lehiakor
Atzizkia: -kor
1. izenondoa · Norgehiagokan edo lehian, aurkariei gailendu eta gorena izateko gaitasuna duena; lehiatzeko joera duena.
Gaztelaniaz: competitivo [capacidad de competir]
2. (enpresa) izenondoa · Enpresa bati buruz, merkatu batean beste enpresekiko lehian bere helburuak lortzeko ahalmena duena.
Gaztelaniaz: competitivo [capacidad de competir en un mercado]
3. (enpresa) izenondoa · Prezio, kostu edo enpresako beste aldagai bati buruz, lehiakideena baino hobea dena eta beraz merkatuan gailentzen laguntzen duena.
Gaztelaniaz: competitivo [precio, coste, ...]
Loturiko hitzak
formatu1. Sortu, gauzatu, eratu.
2. Liburu edo paperezko argitalpen baten neurrien multzoa.
3. Produktu baten kanpoko itxura fisikoa, hala nola nolako tamainarekin edo nolako ontzian aurkezten den.
4. Informazioa aurkezteko modua.
pasibo finko1. Pasibo ez-korronte.
besteren konturako langile1. Nagusi batentzat eta haren agindura lan egiten duen langilea, haien artean adostutako lan-kontratu baten bitartez.