten garapenean jaso eta bildu diren agirien multzoa, jasotako informazioa, hartutako erabakiak eta burutu diren jarduketak azaltzen dituztenak.
hodei elektroniko1. Eletroi-hodei.