inportazio
Aurrizkia: in-
Atzizkia: -zio
1. (ekonomia) izena · Atzerriko herrialde batetik produktuak eta zerbitzuak eskuratu eta ekartzea, aipatzen ari den herrialdeko kontsumitzaileen artean banatu edo bertako prozesu ekonomikoetan baliatzeko.
Gaztelaniaz: importación
2. (informatika) izena · Beste aplikazio, programa edo formato informatiko batean sorturiko dokumentua beste aplikazio, programa edo plataforma batera ekartzea.
Gaztelaniaz: importación [de un documento]
3. (ekonomia) izena · Inportatu edo kanpotik eskuratzen diren produktu eta zerbitzuen multzoa eta horien diru-zenbatekoa.
Gaztelaniaz: importación [volumne total e importe]
Loturiko hitzak
moneta-unitate1. Trukeak egiteko erabiltzen den diru-bitartekoa, bereziki balioak eta prezioak zehazteko herrialde batean edo batzuetan erabiltzen dena.
ondasun1. Balioa duen eta beharrizanak asetzen dituen gauza.
2. Delako gauzen multzoa.
errentagarritasun-atalase1. Produktu bati buruz, izandako kostu finko nahiz aldakorrak estali eta hortik aurrera irabaziak ematen dituen salmenta kopurua.