konduktu
Atzizkia: -duktu
1. (anatomia) izen · Organismo baten barruan, gai bat, izan solido, likido edo gasa, kanpotik jaso, kanpora bota edo organo batetik bestera eramateko hodi gisako kanala.
Gaztelaniaz: conducto
2. (teknologia) izen · Edonolako gai edo materialak toki edo pieza batetik bestera eramateko pasabidea.
Gaztelaniaz: conducto
Loturiko hitzak
automatizazio1. Ataza, lan edo jarduera bat gizakiaren esku hartze txikiagoarekin garatzea ahalbidetzen duten teknologien multzoa eta horien inplementazioa.
baliabide energetiko1. Energia-baliabidea.
esofago1. Hestegorri.